miércoles, 21 de diciembre de 2011

HOD ONDORIOAK


            Irakasgai honetan behin eta berriz ikasten ari garen moduan, IKT-ei esker irakasteko metodologia berritzailea erabiliko dugu, baina erabili behar dugun baliabidea ondo aukeratu beharko dugu, edukiak modu egokian transmititzea izango baita gure helburua. Horregatik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua IKT-ekin planifikatzean TPACK-ek aipatzen dituen hiru alderdiak uztartu beharko ditugu: teknologia, pedagogia eta diziplina hain zuzen ere.

            Azken urteotan, administrazioak programa desberdinak bultzatu ditu, IKT-ak eskoletan barneratzeko. Hezteko Objektu Digitalak (HOD) sortzea, hedatzea eta katalogatzea sustatu da, horrela hezkuntza komunitateari objektu digitalen katalogo zabal eta homologatua eskainiz, Creative Commons lizentziapean.

            Guk ere Hezteko Objektu Digital bat egin behar izan dugu. EDILIM egile tresnarekin egin eta klasekoekin partekatu dugu. JCLICK eta EDILIM izan dira egile tresna aukeratuenak, agian erabilerrazak direlako. Beste talderen batek CUADERNIA ere erabili du, eta SCRATCH erabiltzera ausartu direnak ere egon dira. Denok antzeko ariketak aukeratu ditugu: erlazionatzeko jarduerak, puzzleak osatzekoak,… JCLICK eta EDILIM aukeratu dugunok, batez ere. Denak izan dira ariketa interesgarriak.

            JCLICK, EDILIM eta CUADERNIA erabilerrazak dira txantiloiak dituztelako, SCRATCH-en kasuan, berriz, erabiltzeko zailagoa da, ez baitu txantiloirik. Guztiek dituzte laguntza ariketak sartzeko aukera eta baita ariketa guztiak ebaluatzeko sistema ere. SCRATCH-en pertsonai interaktibo bat sartzeko aukera ere badago.
            Ez dugu ahaztu behar Hezteko Objektu Digital bakoitzak planteamendu didaktikoa edo Gida Didaktikoa behar duela, hori gabe ez baitu zentzurik izango objektu digitalak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario