miércoles, 9 de noviembre de 2011

Kolaboraziozko ikaskuntza eta IKT-ak

  IKT-ak hezkuntzaren munduan  sartzearekin batera, aldaketa berriak sortzen dira; ez teknologiari dagokionez bakarrik, baita erabiliko den metodo pedagogikoari dagokionez ere. IKT-ak gure ikasgeletan nola sartu eta egokitu diren ulertzeko 3 perspektiba bereiz daitezke:
* Computer Aided Instruction (CAI): ordenagailuan oinarritutako hezkuntza. Ezagutza modu tradizionalean igorri beharrean, ordenagailuaren bidez igortzen zeneko garaia. Hasera batean, honela sartu ziren lehen IKT-ak eta ordenagailuz egindako ariketen bidez (galdera-erantzunak gehienetan) ikasleek ezagutza jasotzen zuten. Pixkanaka, ariketak hobetzen joan ziren, galdera irekiagoak sortzen, ebaluazio sistema bat ere eta emaitzen araberako errefortzu ariketen proposamenak.
* Computer-Supported Cooperative Work (CSCW): ordenagailuaren laguntzaz gauzatutako kooperaziozko hezkuntzaren garaia litzateke. Ordenagailuak ezagutzaren igorle hutsa izatetik, elkarlana bultzatzen duten tresna izatera pasatzen dira; modu konstruktibista batetan erabiliz.
* Computer Support for Collaborative Learning (CSCL): azken garai honetan, gaur egun hezkuntza eta IKT-ak ikasgelan lotzeko orduan, kolaboraziozko prosezu gisa ulertzen da. 
Kolaboraziozko ikaskuntzak bakarkako nahiz taldekako gaitasunak garatzea du helburu. Taldelanean ikasleen artean sortutako eztabaidek, eritzi desberdinek, informazio ikerketek, ikasleak ikaskuntza prozesuko parte-hartzaile aktiboetan bilakatzen dira, ezagutza barneratuz. Batetik, alde soziala, elkarlana lantzen da, bestetik, IKTak prosezu horretako tresnak dira. Prosezua egoki burutu dadin, irakaslearen, kurrikulumaren diseinatzaileen, ikerlarien, sistemen egileen nahiz ikasleen inplikazioa behar da
CSCL-AREN PLANTEAMENTU ETA JATORRIA
Konstruktibismoaren korrontean oinarritzen da nagusiki eta ikaskuntza prosezu sozialtzat jotzen da. IKT-ak prosezu hori errasteko parte-hartzen duten tresnetako bat izango dira.
Kooperazio/Kolaborazio: Kooperaziozko hezkuntzan irakaslearen kontrola handiagoa da kolaboraziozko hezkuntzan baino; taldelanaren prozedura bat da, kutsu amerikarra du. Bigarrengoa europearragoa da, teknika bat baina gehiago, filosofia bat da. Taldeek autonomia handiagoa dute euren lanaren inguruan erabakiak hartzeko orduan.
Bi hitz hauen definizioa guztiz berdina ez den arren, guk sinonimotzat joko ditugu. Funtsean, elkarlanean oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntzari erreferentzia egiten baitiote biek.
Korronte sozio-konstruktibista honetan, psikologia ekarpen desberdinek hezkuntzaren ikuspegi irekiagoa eta prosezualagoa eraikitzen lagundu dute.
EZAUGARRIAK
Kolaboraziozko ikaskuntza ondorengo elementuetan onarritzen da
- Ezaguntzaren eraikuntza prosezua garatzeko hezkuntzak laguntzak eskaini behar ditu.
- Hezkuntza ikaslearen inguruko esperientzietan bermatu behar da, ikasleak ezagutzak modu esanguratsu batetan bereganatu ditzan.
- Helburuak ez daude modu orokorrean ezarriak. Ikasleen ezagutzaren eraikuntza bultzatu nahi dute.
- Jarduera irekiak eta orokorrak proposatzen dira, ikasleak pentsatu, ikertu, erabakiak eta irtenbideak aurki ditzan.
- Irakasleak ezagutza eta ikasleen arteko bitartekari rola izan behar du. Ikasleen autonomia bultzatu behar du, jarduerak planifikatuz eta prosezuan laguntza emanez.
- Edukiak egungo gizartean bizi dugun errealitatearekin zerikusia izango dute.
- Metodologia anitza izango da, ikasgela barruko eta kanpoko jarduerak proposatuz, IKT-en erabilera bultzatuz...
- Ebaluazioa  azkenik goian aipatutako irizpideekin bat etorriko da.
CSCL PROSEZUA DISEINATZEKO ETA GAUZATZEKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
CSCL prosezu baten  diseinuan laguntzeko BERSATIDE izeneko tresna telematikoa sortu dute. Prosezua eta egoera hausnartzen laguntzen du honako faseak bereiziz:
1.Testuinguruaren analisia: irakasleak bere CSCL plana zein errealitateri aplikatu behar dion aztertu behar du. Ingurua, ikasle eta irakasleen ezaugarriak...
