miércoles, 12 de octubre de 2011

ordenagailuak, emozio eragileak

Ordenagailuak, emozioak eragiten dituzten objetuak dira. Emozio hauek bi modukoak eta guztiz aurkakoak izan daitezke:
       a) Teknofobia: teknologia eta makinak arbuiatu eta onartzen ez dituzten pertsonak izaten duten sentimendua. Nahiz eta batzuk erabiltzen jakin, ordenagailurik gabe lan egitea nahiago duten pertsonak izaten dira teknofobikoak; txikitan ezagutu ez dituzten teknologia hauek guztiak, bat-batean bere eguneroko bizitzan ezinbestekoak bihurtu zaizkie, eta herraminta teknologiko desberdinak erabiltzera behartuta ikusten dira.
Agertzen diren teknologia berrien aurrean jarrera ezkorra duten pertsonak izaten dira, antsietatea eragiten die ordenagailuen erabilera eta ziur daude giza-balioak arriskuan jartzen ari direla.
       b) Teknofilia: teknologiaren munduan guztiz murgilduta eta sartuta dauden pertsonak duten sentimendua. Teknologiaren eboluzioa eta berrikuntzen jarraipena egiten dute gogo handiz eta ateratzen diren produktu eta programa guztien berri izaten dute.Teknologia eboluzioaren sinonimoa delakoan daude.
* Hezkuntzan bi alderdi hauek aurki ditzazkegu:

  - Irakasle teknofobikoak: irakasleen esperientzia ezaren ondorioz sortutako sentimendua. Arrazoi desberdinengatik ordenagailuak erabiltzea nahiago ez duten irakasleak izaten dira, batzuk ezjakintasunaren aurrean segurtasun eza daukate eta beste batzuk ordenagailuak erabiltzen jakin arren, ez dituzte erabiltzen.
 - Irakasle teknofilikoak: hezkuntza-arazoei aurre egiteko, informatika salbatzaileaeta soluzioa dela uste dute. Azkeneko teknologia berrienak erabiltzeko prest daude beti, eta ikuspuntu pedagogiko aproposena ematen diote.

IRAKASLEEN JARRERA

Ordenagailuak hezkuntzan erabiltzen hasi zirenean,irakaslegoaren jarrera, negatiboa izan zen; gehiengoa “ordenagailuen biktima” bezala ikusten zuen bere burua eta alderdi desberdinek (arazo teknikoak, sofware motaren hautaketa, programen aldakuntza berriak) antsietatea eragiten zieten.
Egoera honen aurrean irtenbide hoberena irakaslegoaren formakuntza izan da,  kontutan hartuta eskolaren orientazio pedagogikoa eta bertan lan eginten duten irakasleak.
Ondorengo alderdiak landuz, aldaketari bidea ireki egin zaio:
- Aldaketari erresistentzia: baliabide eta formakuntza faltaren ondorioz sortutako beldur jarrera.
- Formakuntzan urria: formakuntza didaktikoagoa jasotzearen beharra, teknikan sakondu beharrean,  irakaslearen eguneroko esperientzia eta beharren araberako formakuntza aproposagoa da.
- Autoestimua eta frustazio maila: irakasle eta ikasleen arteko desberdintasun generazionala dela eta, gaur egungo ikasleak herraminta teknologikoak ikasteko eta maneiatzeko irakasleak baino azkarragoak izaten dira. Horregatik irakasleak rol aldaketa izan dute; ezagupenen igorle izatetik ikaskuntza prozesuaren laguntzaile izatera pasatu dira, eta aldaketa honek  irakasle askoren autoestimuan eragina izan du.
-Ordenagailua irakaslearen ordez.Irakasleak makinen aurrean aurkitu direnean mesfidantza erreakzio bat izan dute baina guztiz okertuta egon dira. Batak ez dio besteari  lana kentzen, bien arteko konbinazioari esker,  hezkuntza hobetu eta aberastu egiten baita. Gainera ordenagailuak erabilita ere, ez dira aldaketak ematen ikasleen sozializazioan, kooperazioan eta ikaskuntza pertsonalizatuan.
-Hezkuntzan ordenagailuak erabiltzearen eraginkortasuna: ikerketa desberdinak egon arren, irakasleak ikasgelan duten erabilera praktikoa eta experientzia izango dira froga garrantzitsuenak ordenagailuen eraginkortasuna hezkuntzan zabaltzeko.


ORDENAGAILUEN ERAGINA GIZARTEAREN ERALDAKETAN

Teknologia berriak gizartean eragin izugarria izan dute eta gaur egun guztiz eraldatu da kultura, gizartea eta pertsonak.
Gizartearen islada hezkuntza denez, logikoa den bezala, hezkuntzaren transformazio prozesu bat ematen ari da.

Hau guztiaren ondorioak, honako hauek izan daitezke:
- Belaunaldi berriak: gaur egungo haurrak teknologiaz inguratuta jaiotzen dira, eta ohituta daude hauen erabilera egiten beraien eguneroko bizitzan, gainera erakarpen eta trebezia handia daukate makina desberdinak erabiltzerako garaian. Herraminta hauek guztiekin duten erlazio afektiboa guztiz desberdinak dira helduak ditugunekin.
Hau guztiagatik, denboran zehar, gurasoek ezinbestekoa ikusi dute informatikaren ikaskuntza beraien seme-alaben hezkuntzaren barnean, etorkizunari begira oso garrantzitsua izango zela uste izan dutelako mundu laboralean sartzeko. Horregatik, eskola askotan informatika ikaskuntza eskeintzen hasi ziren, gurasoen presioa zela eta.Beraz gurasoak, ordenagailuak erabiltzen jakin ez arren, jarrera positibo bat zuten ordenagailuen inguruan eta etxeetan ordenagailuak erosten hasi ziren.
Gaur egun, gizartean guztiz sartuta daude teknologia informatikoak, gizartearen barne dira. Eskoletan informatika irakastea, hezkuntza  kurrikulumaren barnean dagoen konpetentzia da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario