miércoles, 19 de octubre de 2011

Teknografiaren ONDORIOAK

Lanarekin hasteko lehen momentuan gure inpresio indartsuena IKT baliabideen ezagutza eskasa izan zen, argi dago gure belaunaldia “inmigrante digitala” dela (esan behar dugu ez genekiela lana nondik hartu ere).

Alderdi hau oso garbi geratu zen teknografia osatzeko argazkiak sartu behar genituen orduan; guk 20 irudi sartu genituen gehiago sartu ezin zirelakoaren ustetan eta gero konturatu ginen orrialdea pasa besterik ez zela egin behar. Zelako inmigrante digital laukotea!!!

Baina, behin gaian sartuta eta arakatzen hasi ginen heinean, ikasten joan garela esan behar dugu. Azken finean, gai honetan, beste askotan bezala, egiten/arakatzen/saltseatzen ikasten da, hau da, ikerketa bidezko ikaskuntza (aprendizaje por indagación delakoa) burutuz. Beraz, inmigrante digitalak izan arren, geure burua teknofilikotzat ematen goaz poliki-poliki

Horrela, etorkizunean gure ikasleekin aurkitzen garen momentuan, lan egiteko modu oso gomendagarria dela iruditzen zaigu. Ikasleei dena egina eman eta beraiek memorizazio lan hutsa egin beharrean, hainbat orientazio ematea gomendagarriagoa da eta beraiek ikerkuntza bidez ikas dezaten gidatu.

Bestalde, gelako beste lanak ikusi ondoren, uste dugu agian gure lanean oinarrizko kontzeptu batzuk argitzea faltatu zaigula eta gainera hauek asko argituko lukete teknografian adierazi nahi duguna.

Azkenik, gure ondorio nagusiena ikasteko asko daukagula izango litzateke. Nahiz eta ez dirudien denbora asko pasa dela gure oinarrizko ikasketak burutu genituenetik, eskolak emateko modua asko aldatu da. Gu etorkizuneko irakasle izango garen heinean, baliabide eta gaitasun hauek guztiak eskuratu eta domeinatu beharko ditugu. Beraz, IKT-ko ikasgaian aukera paregabea dugu norabide honetan lehenengo urratsak ematen hasteko. Hau guztia dela eta, gure taldean, lana egiteko eta komunikatzeko hainbat baliabide teknologiko (wikiak, googledocs eta telefono mugikorren “WhatsApp” aplikazioa) erabiltzen ikasi dugu, egunero normaltasun osoz erabiliz.

miércoles, 12 de octubre de 2011

ordenagailuak, emozio eragileak

Ordenagailuak, emozioak eragiten dituzten objetuak dira. Emozio hauek bi modukoak eta guztiz aurkakoak izan daitezke:
       a) Teknofobia: teknologia eta makinak arbuiatu eta onartzen ez dituzten pertsonak izaten duten sentimendua. Nahiz eta batzuk erabiltzen jakin, ordenagailurik gabe lan egitea nahiago duten pertsonak izaten dira teknofobikoak; txikitan ezagutu ez dituzten teknologia hauek guztiak, bat-batean bere eguneroko bizitzan ezinbestekoak bihurtu zaizkie, eta herraminta teknologiko desberdinak erabiltzera behartuta ikusten dira.
Agertzen diren teknologia berrien aurrean jarrera ezkorra duten pertsonak izaten dira, antsietatea eragiten die ordenagailuen erabilera eta ziur daude giza-balioak arriskuan jartzen ari direla.
       b) Teknofilia: teknologiaren munduan guztiz murgilduta eta sartuta dauden pertsonak duten sentimendua. Teknologiaren eboluzioa eta berrikuntzen jarraipena egiten dute gogo handiz eta ateratzen diren produktu eta programa guztien berri izaten dute.Teknologia eboluzioaren sinonimoa delakoan daude.
* Hezkuntzan bi alderdi hauek aurki ditzazkegu:

  - Irakasle teknofobikoak: irakasleen esperientzia ezaren ondorioz sortutako sentimendua. Arrazoi desberdinengatik ordenagailuak erabiltzea nahiago ez duten irakasleak izaten dira, batzuk ezjakintasunaren aurrean segurtasun eza daukate eta beste batzuk ordenagailuak erabiltzen jakin arren, ez dituzte erabiltzen.
 - Irakasle teknofilikoak: hezkuntza-arazoei aurre egiteko, informatika salbatzaileaeta soluzioa dela uste dute. Azkeneko teknologia berrienak erabiltzeko prest daude beti, eta ikuspuntu pedagogiko aproposena ematen diote.

IRAKASLEEN JARRERA

Ordenagailuak hezkuntzan erabiltzen hasi zirenean,irakaslegoaren jarrera, negatiboa izan zen; gehiengoa “ordenagailuen biktima” bezala ikusten zuen bere burua eta alderdi desberdinek (arazo teknikoak, sofware motaren hautaketa, programen aldakuntza berriak) antsietatea eragiten zieten.
Egoera honen aurrean irtenbide hoberena irakaslegoaren formakuntza izan da,  kontutan hartuta eskolaren orientazio pedagogikoa eta bertan lan eginten duten irakasleak.
Ondorengo alderdiak landuz, aldaketari bidea ireki egin zaio:
- Aldaketari erresistentzia: baliabide eta formakuntza faltaren ondorioz sortutako beldur jarrera.
- Formakuntzan urria: formakuntza didaktikoagoa jasotzearen beharra, teknikan sakondu beharrean,  irakaslearen eguneroko esperientzia eta beharren araberako formakuntza aproposagoa da.
- Autoestimua eta frustazio maila: irakasle eta ikasleen arteko desberdintasun generazionala dela eta, gaur egungo ikasleak herraminta teknologikoak ikasteko eta maneiatzeko irakasleak baino azkarragoak izaten dira. Horregatik irakasleak rol aldaketa izan dute; ezagupenen igorle izatetik ikaskuntza prozesuaren laguntzaile izatera pasatu dira, eta aldaketa honek  irakasle askoren autoestimuan eragina izan du.
-Ordenagailua irakaslearen ordez.Irakasleak makinen aurrean aurkitu direnean mesfidantza erreakzio bat izan dute baina guztiz okertuta egon dira. Batak ez dio besteari  lana kentzen, bien arteko konbinazioari esker,  hezkuntza hobetu eta aberastu egiten baita. Gainera ordenagailuak erabilita ere, ez dira aldaketak ematen ikasleen sozializazioan, kooperazioan eta ikaskuntza pertsonalizatuan.
-Hezkuntzan ordenagailuak erabiltzearen eraginkortasuna: ikerketa desberdinak egon arren, irakasleak ikasgelan duten erabilera praktikoa eta experientzia izango dira froga garrantzitsuenak ordenagailuen eraginkortasuna hezkuntzan zabaltzeko.


ORDENAGAILUEN ERAGINA GIZARTEAREN ERALDAKETAN

Teknologia berriak gizartean eragin izugarria izan dute eta gaur egun guztiz eraldatu da kultura, gizartea eta pertsonak.
Gizartearen islada hezkuntza denez, logikoa den bezala, hezkuntzaren transformazio prozesu bat ematen ari da.

Hau guztiaren ondorioak, honako hauek izan daitezke:
- Belaunaldi berriak: gaur egungo haurrak teknologiaz inguratuta jaiotzen dira, eta ohituta daude hauen erabilera egiten beraien eguneroko bizitzan, gainera erakarpen eta trebezia handia daukate makina desberdinak erabiltzerako garaian. Herraminta hauek guztiekin duten erlazio afektiboa guztiz desberdinak dira helduak ditugunekin.
Hau guztiagatik, denboran zehar, gurasoek ezinbestekoa ikusi dute informatikaren ikaskuntza beraien seme-alaben hezkuntzaren barnean, etorkizunari begira oso garrantzitsua izango zela uste izan dutelako mundu laboralean sartzeko. Horregatik, eskola askotan informatika ikaskuntza eskeintzen hasi ziren, gurasoen presioa zela eta.Beraz gurasoak, ordenagailuak erabiltzen jakin ez arren, jarrera positibo bat zuten ordenagailuen inguruan eta etxeetan ordenagailuak erosten hasi ziren.
Gaur egun, gizartean guztiz sartuta daude teknologia informatikoak, gizartearen barne dira. Eskoletan informatika irakastea, hezkuntza  kurrikulumaren barnean dagoen konpetentzia da.

Aurrezagutzak eta ikaskuntza beharrak

Zer nolako garrantzia dute IKTak egungo gizartean?

Zeintzuk dira konpetente den irakasle baten oinarriak? Banaiz?

Argi dago, gizartea etengabeko aldaketa teknologiko batean murgilduta dagoela eta eragin zuzena duela hezkuntzan.

Gaur egungo irakasleok teknologia berri hauetara egokitu beharrean sentitzen gara. Sarritan ez da erraza izaten, gure belaunaldia etorkin digitala baita, eta gure ikasleak berriz, natibo digitalak. Horregatik, jarrera ireki bat izan behar dugu baliabide berri hauek erabiltzerako orduan, ikasleen aurrezagutzei beldurrik izan gabe.

Egokitzapen prozesu honetan irakasleon prestakuntza ezinbestekoa da, horregatik, ezagutza eta gaitasun zehatz batzuk eskuratu beharko ditugu.

BEHARREZKO PRESTAKUNTZA:

  • Ofimatika
  • Web 2.0 
  • Multialfabetizazioa


IKT konpetentzien aurre-definizioa

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?
- Ofimatikan ezagupenak izan.
- Uneoro eguneratua egon.
- Erabiliko ditugun IKT-ak maneiatzen ikasi eta menderatu, ikasleekin konfidantzaz eta arazorik gabe erabili ahal izateko.
- Internet-en erabilera eta ezagutza egokia, esangarria den informazioa hautatuz.
- Windows XP sistema eragilea maneiatzen jakin.
- Aurkezpen digitalak askatasun osoz erabili.
- Gizartean erabiltzen diren,  zer nolako herraminta teknologikoak ezagutu beharko genituzke?

              - Telebista                        - MP3
              - Mobil                              - MP4                               
              - Ordenagailuak               - GPS                             
              - Smartphone                   - Netbook
              - E-book                           - Sare sozialak (facebook, twiter,twenty...)
              - Pen Drive (USB;...)        -Tablet PC
              - PDA                               - Nettop
              - Argazki makinak            - Bideojolasak
              - Musika- erreproduzitzaileak
              - Komunikazio baliabideak (korreoa, mesenger, skipe, blogak, foroak...)
              - Multimedia materialak (CD/DVD/PDI)

- Norekin erabiliko ditugu herraminta hauek? Ikasleekin, beste irakasleekin,beste ikastetxeekin, gurasoekin, administrazioarekin...hauek  guztiekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa, eta web horriak erabiliko ditugu.
Inolako informaziorik jaso aurretik, ondorengo galderari erantzuna ematen saiatu gara gure taldean: Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?