2.Metodologiaren hautaketa: diseinatu beharreko CSCL-aren estrategiei buruzko erabakiak hartu beharko dira, kolaboraziozko teknikak hautatu, estrategiak...
3.Baliabide teknologikoen hautaketa: aurreko bi faseak antolatzeko erabili beharreko tresna teknologikoak hautatu behar dira.
4.Prosezuaren planifikazioa: hiru ataletan banatzen da, jardueren planifikazioa, ikasleen ebaluazioaren planifikazioa eta prosezu beraren ebaluazio planifikazioa.
5.Prosezuaren ebaluazio metodologia aukeratu.
6.Produkzio/garapena: CSCL-aren diseinuan sartuko diren materiala, plantilak, edukiak, aurkezpenak etab. sortu behar dira.
7.Inplementazioa: CSCL diseinua, froga gisa, praktikan jartzea litzateke. Irakasleak praktikan jartzeaz gain, diseinua ebaluatuko dute etengabe.
8.Azterketa: diseinuaren praktika eta ebaluazioaren ondoren, ondorioak jaso eta aztertuko dira, beharrezkoa den kasuan zuzenketak eginez.
CSCL baten diseinua aurrera eramateko orduan, prosezua kolaboraziozko teknika batzutan oinarritzen gara. Hauek prosezuan laguntza handikoak dira, edukiak, IKTak eta pedagogia bat egiten eta prosezua bideratzen laguntzen dute. Adibideetan ondorengoak aurki daitezke: jigsaw, mesa redonda edo brainstorming eta piramidea.
CSCL-AN ERABILIKO DIGUTUN IKT-AK
Teknologia anitza daukagu inguruan baina guztiak ez dira eraginkorrak hezkuntzarako. Ikaskuntza errastuko duten IKT-ak aukeratu behar dira, eta oro har honako baldintzak bete behar dituzte:
- Erabilera eraginkor eta errazekoak izatea. Modu sinpleenean, teknologia konplexuak baztertuz, kolaboraziozko hezkuntza bultzatuko duten IKT-ak dira egokienak.
- Materialen, egituren eta edukien berrerabilera posible izatea. Sortutako tresna, edukiak taldean behin eta berriz erabiltzeko eta konpartitzeko aukera eman behar dute.
- Pertsonen edo taldekideen arteko kudeaketa erraza eskaintzea. Normalean, CSCL-ak talde txikietan aritzeko izan ohi dira eta hauen kudeaketa erraztu behar du lana hobekien banatzeko.
- Materiala eta informazioa antolatzen laguntzea. Informazio mota desberdina, testu nahiz multimedia, antolatzen lagundu behar dute.
- Ikasleen ebaluazioa erraztea. Erabiltzen diren tresnak irakaslearentzat erabilgarriak izan behar dute ikasleak ebaluatzeko garaian, bide batez, ikasleek prosezuaren zein fasetan dauden ezagutu behar dute autoerregulazioa landuz.
- Kolaboraziozko hezkuntza berezko diren produktuak sortzea. Kolaboraziozkoikaskuntza laguntzeko espreski sortuak dauden tresnak erabiliko dira.
- Prosezuaren ebaluazioa erraztea.
- Tutoretza eta komunikazioa bultzatzea.
- Erabakiak hartzen laguntzea. CSCL prosezuak ikasleek euren lanaren arduradunak izaten ikasten laguntzen dute, erabakiak hartzeko autonomia landuz.
- “Open source” izatea gomendatzen da: talde lanak izaera irekia izatea gomendatzen da, publikoak eta irakasleak goza dezaten eta lana testuinguruari egokitzen ikasiz.
- Egonkorrak izatea: teknologien munduan, berritasunak eta aldaketak etengabe ematen dira. Garrantzitsua da bersio egonkorrak erabiltzea.
- Fase, etapa eta zereginak bereiztea: diseinua egituratzen laguntzen duten tresnak dira egokienak.
- Hezkuntza ez mugatzea: sarritan eskoletan, hainbat arrazoirengatik, tresna zehatz batzuk erabiltzen dira; hauek ekiditu eta egokienak aukeratzen saiatu behar da.
- Tresna guztiak plataforma bakar batean sartzea: sortu den edukia, erabilitako tresna guztiak azken plataforma batetan sartzea posible egiten duen CSCL-a beharrezkoa da; banatutako lana, azken plataforma batetan elkartuz (LAMS, LEARN, Blackboard,WebCT, WIKIak...)
PROSEZUAREN EBALUAZIOA
IKT-en erabilerak izugarrizko iraultza suposatzen du hezkuntzan, irakaskuntza-ikaskuntza prosezuan errealitatea aldatzen dute, eta zer esanik ez ebaluazioari dagokionez.
Kolaboraziozko CSCL-en diseinua ikasle nahiz irakasleek erabiltzaile gisa maneiatzeko egina dago. Pribilegio maila desberdinekin biak sartu daitezke informazioa aztertzeko, honek irakasleari prosezuan murgiltzeko aukera ematen dio, taldelana aztertuz, interakzioa nerutuz, ulertuz eta ondoren ebaluatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario