sábado, 26 de noviembre de 2011

Ikus-entzunezko alfabetizazioa


Gaur egun, irudia eta sinboloak ugari direnez gero, haurrak prestatu behar ditugu ondo egokitzeko gizartean, hau da, ikus-entzunezko alfabetizazioa lortzen lagundu beharko diegu.
Horregatik, Derrigorrezko Hezkuntzako Curriculumean honako gaiak aurkitu beharko genituzke:
  • Lengoaien konparaketa
  • Argazkigintza
  • Ikus-entzunezko gramatika
  • “Mass media” orokorrean
  • Publizitatea
  • Irakurketa kritikoa
  • Bideoa
  • Ikus-entzunezko sormena
Azken finean, ikus-entzunezko prestakuntza egokia izango du gure ikasleak, irudien bitartez eginiko mezuak ulertzen baditu eta irudien bitartez komunikatzeko gai bada.

KOMUNIKAZIORAKO TEORIA
Pertsonok komunikatzen ematen dugu denbora gehiena. Teoria horrek komunikazioan dauden prozesuak eta osagaiak aztertzen ditu. Honakoak dira osagai horiek:
  • IGORLEA
  • KODEA
  • MEZUA
  • BIDEA
  • KONTESTUA
  • HARTZAILEA

INFORMAZIOAREN PROZESUA
Gure garunak bi modutara prozesatu dezake jasotzen dugun informazioa:
  • Linealki edo sekuentzialki: garuneko ezkerreko hemisferioari dagokio. Hizketan egitea eta irakurtzea, adibidez.
  • Paraleloan edo globalki: garuneko eskuineko hemisferioari dagokio. Ikus-entzunezko hizkuntza, hau da, irudiak ikustea, adibidez.

Ikus-entzunezko HIZKUNTZA
Argi dago, ikus-entzunezko mezuek komunikazioa errazten dutela, motibazioa bultzatzen baitute eta errealitatea pertsonengana hurbiltzen baitute. Horregatik, hezkuntzan erabiltzea oso gomendagarria da, baina kritikoa izan behar da irudi asko baitago, hau da, hautatzen jakin behar da.
Ikus-entzunezko hizkuntzan, hitzezko hizkuntzan bezalaxe, aspektu batzuk kontutan hartu behar dira. Hona hemen ikus-entzunezko hizkuntzan kontutan izan beharrekoak:
    Aspektu morfologikoak:
- Ikusteko osagaiak: figuratiboak (argazkia), eskematikoak (ikono bat), abstraktuak (errotulu bateko hitzak).
- Entzunezko osagaiak: musika, soinu efektuak, hitzak, isilunea.
Dena dela, aspektu morfologikoen funtzioak honakoak dira: informatiboa, adierazgarritasuna, publizitatezkoa eta propagandazkoa.
    Aspektu sintaktikoak: planoak, anguloak, konposizioa, eremu sakonera, foku-distantzia, jarraipena, erritmoa, iluminazioa, kolorea,…….
PLANOAK: argazkia atera edo bideoa grabatzen denean kamaratik dagoen gertutasunari dagokio.
Plano deskribatzaileak: ekintza gertatzen den lekua deskribatzen dute. Hor sailkatzen ditugu honako planoak:
- Plano orokor handia
- Plano orokorra
Plano narratzaileak: ekintza kontatzen dute:- Plano osoa
-
Plano amerikarr
- Erdiko planoa

Plano adierazgarriak:
protagonisten espresioa erakusten dute:
-
Lehenengo planoa
- Detailezko planoa


ANGULOAK:
- Angulo normala
- “Picado”
- “Contrapicado”
- Alboko inklinazioa

KONPOSIZIOA:

- Lerro bertikalak-
- Lerro horizontalak
- Lerro inklinatuak
- Lerro kurbatuak
- Haizea
- Herenen araua
- Simetria

EREMU SAKONERA: hiru alderdi kontutan hartzen ditu: foku distantzia, diafragmaren irekitzea, objektu eta kamararen arteko distantzia
- Eremu handiko sakonera
- Eremu gutxiko sakonera
FOKU-DISTANTZIA:
- Angular handia
- Objetibo normala
- Teleobjetiboa
- Objetibo makroa

JARRAIPENA edo RACCORDa:



ERRITMOA:
- Erritmo dinamikoa
- Erritmo arina

ILUMINAZIOA:
- Iluminazio arina
- Iluminazio latza
- Kolorearen tenperatura


KOLOREA:
- Kolore epelak
- Kolore hotzak


KAMERA MUGIMENDUAK
  • Mugimendu fisikoak:
  • PANORAMIKA: kameraren ezker-eskuin errotazio mugimenduan oinarritzen da. Normalean kamera tripode batean kokatuta dago eta bere ardatzaren inguruan biratzen du. Balioak: narrazio eta deskribatzailea. Motak: horizontala( alboko errotazioa), bertikala( goitik-beherako errotazioa), kulunka( mozkor baten mugimendua adibidez).
  • TRAVELING: kameraren lekualdatzea. Kamera gurpilak dituen bagoneta batean kokatzen da, burdinazko errail batzuetatik mugituz .Balioak: oso adierazgarria, erliebea ematen du eta narrazio ikuspegia. Motak: aurrerapen-atzerapena; urrutiko leku batetik gertuko batera edo alderantziz; goranzko-beheranzkoa; gora-beherako mugimenduak; albokoa; kamera,modu paralelo batean horizontalki mugitzen den pertsonaiarekin batera joaten da. Honen espresioa gertutik mantenduz; zirkularra;kamera pertsonaiaren inguruan modu biribilean mugitzen da. Helburua: itxiera erromantiko-sinbolikoa.
  • Mugimendu optikoak:
  • ZOOM edo TRAVELING OPTIKOA: Zoom objektiboak dituzten kamerekin egiten da. Kamera mugitu gabe objektuak gerturatu edo aldendu daitezke. Gerturatutako objektuak konprimitzen dira. Ez da gomendagarria zoom-a askotan erabiltzea, gehiegizko gerturatze-urrutiratze mugimenduak ikusleak nekatzeko arriskua baitute.
BESTE ELEMENTUAK
urtze beltza (fundidos en negro)http://edicionenvideo.blogspot.com/;
zabaltze beltza; “cortinillas” http://edicionenvideo.blogspot.com/; kateatzea, fokeatze desegokia, izozketa, ekorketa(barrido).
  • TESTUAK ETA GRAFIKOAK: batzuetan irudiak testu edo grafikoekin batera joaten dira. Funtzioak: irudien esanahiaren finkatzea eta zehaztea; irudien informazioaren zabalkuntza; logotipo edo marka baten aurkezpena, helburua atentzioa deitzea eta markaren memorizazioa erraztea izanik; irudien esanahiaren errepikapena, esaldi edo hitz batekin (eslogan) sekuentzia baten esanahia laburtuz; irudien eta testuaren arteko alderaketa bat proposatu; kontraesan bat aurkeztu, hitzak irudien kontrakoa esaten dutenean.
  • TRIKIMAILUAK: hauei esker mundu fantastikoak eta esperientzia magikoak eskaintzen zaizkie ikusleei, errealitatea eta fantasiaren arteko desberdintasuna bereizten zaila egiten zaielarik. Motak: alderantzizko muntaia http://www.youtube.com/watch?v=JokuQ-3PDDw;
aldizkako erregistroa( panpinak, txotxongiloak); muntai anizkoitza (beste muntaietatik eskuratutako sekuntziak), maketak eta proiektatutako eszenatokiak
  • MUSIKA ETA SOINU EFEKTUAK: giroa sortzeko musikaren papera oso garrantzitsua da, komunikatu nahi den informazioarekin erlazioa izan behar duelarik. Horregatik musika eta soinu-efektuak hasieratik elementu garrantzitsutzat jotzen dira eta funtzio zehatz bat izango dute. Motak: musika dokumentala(kontatzen den istoriari dagokion soinua, adibidez pertsonaiak entzuten duten irrati soinua), musika “asinkronikoa” (kontrapuntu bezala, musika eta irudiak guztiz aurkakoak izanik); musika “incidentala”(drama indartzeko)
ALDERDI SEMANTIKOAK
Funtzio estetikoa-deskribatzaile-semantikoa izateaz gain ikus-entzunezko produktu baten elementu formal guztiek funtzio semantiko bat dute. Irudi baten esanahi morfosintaktikoa, igorri nahi den mezuaren araberakoa izango da. Bi alderdi kontutan hartu behar dira:
  1. Esanahi objektiboa (denotativo), irudiak berak emandakoa: elementu bakoitzaren esanahia aurreko eta ondorengo elementuen araberakoa da (1+1=3).
  2. Eduki ditzakeen esanahi subjektiboak(connotativo): irakurleak egindako interpretazioaren araberakoa.
Irudiak polisenikoak izan daitezke(esanahi bat baino gehiago) eta beste batzuetan sinonimia(esanahi antzekoa duten elementu desberdinak) eman daiteke.

BALIABIDE ESTILISTIKOAK: igorritako mezuak dituen elementuen esanahi objektiboak aldatu ditzake, mota desberdinak daude:
1) HIZKUNTZA-IKUSTE BALIABIDEAK
2) HIZKUNTZA BALIABIDEAK SOILIK
  • ESAERAK: esaldi herrikoiak.
  • HITZ-MARKA IDENTIFIKAZIOA: Marka ezagun batek dituen antzeko hitzak edo fonemak erabiltzen dira.
  • DILOGIA: hitz polisemikoen erabilera.
  • ISEKA:esan nahi denaren aurkakoa adierazi.
  • ONOMATOPEIA: soinu bat imitatzen duten hitzak
  • INTERJEKZIOA: gog-aldartearen araberako hizki konbinazioa
  • AHOLKU edo OHARRA
  • ERRETORIKA GALDERA; erantzunik espero ez duen behar ez dengaldera.
  • AIPAMENAK: aipatu gabe pertsona edo hitz bat agurtzen denean.
  • NEOLOGISMOA: hitz berri baten sormena.
  • ARRUNKERIAK EDO LAGUNARTEKO HITZAK.
PUBLIZITATEA ETA PROPAGANDA. IRAGARKIAK
Kontsumitzaileak estimulatzeko balio duten komunikazio teknikak dira propaganda eta publizitatea. Estimulazio hau kontsumitzaileari marka zehatz baten produktuak erosteko (publizitatea) edota ikuspuntu jakin bat hartzeko (propaganda) erabil daiteke.

DIMENTSIOAK
  • Mass-mediak erabiltzen duten adierazpen modua.
  • Informatzailea.
  • Narratiba.
  • Etikoa, balioen igorlea.
  • Limurtzailea, konbentzitzen duena.
  • Parte hartze edo inplikatzera bultzatzen duena.
  • Estetikoa
Gaur egungo gizartea kontsumoan oinarrituta dago. Enpresak saltzeko beharra daukate; produktuen kalitateaz gain publizitateari esker salmentak errazten dira. Publizitatea oso eraginkorra da.
Iragarkiek gure nahietan eragina izaten dute eta erosketara zuzentzen gaituzte. Azkenean, kontsumitzaileak izango dira iragarkiak ordaintzen dituztenak produktuak erosterakoan.
Motak:
  • Aurkezpen iragarkiak: produktuaren ezaugarriak azaltzen dutenak.
  • Prestakuntza iragarkiak: produktuak eskaintzen dituen onurak aurkezten ditu.
  • Konparazio iragarkiak: konpetentziaren produktuekin alderaketak egiten ditu.
  • Presentzia iragarkiak: eslogan-a edo marka agertzen da.
Iragarkietan bi bereizketa egin behar dira: ideia + tratamendu formala.
Mezua argi igorri behar da eta lehen begiradan ikusi behar da. Ez ditu ezkutuko mezurik eduki behar. Kontsumitzaileak iragarki bat ikustean, lehenik eta behi informazioa jasotzen dugu eta produktuaren existentziaz eta ezaugarriez ohartzen gara; ondoren, bigarren irakurketa bat egiten dugu irudien, balioen eta jasotako inpaktuaren arabera.

PUBLIZITATEA
IRAGARKI ERAGINKOR BATEN ZATIAK:

AIDA akronimoaren bitartez azalduta dago:
  • Atentzioa
  • Interesa-jakinmina
  • Desira
  • Akzioa
- Publizitatea, gizarte kontsumitzaile, materialista eta hedonista baten erreflexua da. Behar batzuk sortzen ditu eta salmentan jarritako produktuak, behar horiek asetzeko soluzioa izango dira. Iragarkien ariman, ikusleak balio ugari bereganatuko dituztela promes eta igorri egiten da, hauetako batzuk ondorengoak izanik: zoriona, edertasuna, askatasuna, boterea, segurtasuna, lehia, arrakasta, gaztetasuna, erotismoa, modernitatea, higienea, kontsumismoa,....

- Baina iragarkietan ez da inola ere sustatzen: ahalegina, sakrifizioa, aurreztea, autoritatea, elkartasuna, kastitatea, umiltasuna, porrot onarpena, nahigabe onarpena,....


MEZU PUBLIZITARIOEN ANALISIA

ANALISI OBJEKTIBOA
Ikus-entzunezkoaren deskribapen zehaztua emango digu. Zer ikusten dugu? galderari erantzuna emango digu analisi honek. Ondorengo alderdiak aztertuko dira analisi objektiboan:

Ingurunearen identifikazioa
Mota, izena, data, prezioa, egoera, luzamena, hartzaileak.
Produktuaren deskribapena
Ezaugarriak, hartzaileak, prezioa.
Akzioa
Komunikazio eredua(kontaketa, diskurtsoa, generoa...), narrazio egitura(eszena,sekuentziak), trataera(zientifikoa, umorezkoa, erromantikoa...).
Irudien deskribapen objektiboa
Objektuak, pertsonaiak, antzezlekua.
Irudien ezaugarriak
Konplexutasuna, originaltasuna, polisemia maila.
Alderdi sintaktikoak
Enkoadraketa, plano motak,angeluak, erritmoa, mugimendua, denbora...
Irudien elementu sinpleak
Puntuak, lerroak, formak, argiak, koloreak...
Testua (idatzia eta ahozkoa)
Edukia, letra motak, testu egoera, aditz formak, hizkuntza erregistroa (teknikoa, akademikoa, olerkia...).
Musika eta efektuak
Ezaugarriak.


ANALISI SUBOBJEKTIBOA
Materialaren inguruan egingo dugun interpretazioa aurkezten du analisi honek eta iruditik at dauden faktoreen araberakoa izango da (gizabanakoaren egoera soziala, adina, barne gatazkak....). Irudiak zer aditzera ematen digu? galderari erantzuna emango digu analisi honek. Ondorengo alderdiak aztertuko dira analisi subobjektiboan:

Inpaktua
Gustukoa da? Zer da gehien atsegin dena? Zein dira alderdi interesgarrienak?
Produktuaren aurkezpena
Zein ezaugarri nabarmentzen da? Zeintzuk uzten dira alde batera?egiazkotasun maila
Komunikazio eta konbentzitzeko estrategiak
Arrazoizko konbentzioa edo sedukzioa egiten al du? Ikusleak zein moduan parte hartzen du?
Testuak betetzen duen funtzioa (idatzia eta ahozkoa)
Mezuaren oinarrizko espresioa, irudian azaldutako mezuaren errefortzua, kontraesan, konparazioa...
Elementu morfosintaktikoengatik eratorria dagoen esanahia
Planoak, angeluak , kolorea, argia...
Musika eta efektuen funtzioa
Ezaugarriak.
Erabilitako espresio baliabideak
Metaforak, hiperboleak, sinboloak...
Zuzendutako publiko mota
Sexua, maila soziala, maila kulturala, adina, ideologia
Igorritako balioak
Arrakasta, edertasuna, zoriontasuna...

PUBLIZITATE IRAGARKIEN ANALISI KRITIKOA EGITEKO FITXA
Iragarki baten analisi kritikoa egiteko, gazteleraz egon arren, atxikita dagoen fitxategia betetzeak asko lagun gaitzake:

IRUDIAREN FUNTZIO DIDAKTIKOAK
  • Motibatzailea
  • “Vicarial” (bikario eta elizarekin erlazionatutako zenbait eduki ikasteko garaian).
  • Informatzailea
  • Argitzailea( ulermena errazten du).
  • Egiaztapen (idei baten egiaztatzea errazten du).
  • Erakargarria (irudimena eta sormena sustatzen du).
  • Estetikoa (sentsazio berriak eragiten ditu).
  • Jolaserakoa (ludikoa).
  • Adierazgarria (espresio pertsonala errazten du).
GLOSARIOA

Ikus-entzunezko munduan murgildu ezkero, hiztegi berri baten barneraketa eta eskuraketa egitea beharrezkoa da. Arrazoi honengatik hiztegi moduan “glosario” bat atxikita daukagu. Gazteleraz jartzea aproposa iruditu zaigu, euskaraz jarri ezkero, kasu gehienetan erdarakada hutsak izango liratekeelako:

PUBLIZITATE INFORMAZIO ITURRIAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario