miércoles, 9 de noviembre de 2011

IT txartela

  Informazio Teknologikoen Oinarrizko Konpetentzietarako Ziurtagiri Sistema da IT txartela. Ziurtagiri honen bitartez, erreminta informatiko eta interneten erabileran pertsona batek dituen ezagutzak frogatzen da.
Hiritar guztiei zuzenduta dago, Informazioaren Gizarte honetan murgildu gura duenari bere gaitasunak ziurtatu ahal izateko. Bi helburu daude IT txartelaren lorpenean:
  • Hiritarra motibatzea: informazio Gizartearen inguruan ikaskuntzak jasotzearen truke, beraien ezagutzak frogatzen dituen ziurtagiriaren lorpena.
  • Enpresa eta administrazioak, beraien erakundetan dauden pertsonak eta etorkizunean egongo direnak IKT konpetentzietan objetiboki ebaluatzeko aukera izango dute.
Administrazio publikoak eta enpresa pribatuek IT txartelaren ziurtapena eskatzen dute lanpostu zehatz batzuentzako, homologatua baitago. SPRI S.A eta IVAP (Administrazio publikoaren euskal institutua) enpresak adibidez, barne erreminta moduan erabiltzen dute funtzionarioek egin behar duten ofimatika kurtsoetarako.
Bizkaia eta Arabako Foru aldundiak, Gasteizko Udaletxeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bezalako erakunde publikoak ere, IT txartela eskatzen dute lanpostu publikoetan sartu ahal izatek.
Ziurtagiriaren matrikula egiteko, erregistratua egotea beharrezkoa da. www.it-txartela.net helbidean sartuz erregistroa egiteko aukera dago, horretarako beharrezkoa izanen da gako pertsonal bat sortzea.
Izen- ematea, zentro baimenduetan edo web guneko “matrikulazio formularioaren” bitartez (Formulario de matriculación) egiten da. Erabiltzaileak bere datu pertsonalak emango ditu eta froga egingo duen zentroa aukeratuko du.
Ziurtatze arduradun erakundea: Tecnalia Research & Innovation (Tecnalia R&I) taldea Estatu Espainoleko handiena eta Europako lehenetariko erakunde pribatua da Ikerketa, Garapen eta berrikuntzan (I+D+i).

No hay comentarios:

Publicar un comentario