miércoles, 19 de octubre de 2011

Teknografiaren ONDORIOAK

Lanarekin hasteko lehen momentuan gure inpresio indartsuena IKT baliabideen ezagutza eskasa izan zen, argi dago gure belaunaldia “inmigrante digitala” dela (esan behar dugu ez genekiela lana nondik hartu ere).

Alderdi hau oso garbi geratu zen teknografia osatzeko argazkiak sartu behar genituen orduan; guk 20 irudi sartu genituen gehiago sartu ezin zirelakoaren ustetan eta gero konturatu ginen orrialdea pasa besterik ez zela egin behar. Zelako inmigrante digital laukotea!!!

Baina, behin gaian sartuta eta arakatzen hasi ginen heinean, ikasten joan garela esan behar dugu. Azken finean, gai honetan, beste askotan bezala, egiten/arakatzen/saltseatzen ikasten da, hau da, ikerketa bidezko ikaskuntza (aprendizaje por indagación delakoa) burutuz. Beraz, inmigrante digitalak izan arren, geure burua teknofilikotzat ematen goaz poliki-poliki

Horrela, etorkizunean gure ikasleekin aurkitzen garen momentuan, lan egiteko modu oso gomendagarria dela iruditzen zaigu. Ikasleei dena egina eman eta beraiek memorizazio lan hutsa egin beharrean, hainbat orientazio ematea gomendagarriagoa da eta beraiek ikerkuntza bidez ikas dezaten gidatu.

Bestalde, gelako beste lanak ikusi ondoren, uste dugu agian gure lanean oinarrizko kontzeptu batzuk argitzea faltatu zaigula eta gainera hauek asko argituko lukete teknografian adierazi nahi duguna.

Azkenik, gure ondorio nagusiena ikasteko asko daukagula izango litzateke. Nahiz eta ez dirudien denbora asko pasa dela gure oinarrizko ikasketak burutu genituenetik, eskolak emateko modua asko aldatu da. Gu etorkizuneko irakasle izango garen heinean, baliabide eta gaitasun hauek guztiak eskuratu eta domeinatu beharko ditugu. Beraz, IKT-ko ikasgaian aukera paregabea dugu norabide honetan lehenengo urratsak ematen hasteko. Hau guztia dela eta, gure taldean, lana egiteko eta komunikatzeko hainbat baliabide teknologiko (wikiak, googledocs eta telefono mugikorren “WhatsApp” aplikazioa) erabiltzen ikasi dugu, egunero normaltasun osoz erabiliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario