ECDL:
The European Computer Driving Licence
Zer
da?
Erabiltzaile
mailan informatikari dagokion oinarrizko formakuntza izatea
ziurtatzen duen europar agiri internazionala da. ECDL fundazioak
kudeatua.
ICDL
izenpean mundu osoan zabaldua, ECDL Europan.
Nori
zuzendua?
Publiko
osoari.
Helburua:
europarrek
informazioaren teknologien erabileraren inguruan duten konpetentzia
bultzatzea eta hobetzea da.
Zailtasun
maila:
ECDL-a
lortzeko beharrezkoak diren ezagutza nahiz trebetasunak, gaur egungo
estandarren arabera eta ohizko aplikazioen arabera, oinarrizkoak eta
osoak kontsideratuak dira.
Lortu
beharreko ezagutza eta trebetasun hauek, modu egituratu batean
“Syllabus”
izeneko
temarioak biltzen ditu. Programa
honetan
ondorengo eduki edo atalak aurki daitezke:
- Informazioaren teknologiaren inguruko oinarrizko kontzeptuak: ordenagailua eta honen inguruko zenbait kontzeptu ulertzea eskatzen zaio erabiltzaileari; Hardware-a eta Software-a ezagutu, bereiztu eta ulertzea, sare informatikoen erabilera, konexio motak ezagutzea, ordenagailu eta sarearen erabileraren inguruko segurtasuna, osasuna eta legedia ezagutzea…
- Ordenagailuaren erabilera eta fitxategien kudeaketa: ordenagailu pertsonala erabiltzeko eta honen sistema operatiboa ezagutzeko gai izatea eskatzen zaio erabiltzaileari; idazmahaian, nahiz bere ikono eta leihoekin, jarduteko gai izatea, artxibo, fitxategi, karpeta erabiltzen jakitea, birus informatikoen berri jakitea eta antibirusak erabiltzea, sistema operatiboaren inguruko tresnak erabiltzea…
- Testu prozesaketa: testu prozesaketa aplikazioak menperatzea eskatzen zaio erabiltzaileari; testu eta dokumentu mota desberdinak sortzeko, gordetzeko gai izatea. Irudiak sartuz, taulak, grafikoak etab.
- Kalkulu orriak: kalkulu orriaren kontzeptua ulertzea eta bere erabileran trebea izatea eskatzen zaio. Formulak eta funtzioak erabiliz eragiketa desberdinak egiten jakitea...
- Datu-basea: datu-basearen inguruko kontzeptuak ulertzea exijitzen zaio eta erabiltzeko trebetasuna izatea. Modulu desberdinak bereiztea, alde batetik diseinuari eta planifikazioari dagokiona, bestetik datu kontsultari dagokiona. Informeak sortzen eta aldatzen jakitea…
- Aurkezpenak: ordenagailu pertsonalean instalatutako aurkezpen tresnak erabiltzeko gaitasuna izatea eskatzen zaio: aurkezpenekin jardutea, sortzea, diseinatzea, aurkeztea, hauek formatu desberdinetan gordetzen jakitea…
- Informazioa eta komunikazioa: informazioari dagokionez, Internet inguruko kontzeptuak ulertzea eskatzen zaio eta bere erabileran trebea izatea. Interneten, web orriak topatzea, bertan informazioa Komunikazioari dagokionez, berriz, erabiltzaileari posta elektronikoaren nahiz beste komunikabideen erabileran trebea izatea eskatzen zaio. Beti ere segurtasun arauak kontuan hartuz.
Gure
ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, IKT-en erabilera
pedagogikoa bultzatzeko beharrezkoak diren baliabideez hornituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario