miércoles, 21 de diciembre de 2011

HOD ONDORIOAK


            Irakasgai honetan behin eta berriz ikasten ari garen moduan, IKT-ei esker irakasteko metodologia berritzailea erabiliko dugu, baina erabili behar dugun baliabidea ondo aukeratu beharko dugu, edukiak modu egokian transmititzea izango baita gure helburua. Horregatik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua IKT-ekin planifikatzean TPACK-ek aipatzen dituen hiru alderdiak uztartu beharko ditugu: teknologia, pedagogia eta diziplina hain zuzen ere.

            Azken urteotan, administrazioak programa desberdinak bultzatu ditu, IKT-ak eskoletan barneratzeko. Hezteko Objektu Digitalak (HOD) sortzea, hedatzea eta katalogatzea sustatu da, horrela hezkuntza komunitateari objektu digitalen katalogo zabal eta homologatua eskainiz, Creative Commons lizentziapean.

            Guk ere Hezteko Objektu Digital bat egin behar izan dugu. EDILIM egile tresnarekin egin eta klasekoekin partekatu dugu. JCLICK eta EDILIM izan dira egile tresna aukeratuenak, agian erabilerrazak direlako. Beste talderen batek CUADERNIA ere erabili du, eta SCRATCH erabiltzera ausartu direnak ere egon dira. Denok antzeko ariketak aukeratu ditugu: erlazionatzeko jarduerak, puzzleak osatzekoak,… JCLICK eta EDILIM aukeratu dugunok, batez ere. Denak izan dira ariketa interesgarriak.

            JCLICK, EDILIM eta CUADERNIA erabilerrazak dira txantiloiak dituztelako, SCRATCH-en kasuan, berriz, erabiltzeko zailagoa da, ez baitu txantiloirik. Guztiek dituzte laguntza ariketak sartzeko aukera eta baita ariketa guztiak ebaluatzeko sistema ere. SCRATCH-en pertsonai interaktibo bat sartzeko aukera ere badago.
            Ez dugu ahaztu behar Hezteko Objektu Digital bakoitzak planteamendu didaktikoa edo Gida Didaktikoa behar duela, hori gabe ez baitu zentzurik izango objektu digitalak.

viernes, 16 de diciembre de 2011

Atzerriko hizkuntzak ikasteko ariketak

Atzerriko hizkuntzak lantzeko ariketa desberdinek, IKT-ak hezkuntza prozesuan integratzea eta beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzea dute helburu. Ariketa mota hauek “American Council on the Teaching of Foreing Languages (ACTFL)” delako erakundeak ezarritako estandarretan oinarrituak daude eta 3 ezaugarri bereizten dira prozesuan:
-Interpertsonala. Idatzizko nahiz ahozko komunikazioa barneratzen du, mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena landuz.
-Interpretatiboa. Ulermena lantzen da testuak irakurri eta interpretatuz, filma bat ikusi eta interpretatuz, entzumena, ikusmena landuz, interakziorik gabekoa alegia.
-Aurkezpenezkoa. Bide bakoitzeko komunikazioa da, bertan idazmena eta mintzamena lantzen dira.
Beraz, atzerriko hizkuntzak lantzeko diseinaturiko ariketa hauek, aipatutako gaitasun hauek (entzumena, mintzamena, irakurmena, idazmena eta ikusmena) lantzeko eginak daude, hizkuntza berriaren ikasketa eta IKT-en erabilera bultzatuz.

Entzumena lantzeko ariketak
Ariketa pasiboak diruditen arren, ikasleak zerbait entzun eta ulertzen saiatzen direnean morfologia, sintaxia, hiztegia, hiztunen kultura, gramatika etab. ere lantzen dute , entzuten ari diren horri esanahia eman nahian. Adibidez CD bateko elkarrizketak entzutea, Irratia entzutea, abesti edo poema bat entzutea (Itunes, web, postcadts), zuzeneko aurkezpen edo hitzaldi bat ikustea (software)…

Mintzamena lantzeko ariketak
Hizkuntza berri bat ikasterako orduan, mintzatzeko trebetasunek berebiziko garrantzia dute. Beraz, ariketa hauek trebezia garatzea dute helburu.
Adibideak:bikoteka/taldeka elkarrizketak (audio, bideo, konferentzia, telefonoa…), antzerkiak (bideokamara, audio grabazioa…), galdera-erantzunak, errepikapenak (podcast, audio grabazioa), debateak, abestiak, ipuinak, deskribapenak…

Idazmena lantzeko ariketak
Bigarren hizkuntza batetan idazterakoan, edukia nahiz modua barnehartzen dira. Idazleak pentsatzen duena hitzez adierazi behar du; idazmena lantzean gaitasun gramatikala, soziolinguistika, gaitasun diskurtsiboa eta estrategikoa garatzen dira.
Adibideak: testu idazketak (testu prozesadoreak, wikiak, blogak …), galdera-erantzunak (chat, posta elektronikoa, testu prozesadoreak, foroak…), objektuak etiketatzea (software), eskutitzak, poemak, gidoiak, egunkariak, ipuinak, jokuak eraikitzea (software-ak)…

Irakurmena lantzeko ariketak
Irakurmena lantzerakoan egiten diren ariketek, entzumenarekin gertatzen den bezala, bakarkako ariketak edo ariketa pasiboagoak dirudite, baina gaitasun asko garatzen dira.
Adibideak: ipuinak, poemak, egunkariak, liburuak irakurtzea (web, liburu elektronikoak, blog…).

Ikusmena lantzeko ariketak
Atzerriko hizkuntzaren jatorrizko kultura ezagutzeko, ikusmenezko ariketak guztiz lagungarriak dira. Ariketa hauek ikasgelatik mugitu gabe, jatorrizko hiztunen harremanak, elkarrizketak, jarrerak etab behatzeko balio dute.
Adibideak: filmak ikustea, bideoak, antzerkiak (Web, DVD, Youtube…), zuzeneko antzerkiak (webcam, bideokonferentziak)…

Gizarte Zientzietan landu daitezkeen jarduera motak

Natur zientzietan aipatu bezala, jarduerak 3 talde ezberdinetan bereizi ditzakegu:
  1. Ezagutzaren eraikuntzari buruzkoak (kontzeptu eta prozesuak).
  2. Ezagutzaren adierazpenari buruzko jarduera konbergenteak.
  3. Ezagutzaren adierazpenari buruzko jarduera dibergenteak.
1) Ezagutzaren eraikuntzari buruzko jarduera motak:
- Testuak irakurri: bai paperezkoak eta bai digitalak.
- Aurkezpen bat ikusi: modu sinkroniko/asinkronikoan, ahozkoa/multimedia...
- Irudiak ikusi: finkoak, mugimenduan, digitalak, paperean...
- Entzumenak egin: musika, diskurtsoak, irrati programak...
- Eztabaida taldeak.
- Irteerak: bai fisiko eta bai birtualak.
- Simulazioak: mundu errealaren konplexutasuna ulertzeko.
- Eztabaidak.
- Ikerkuntzak: honetarako baliabide digitalak edo paperezkoak erabil ditzaketeelarik.
- Elkarrizketa bat zuzendu: norbait elkarrizketatzen dute aukeratutako gaiaren inguruan, grabatua edo zuzenean egin daitekeelarik.
- Aparailuetan oinarritutako ikerkuntza: aparailu hauek fisiko edo birtualak izan daitezke.
- Datu baseetan oinarritutako ikerkuntza.
- Segida historikoak egin.
- Korapilo historiko bat egin.
- Prosma historikoak egin.

2) Ezagutzaren adierazpenari buruzko jarduera konbergenteak:
Ikasleen ezagupenak neurtzea oso garrantzitsua da, bai ikasgaiaren hasieran eta bai ikasgaian zehar ere (hauen ezagupenak lortu nahi diren helburuekin alderatzeko). Normalean Gizarte zientziako irakasleek ikasle guztiek ulermen maila berdina lor dezatela nahi izango dute eta ulermen maila hau ezagutzen adierazpenari buruzko jarduera konbergenteak burutuz adieraziko da. Jarduera motak:
- Galderei erantzun: orrialde didaktikoak bete, eztabaida foroetan parte hartuz, posta elektroniko edo txat-en bidez.
- Denbora lerro bat sortu: gertaerak denboran kokatu.
- Mapa bat osatu.
- Taulak osatu: irakasleak sortuak edo beraiek sortuak, eta bai paperean eta bai modu digitalean.
- Errepaso jarduera bat ebatzi: galderen erantzunak eman bai modu tradizionalean eta bai digitalean.
- Froga bat gainditu: ikasgaiari buruzko galderak erantzun eta ordenagailu edo aparailu elektroniko batek zuzenduko ditu.

Beste batzutan irakasleak bultzatuko du ikasleek beren ezagutzak garatu ditzaten adierazpen dibergenteko jarduerak garatuz. Hauen bidez ikasleek beren ulertze maila partikularra garatuko dute, jarduera hauek mota ezberdinetakoak izan daitezke: idatziak, bisualak, kontzeptualak, produktuen sormenera bideratuak eta partehartzaileak.

2.1. Ezagutzaren adierazpen dibergenterako idatzizko jarduera motak:
- Saio bat idatzi.
- Informe bat idatzi.
- Narrazio historiko bat egin.
- Olerki bat idatzi.
- Egunkari pertsonal bat idatzi.

2.2. Ezagutzaren adierazpen dibergenterako jarduera mota bisualak:
- Ilustratutako mapa bat osatu.
- Ilustrazio edo mural bat osatu.
- Komiki bat osatu.

2.3. Kontzeptu ezagutzak garatzeko adierazpen dibergenterako jarduera motak:
- Kontzeptu sare bat osatu.
- Galderak sortu.
- Metafora bat osatu.

2.4. Produktuak sortzeko adierazpen dibergenterako jarduera motak:
- Aparailu bat sortu.
- Eredu bat sortu.
- Erakusketa bat diseinatu.
- Egunkari, aldizkari edo eguneroko bat sortu.
- Joku bat sortu.
- Pelikula bat sortu.

2.5. Adierazpen dibergenteko ezagutzak garatzeko jarduera mota partehartzaileak:
- Aurkezpen bat landu.
- Dramatizazio historiko batean parte hartu.
- Interpretazio bat burutu.
- Hiritar akzio batean parte hartu.

Natur Zientzietan landu daitezkeen jarduera motak

Jarduerak 3 taldetan sailkatu ditzakegu:
  1. Kontzeptu ezagutzen eraikuntza.
  2. Prozedimendu ezagutzen eraikuntza.
  3. Ezagutzen adierazpena.
1) Kontzeptu ezagutzak lantzeko egin daitezkeen jarduera motak:
- Testuak irakurri, bai paperezkoak eta bai digitalak.
- Aurkezpenak ikusi; irakasleek, adituek... sortutakoak.
- Apunteak hartu; klase magistralen bidez, aurkezpenak edo talde lanen bidez.
- Irudiak edo objektuak ikusi; bai irudi fisikoak eta bai mugimenduan daudenak, bai paperean eta bai digitalak.
- Eztabaidak; foroetan, posta elektronikoaren bidez, txat-ak...
- Simulazio bat egin.
- Gai bati buruzko esplorazioak egin.
- Ikasi, terminologia, hiztegia...
- Esperientzia praktikoak izan.
- Inferentzien behaketak ezberdindu.
- Aurrikuspen, hipotesi, galdera eta aldagaiak garatu.
- Prozedimenduak aukeratu (bideoak, audio grabaketak, kamera digitalak...)
- Prozedimendu segidak egin.
- Datuak antolatu eta sailkatu (datu baseak, kalkulu orriak...).
- Datuak aztertu.
- Emaitzak egindako aurrikuspen eta hipotesiekin alderatu.
- Loturak zehaztu kontzeptu eta lorpen eta ezagutza zientifikoaren artean.

2) Prozedimendu ezagutzen eraikuntzarako jarduera motak:
Natur zientzien arloan askotan ikasleek hainbat material erabili behar dituzte eta zenbait habilezia garatu ezagutza zientifikoak eskuratzen dituzten heinean.
National Science Educations Standards-ek aurkikuntzaren bidezko jarduerak bultzatzen ditu, “prozedimendu ezagutza” deiturikoa. Jarduera motak honakoak izango dira:
- Prozedurak ikasi: ekipamendua nola erabili jakiteko.
- Praktika: eginez ikasten dute.
- Datuak sortu: ekipamendua maneiatu edo animazioaren bidez.
- Datuak bildu: objektu fisiko eta digitaletan oinarrituta.
- Laginak bildu: adibidez txorien kantak grabatu.
- Prozedimenduak burutu: adibidez balantza elektronikoa nola erabili ikasi.
- Datuen erregistroa: behaketa ondoren datuak taulatan bildu.

3) Ezagutzen adierazpena lantzeko jarduera motak:
Hainbat jarduera burutu daitezke ikasleek beren ezagutzak sakondu eta konpartitu ditzaten kontzeptu, prozedimendu eta erlazioei buruz. Jarduera motak:
- Galderei erantzun: irakasleenak, gurasoenak...
- Informe bat idatzi: laborategian egindakoan edo ikerketari buruzkoa.
- Aurkezpen edo demostrazio bat egin: laborategian ikasitakoa edo ikasturtean jasotako ezagupenei buruz.
- Idatzizko froga objektibo bat burutu (azterketa bat).
- Eztabaida: natur zientzietan jasotako ezagutzei buruzkoak.
- Eredu bat garatu edo eraiki; modu fisikoan edo modu digitalean garatu dezakete. Adibidez, zelula baten eredua.
- Irudiak marraztu edo sortu.
- Mapa kontzeptualak.
- Joku batetara jolastu, taldekoak/ banakakoak, fisikoak/digitalak, ikasleek sortutakoak edo dagoeneko esistitzen zirenak...
- Joku bat garatu.
- Sortu/ interpretatu; gidoi bat, abesti bat, `poema bat...

Haur eta Lehen Hezkuntzan alfabetatzeko irakaskuntza-jarduera motak

IRAKURKETA

Irakurketa-aurreko jarduera motak:
Ikasleak irakurtzeko prestatu behar ditugu, hauek bezalako irakaskuntza-jarduerekin: ezagutza alfabetikoa garatu, ezagutza fonemikoa garatu, dekodifikatzeko trebetasunak garatu, hiztegi berria landu, aurretiazko ezagutzak aktibatu, iragarpenak egin.
Jarduera mota hauek guztiak honako teknologien laguntzaz prestatu genitzake irakasleok: software hezitzaileak, Red – Write – Think, liburu digitalak, arbel digital interaktiboa, web orrialdeetako bideoak, erantzun interaktiboa duten sistemak,…

Irakurketarako jarduera motak:
Ikasleei irakurritakoa ulertzen lagundu behar diegu, horretarako honako irakaskuntza-jarduerak erabili genitzake: ozenki irakurri, ozenki pentsatu, irakurketa lagundua, hausnarketarako irakurketa, irakurketa tailerrak, liburuaren kluba, …
Jarduera mota hauek guztiak honako teknologien laguntzaz prestatu genitzake irakasleok: bideoak azpitituluekin, bideo-liburuak, liburu elektronikoak, software hezitzailea, podcast-ak, erantzun interaktiboa duten sistemak, blogak, wikiak, eztabaidarako guneak,…

Irakurketa-ondorengo jarduera motak:
Ikasleei irakurritakoa ulertzen baino gehiago lagundu behar diegu, horretarako honako irakaskuntza-jarduerak erabili genitzake: laburbildu, berriro kontatu, konpartitu, ikusi, eztabaidatu, ondorioak atera, ebaluatu, proiektuak sortu,…
Jarduera mota hauek guztiak honako teknologien laguntzaz prestatu genitzake irakasleok: Read – Write – Think, bideoak eta istorioak sortzeko softwareak marrazketarako softwareak, podcastak, bideoak konpartitzeko lekuak, testu prozesatzaileak, arbel digital interaktiboa, blogak, wikiak, erantzun interaktiboa duten sistemak,…

Hiztegia lantzeko jarduera motak:
Ikasleei hiztegia aberasten lagundu behar diegu, horretarako honako irakaskuntza-jarduerak erabili genitzake: hiztegia ezagutu, analizatu eta erabili.
Jarduera mota hauek guztiak honako teknologien laguntzaz prestatu genitzake irakasleok: Read – Write – Think, software hezitzaileak, marrazketarako softwareak, arbel digital interaktiboa, Reading Pen, testu prozesatzaileak, …

Irakurketaren ulermenerako jarduera motak:
Ikasleak ulertu duela egiaztatu behar dugu, horretarako honako irakaskuntza-jarduerak erabili genitzake: cloze teknika, analisi semantikoa, taulak, zergatia eta ondorioa, alderatu eta egiaztatu, eztabaidatu…
Jarduera mota hauek guztiak honako teknologien laguntzaz prestatu genitzake irakasleok: arbel digital interaktiboa, testu prozesatzaileak, kalkulozko orriak, mapa kontzeptualak egiteko softwareak, liburu elektronikoak, Read – Write – Think, software hezitzaileak, multimedia softwareak, ahots grabaketa, bideoak sortzeko softwareak,…

IDAZKETA (Idazle onak omen dira irakurle onak)

Idazketa-aurreko jarduera motak:
Ikasleak idazteko prestatu behar ditugu, hauek bezalako irakaskuntza-jarduerekin: ideien jarioa, kontzeptuen mapeoa, idazketa librea, diarioa, zerrendak, eskemak,…
Jarduera mota hauek guztiak honako teknologien laguntzaz prestatu genitzake irakasleok: testu prozesatzaileak, mapa kontzeptualak egiteko softwareak, arbel digital interaktiboa, Read – Write – Think, marrazketarako softwarea, blogak, wikiak,…

Idazketarako jarduera motak:
Ikasleei txukun idazten lagundu behar diegu, horretarako honako irakaskuntza-jarduerak erabili genitzake: konposaketa, edizioa, aztertzea, kritikatzea,…
Jarduera mota hauek guztiak honako teknologien laguntzaz prestatu genitzake irakasleok: bideoak azpitituluekin, testu prozesatzaileak, ipuinak egiteko softwareak, podcastak, software hezitzaileak,…

Idazketa-ondoko jarduera motak:
Ikasleei idatzitakoa konpartitzen, publikatzen eta ebaluatua izaten lagundu behar diegu, horretarako honako irakaskuntza-jarduerak erabili genitzake: konpartitu, publikatu, ebaluatu, aurkeztu, interpretatu,…
Jarduera mota hauek guztiak honako teknologien laguntzaz prestatu genitzake irakasleok: testu prozesatzailea kolaboratiboak, sotfware multimedia, blogak, …

Idazketa hobetzeko jarduera motak:
Ikasleei idazle onak izaten lagundu behar diegu, horretarako honako irakaskuntza-jarduerak erabili genitzake: hitzak, esaldiak, paragrafoak eraiki, ortografia, puntuazioa eta gramatika landu,…
Jarduera mota hauek guztiak honako teknologien laguntzaz prestatu genitzake irakasleok: testu prozesatzailea kolaboratiboak, sotfware multimedia, blogak, Read – Write – Think, …

Hezteko Objektu Digitala eta TPACK metodologia

Hezteko Objektu Digitala sortzeko, irakasleoi TPACK metodologiarekin bat etortzea komeni zaigu.
Irakasleok ematen dugun ikasgaia ondo menderatu behar dugu (ezagutza disziplinarra), ikasgaia erakusten ere jakin behar dugu (ezagutza pedagogikoa) eta IKT-ak gelan erabiltzen jakin behar dugu  (ezagutza teknologikoa).

Hiru ezagutza horiek uztartuz gero, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua
eraginkorragoa bihurtuko da.

Metodologia hau erabiliz, Judi Harris andereak ondoren aztertuko ditugun laguntzak ematen dizkigu jarduera mota ezberdinak antolatzeko eta sekuentzia didaktikoak sortzeko.

LOM: Learnig Object Metadata

PROZESU KOGNITIBOA

Termino guztien itzulpena egin da frantseseko LOMFR aplikazio profiletik eta emaitza honakoa izan da: motibatzea, ikastea, kolaboratzea, komunikatzea, zuzentzea, kooperatzea, sortzea, elkartrukatzea, behatzea, sailkatzea, ekoiztea, publikatzea, ikertzea, auto-prestatzea, praktikatzea, dokumentatzea, prestatzea, simulatzea eta ebaluatzea.
Ondoren, termino bakoitzaren analisia eta errebisioa egiten da. Honela, “ikastea” terminoa ezabatu egiten da; izan ere hiztegi honetan deskribatzen diren prozesu/zeregin/jarduera kognitiboek duten maila kontzeptual altuagoa duen prozesua baita. 2. mailatik gorako objektu guztien helburu nagusia ikaslearen ikaskuntza izango da. Arrazoi berdinengatik kontuan hartzen ez diren beste termino batzuk ondorengoak dira: zuzentzea, elkartrukatzea, publikatzea, prestatzea eta dokumentatzea.
Geratu diren terminoetan prozesu kognitiboen ondorengo baloreak azaltzea frogatzen da: hautematea, oroimena, ezarpena, kritikotasuna eta sormena. Hauek, ikaskuntza-ebaluazio eta ezagutzaren barnerapen prozesuetan parte hartzen duten prozesu kognitibo motak dira.
Horrela bada, ondorengo prozesu kognitiboak gehituko dira: hautematea, oroitzea, erlazionatzea, aplikatzea, ulertzea, epaitzea, analizatzea, baloratzea, azaltzea eta laburtzea.

Ikaskuntza metodoen eta prozesu kognitiboen arteko erlazioak:
Hautatutako ikaskuntza metodoak prozesu kognitibo motak ekartzen ditu eta baita bermatu beharreko aktibitate induzituak. Hau, erabili behar den ikaskuntza jarduera mota definitzeko lagungarria suertatzen da, eta baita ebaluazio metodo eta baliabide egokienak erabakitzeko ere.
Ondoren, prozesu kognitibo-motore (zeregin induzituak) motak zeintzuk diren deskribatuko da; beti ere metodo didaktikoaren arabera:

IKASKUNTZA METODOA
PROZESU KOGNITIBOA
TRADIZIONALA
Definitzea, deskribatzea, binakatzea, etiketatzea, bilatzea eta identifikatzea.
KASUETAN OINARRITUA
Identifikatzea, analizatzea, laburtzea, egiaztatzea, ebaluatzea, ezberdintzea, erlazionatzea, integratzea, eztabaidatzea, planifikatzea, ebaztea, kolaboratzea, erreflexionatzea, orokortzea eta auto-ebaluatzea.
ARAZOETAN OINARRITUA
Ikertzea, bilatzea, egiaztatzea, ulertzea, eztabaidatzea, kolaboratzea, diseinatzea, planifikatzea, auto-antolatzea, integratzea, aplikatzea, ebaztea eta auto-ebaluatzea.
HELBURUETAN OINARRITUA
Analizatzea, kolaboratzea, azaltzea, erabakitzea, diseinatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta auto-ebaluatzea.
PROIEKTUETAN OINARRITUA
Behatzea, esploratzea, analizatzea, kolaboratzea, motibatzea, antolatzea, diseinatzea, simulatzea, sortzea eta ekoiztea.
KOLABORATZAILEA
Behatzea, eztabaidatzea, analizatzea, konpartitzea, kolaboratzea, komunikatzea eta ekoiztea.
IKERKETA-EKINTZA
Analizatzea, laburtzea, ikertzea, praktikatzea, sortzea, berritzea eta ekoiztea.
SIMULAZIO EKINTZA
Behatzea, erabakitzea, praktikatzea, ebaztea, auto-ebaluatzea eta laburtzea.

    Bukatzeko, ondoren zehazten dena izango litzateke garapen prozesuaren emaitzetatik ondorioztatutako behin-betiko HIZTEGIA: Analizatzea, aplikatzea, kolaboratzea, alderatzea, konpartitzea, lehiatzea, ulertzea, egiaztatzea, komunikatzea, kontestualizatzea, kontrolatzea, kooperatzea, sortzea, erabakitzea, definitzea, deskribatzea, eztabaidatzea, diseinatzea, norbere burua ebaluatzea, esplikatzea, estrapolatzea, berritzea, ikertzea, epaitzea, motibatzea, behatzea, antolatzea, norbera antolatzea, planifikatzea, praktikatzea, ekoiztea, hautematea, oroitzea, idaztea, erreflexionatzea, erlazionatzea, erakustea, ebaztea, simulatzea, laburtzea eta baloratzea.

HODen garapen eta diseinu ekintzak

Hezkuntza unean uneko gizartera egokitu beharrean aurkitzen da etengabe; gaur egungo errealitateari dagokionez, IKT berrien sorrerarekin batera behar eta ohitura guztiz berriak sortu dira XXI. Mendeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eraldatuz.
Teknologia berriak hezkuntzan behar bezala sartu eta modu pedagogiko batetan erabiltzeko helburuarekin hezteko objektu digitalen diseinua bultzatu nahi dute erakunde desberdinek (estatukoek, europarrek, nazioartekoek …).
Beraz, hezkuntzak duen eskaera berri honi erantzun nahian, jarraitu beharreko ekintzarik nagusiena kalitatezko hezteko objektu digitalen eraikuntza, hedapena eta ebaluazioa bultzatzea dela ohartu dira. Orain arte ikasgeletan, irakasle eta ikasleek, erabilitako edukiak aldatu beharrean aurkitzen gara, irakaskuntza-ikaskuntza modu libre batetan eman dadin.
Azken urteotan, Espainiako Hezkuntza administrazioak ekintza, programa desberdinak bultzatu ditu Internet eta IKT-ak eskoletan integratzeko; kalitatezko hezkuntza material digitalaren eskaera nabarmenaren aurrean, HOD-ak sortzeko, eraikitzeko, hedatzeko eta katalogatzeko iniziatibak sustatu ditu: ikerketa, ekoizpena, erakunde desberdinen elkarlana etab. Honela, hezkuntza komunitateari objektu digitalen katalogo zabal eta homologatua eskainiz.
Zer da HOD-a?
Kontzeptu berria den heinean, ez dago definizio zehatzik oraindik, baina esan daiteke Hezteko Objektu digital batek honako ezaugarriak izan behar dituela: aldez aurretik diseinaturiko sekuentzia didaktikoak eta ikaskuntza objektuak eskaini behar ditu, izaera flexibleduna eta irekia, edonork (irakasle nahiz ikasle) erabili, berrerabili eta erabiltzaile bakoitzaren beharretara moldatu daitekeelarik.
HOD bakoitza besteekiko independentea da eta funtzio zehatz bat du. Edukiari dagokionez, batetik ikaskuntza objektua du, helburu didaktikoekin lotua dagoena eta bestetik, multimedien erabilera, argazki, ilustrazio, soinuaren erabilerarekin.
“Internet ikasgelan” plana (2005-2008) bezalako iniziatiben bidez, hezteko objektu digital estandarizatu eta homologatuak lortuz doaz, HOD programa ekoizle desberdinak sortuz. Sare federatu bat osatu da eta plataforma digital baten bitartez automatikoki HOD berriak sartzen doaz, Creative commons lizentziapean, hezkuntza komunitateak eskuratu eta erabili ahal izango ditu ikaskuntza prozesuan. Tresna hauetara autonomia erkidegoetako hezkuntza webgunetatik eta Zientzia eta Hezkuntza ministerioaren webgunetik irits daiteke.

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA (HOD)

DEFINIZIOA, ARKITEKTURA, AGREGAZIO-MAILAK ETA TIPOLOGIA

1. SARRERA
Erreferentzi bat adieraziko dugu HOD-aren inguruan LOM-ES v.1.0 aplikazio perfilaren inguruan.
Kontutan hartu beharreko aldagai bat erabiltzailearen esperientzia izango da hezkuntza eduki digitalak garatzeko orduan. Gainera erabiltzaileen hainbat ezaugarri begiratu behar dira ere, adibidez: ezaugarri psikosozialak, informazio beharra, sartzeko eta erabiltzeko kontestua, baliabide, habilezia, gaitasun eta jarreren eskuragarritasuna IKT-en inguruan, estetika zaletasunak eta aurrezagutzak.
Oinarrizko ezaugarriak honako hauek izango dira:
  • Multimedia
  • Elkarreragilea
  • Eskuragarritasuna
  • Malgutasuna
  • Moduluzkotasuna
  • Berrerabilpena eta moldagarritasuna
  • Elkarreraginkortasuna
  • Portabilitatea
2. ESTANDARRAK
Azken urteotan erabiltzaileen informazio eskuratzea erraztu nahi da, esperientziak garatu ditzaten.
Hau ahalbidetzeko estandarizazio eredu eta ikerketak:
- Datu metatzaileak: LOM, DublinCare…
- Objektu digitalen kudeaketa: IMS, SCCRM…
- Komunikazioa: lengoai neutroak, adibidez XML, Web zerbitzuak…
Estandar-ak sortzean arau, protokolo eta eredu elkarbanatuak sortzea dakar informazioa antolatu, indexatu, elkaraldatu eta bidaltzeko moduari dagokionez eta gure kasuan informazio hau hezkuntza eduki digitala izango da.

3. HEZKUNTZA OBJEKTU DIGITALA (HOD). DEFINIZIOA ETA ARKITEKTURA
Oinarri moduan “Ikaskuntza Objektu” eredua hartuko da, hau da, funtzio didaktiko zehatz bat izan behar du.
- Hezkuntza Objektu Digitala (HOD), Hezkuntza Material Digitala (HMD) edo Objektu Didaktiko Digitala (ODD): hezkuntzarako eduki digitala da eta azken helburua erabiltzaileak ikas dezala izango da , normalean multimedia materiala izango delarik. Hala ere, hauen barruan 4 agregazio maila bereiziko ditugu eta maila bakoitzaren barruan objektu mota ezberdinak kokatu ( Sailkapena objektuak duen informazioaren araberakoa izango da).
- Hezkuntza Objektuen sailkapena eta antolaketa “Moduluzko Hierarkia Hazkor” arkitekturaren eredua jarraitzen du (agregazio ereduetan oinarrituta). Hemen agregazio maila bakoitza besteekiko independentea da, esanahi propioa du eta funtzio zehatz bat beteko du. Hala ere, independentzia hau erlatiboa izango da zeren eta HOD ezberdinen konbinazioak Objektu berriak sortu bait ditzake, esanahi eta funtzio guztiz berri batekin (ez da besteen funtzioen batuketa izango).
- HOD-ak hezkuntza material izango dira berez. IKT-etan oinarritutako hezkuntza materialen barnean mota honetako objektu digitalak proiektuan lan egiteko produktu objektiboa izango dira. HOD-aren “Agregazio mailak” produktu mota zehaztuko du.

4. AGREGAZIO MAILAK ETA HOD TIPOLOGIAK
Normalean Objektu Digital eta Ikaskuntza Objektuaren arteko harreman zuzen bat zehazten da. Horrela, hainbat estandarizaziok zehazten dute edozein objektu digital Ikaskuntza Objektu kontsideratzen dela indexatua den unetik eta etiketatze estandar bat betetzen duen unetik (etiketa hauen artean: erabiltzailea, elkarreragile maila…).
Hala ere, gomendagarria litzateke agregazio mailak zehaztea eta hauei lotutako tipologiak (bai sortze, sailkatze eta berreskuratze momenturako).
4.1. Agregazio mailen definizio eta azalpena
Zehaztuko du objektu mota eta ze maila kurrikularrerako erabiliko den. Agregazio maila zehazteko kontutan hartu beharrekoa:
- Egitura: zertaz osatua dagoen (soinuak, testuak, irudiak…).
- Erabilgarritasuna: irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan betetzen dituen funtzioak (aurrezagutza balorazioa, mapa kontzeptuala, nabigazio mapa…)
- Gutxi gorabeherako estaldura kurrikularra: eduki talde bat hezkuntza maila zehatz batentzat, ezagutza arloa, blokea…
Hiru aldagai hauen arabera 4 agregazio maila bereiztuko ditugu:
  • 1go MAILA: Oinarrizko Objektua (OO)
Media eta integratutako media objektuak (multimedia), hala nola, informazio errepresentaziorako sistemak, informatika aplikazioak edo/eta zerbitzuak.
Hauek ez dute erabilgarritasun eta gutxi gorabeherako estaldura zehatzik (kontestu ezberdinetan erabili daitekeen objektua da).
  • 2. MAILA: Ikaskuntza Objektua (IO)
Lehenengo mailako objektuen bilduma bat izango da. Funtzio didaktiko zehatza duen maila txikieneko objektua da (heziketa diseinua).
Ikaskuntza jarduera bat edo gehiagoz eta bere ebaluazioaz osatzen da, eta zenbaitetan, mapa kontzeptualak eta aurrezagutza ebaluatzeko sistemak ere barneratuko ditu.
Gutxi gorabeherako estaldura kurrikularra kurtso edo ziklo batetako bloke bat edo batzuena izango da.
“Heziketa diseinua”: Ikasketa estrukturazioa, hau da, ze pauso emango diren, metodologia, materialak… Diseinua ikerkuntza adituen ezagupen mailaren araberakoa izango da eta baita ikasleen ezaugarri, eduki eta eskura ditugun teknologien araberakoak.
Honela heziketa diseinuak barneratu beharko lituzkeen alderdiak:
- Planifikazioa (aurrezagutza eta irakaskuntza/ikaskuntza ingurunea kontutan hartuz)
- Irakaskuntzaren helburu zehatzak eta orokorrak.
- Zuzenean edo zeharka landuko diren gaitasunak.
- Landuko diren ezagutzak helburuen arabera.
- Ezagutza eta ikaskuntza prozesuan erabiliko diren prozesu kognitiboak (ezagutza, memoria…).
- Erabiltzen diren ikaskuntza metodoak.
- Erabiltzen diren ebaluazio metodoak.
- Zehaztutako ebaluazio irizpideak.
  • 3.MAILA: Sekuentzia didaktikoa (SD)
Bigarren mailako objektu didaktiko multzo bat da, eta zenbaitetan lehenengo mailakoren bat.
Ikasketa/ebaluazio jarduerak bigarren mailakoen berdinak izango dira eta honetaz gain mapa kontzeptualak erabiliko dira. Gutxi gorabeherako estaldura kurrikularra ziklo edo ikasturte batetako ezagutza azpisail bat izango da.
  • 4.MAILA: Heziketa programa (HP)
Maila altuena da, adibidez kurtso talde bat izango da. Hau ezagutza zati bat osatzen duen titulu bat lortzeko erabiliko da. Hirugarren mailako objektuez osatuak egongo dira eta zenbaitetan bigarren edo lehenengo mailako zenbait objektu barneratu daitezke.
4.2. Hezkuntza objektu digitalen tipologia
Aurreko 4 mailatan oinarritzen da orain egingo dugun sailkapena:
  • 1go Maila: Oinarrizko Objektua (OO)
Maila baxuena da eta bertan honako talde eta HOD motak egongo dira barneratuak:
  • Mediak: argazkiak, ilustrazioak, bideoak, animazioak, musika, soinu efektuak, lokuzioak, testu narratzaileak, hipertestuak, grafismoak, integratutako mediak.
  • Informazio edo/eta ezagutzaren adierazpenerako sisteman: datu baseak, taulak, grafikoak, mapa kontzeptualak, multimedia aurkezpenak, tutorialak, hiztegi digitalak, entziklopedia digitalak, publikazio digitalak, gai bati buruzko web-ak, wiki-ak, weblog-ak…
  • Informatika aplikazioak: honako herraminta ezberdinak kontutan hartu: multimedia sortzekoak, web-ak sortu eta editatzekoak, ofimatika, programazioak, ezagutza/informazioa antolatu eta aztertzekoak, prozesu eta prozedimenduetakoak, taldekako/lankidetzako ikaskuntza eta lana kudeatzekoak.
  • Zerbitzuak: honako zerbitzuak barneratzen dituztenak kontutan hartuko ditugu: multimedia sortzekoak, ofimatika, web-ak sortzekoak, programazioak, ezagutza/informazioa antolatu eta aztertzekoak, prozesu eta prozedimendukoak, bakarkako/taldekako/lankidetzako ikaskuntza eta lana kudeatzen laguntzen dutenak. 
  • 2-4 Mailakoak: (IO/SD/HP)
2, 3 eta 4 agregazio mailako objektu digitalek tipologia berdina dute Heziketa didaktikorako diseinuaren printzipioa barneratzen baitute.
  • Eduki didaktikoa dutenak: zuzendutako irakurketak, klase magistrala, testu-irudi bat azaldu, eztabaida jarduera, ariketa edo arazo itxia, testuinguru batean dagoen egoera, arazo irekia, ikaskuntzarako egoera erreala edo birtuala, joku didaktikoa, Webquest, saiakuntzak, simulazioak, proiektu erreala, galdetegia, azterketak, autoebaluazio frogak.

5. ERLAZIONATUTAKO METAINFORMAZIOA
Egindako sailkapenaz gain LOM-ES v.1.0 aplikazio perfilarekin bateragarria izan dadila bilatzen da.
Beraz sailkapen bat egiten da maila eta elementu ezberdin, agregazio maila eta HOD motak eta gutxi gorabeherako estaldura kurrikularra erlazionatuz (maila bakoitzean barneratzen ditugun objektuak aurreko puntuan zehaztu ditugu).
1. Oinarrizko Objektuak (OO): Estaldura adituak zehaztutakoa izango da, ez da gutxieneko maila bat eskatuko.
2. Ikaskuntza Objektuak (IO): Estaldura ziklo edo maila zehatz bat da, ezagutza atal baten zati bat edo ezagutza atal oso bat.
3. Sekuentzia Didaktikoa (SD): Estaldura ziklo edo maila zehatz bat edo ezagutza azpiatal oso bat izango da.
4. Heziketa Programa (HP): Estaldura hezkuntza maila zehatz bat da (ziklo eta maila guztiak barneratuz) edo ezagutza atal oso bat.