viernes, 13 de enero de 2012

Baliabide eta bitarteko teknologikoen antolaketa

SARRERA
Teknologiek aldaketa handia suposatzen dute hezkuntza munduan, baina aldaketa ez da hauek barneratzea baizik eta metodologia aldetik egin behar den egokitzapena. Praktikan eman behar den aldaketa hau eraginkorra izan dadin beharrezkoa da zuzendaritzak argi izatea IKT-ak barneratzeak alderdi guztietan ekarriko duen aldaketa.
Dagoeneko ikastetxeetako administraritzan eta kudeaketan teknologiak erabiltzen direnez, hauen erabilgarritasuna ulertzea erraztuko du.
HEZKUNTZA EREDUAK  IKT-ETAN DUEN ERAGINA
Hezkuntza sistemen antolaketa motak IKT-ak nola onartuko diren ere baldintzatuko du, 3 antolaketa mota bereiziko ditugu:
  • Burokratikoa: orain arte izan ditugun eredu tradizionalak. Aldaketarako ez da prest egongo eta teknologiak instrumentu moduan bakarrik hautemango dira.
  • Gizarte sistema: hemen dagoeneko programazioa aurrekoan baino malguagoa izango da eta feed-back-a bultzatuko da. Antolaketa eredu hau aldaketarako prest egongo da.
  • Komunitatea: kooperazio ikuspuntua, erantzunkizuna denona da eta aldaketa bultzatuko du.
Baina IKT-ak eskola hauetan barneratzea teknologiak eraman eta irakaslea formatu baino zerbait konplexuagoa izango da.

IKT-EN PAPERA IKASKUNTZA KOMUNITATEAN
IKT-en barnerakuntza eskolako zuzendaritzak burutzen duen lidergo motaren araberakoa izango da. 4 lidergo mota bereiziko ditugu:
  • Lidergo hezitzailea: eredu moduan jokatzen du.
  • Lidergo eraldatzailea: aldaketarako eredu izango da.
  • Lidergo integratzailea: hobekuntza jarraiera bideratua dago.
  • Lidergo kooperatzailea: lidergoa ikastetxe guztiaren erantzunkizun moduan ikusten da.
Zuzendaritzak bere ikastetxean IKT-en erbilpena zein izango den Ikastetxearen hezkuntza proiektuan zehaztuko du, honako 3 orientazio bereiziko ditugularik:
  • IKT-ak baliabide didaktiko moduan.
  • IKT-ak komunikazio modu bezala.
  • IKT-ak ikastetxearen antolaketa, kudeaketa eta administraziorako baliabide moduan.
Argi dagoena da berrikuntza teknologikoak barneratzeko orduan ikas komunitateko partaide guztiek erantzunkizuna hartu behar dutela eta denek egon behar dutela parte hartzeko prest. Ikasten duten antolaketak ez baitira estatikoak izango eta uneoro ikasteko prest egongo dira, ingurune aldakorra aurre egin ahal izateko.
Honetarako eskola barruko kulturan aldaketa bat eman beharko da eta ikasketa komunitate baten moduan jardun beharko du. IKT-en eskola barneko antolakuntza lan kolektibo bat izango da , denen artean erabakiko delarik IKT-ei zein paper eman nahi diegun.

Eskolan IKT-ak barneratzeko orduan kontutan hartu beharreko hainbat lege
1. Gaurko arazoak atzoko soluzioen ondorio dira. Askotan emaitzak ez dira espero zirenak eta honekin irakaslegoak IKT-eran duen konfidantza murriztu egiten da.
2. Gero eta gehiago presionatu, sistemak gehiago presionatuko du ere. Askotan IKT-ak barneratzeko gehiegizko ahaleginak aurkako efektua ekarriko du.
3. Jarrera hobetzen da okerrera joan baino lehen, hasieran gauza hobetu dela badirudi ere agian gero ez du ezertarako balio. Adib: programa bat oso erabilgarria dela iruditu daiteke eta gero sistema berriekin ez exekutagarria izan daiteke.
4. Bide errazak toki berdinera eramango gaitu.
5. Sendatzea gaixotasuna baino okerragoa izan daiteke. Adib, soluzio errazena IKT-ekin arazo bat dugunean tekniko bat deitzea izan daiteke baina honekin irakaslegoak arazoak konpontzen ez saiatzea egin dezakegu.
6. Azkarrena motelena izango da. IKT-ak modu oso azkar batean barneratzeak eraginkortasuna galtzea ekar dezake.
7. Zergatiak eta ondorioak ez dira denboran eta espazioan gertu egoten.
8. Aldaketa txikiek eragin handia ekar dezakete, baina geldiune handieneko zonaldeak askotan begi bistan ez daudenak dira. Askotan Jclic moduko programa sinpleak oso eraginkorrak izango dira.
9. Hasieran aurkakoak diruditen bi helburu batera bete daitezke. Adibidez, irakaslegoak ez du denbora extra bat lan egin nahi izaten teknologien erabilpena ezagutzeko, baina hau praktikaren poderioz lortu daiteke (erabiltzen duten bitartean ikasi).
10. Elefante bat erditik zatitzeak ez dakar bi elefante txiki sortzea. Ikastetxea osotasun bat bezala ulertu behar da.
11. Ez dago errurik. Gure arazo eta soluzioak gure erru dira.

Ezagutzaren kudeaketa ikaskuntza gizarte batean:
IKT-en bidez:
  • Ikastetxe ezberdinek harremanak izan ditzakete.
  • Ikasle eta irakasleek baliabide didaktikoak eskuratu ditzakete.
  • Informazio, orientazio eta kontaktuak modu azkarrean eskuratu ditzakegu.

Hala ere, IKT-ek bere mugak ere badituzte:
  • Ezagutzak ikastetxe batetik bestera pasatzea ez da hain erraza, testuinguru ezberdinetan egongo direlako.
  • Irakasleek beren klaseak prestatzeko denboraz gain, lortutako ezagupenak sortu eta barreiatzeko denbora ere beharko dute (askotan zuzendariek ez dakite beren irakaslegoaren maila zein den).
  • Irakasleek oraindik ere modu indibidualean lan egiteko ohitura dute.

IKT-en erabilpena hezkuntza sistemako ezagupenak kudeatzeko
“Código abierto” proiektuaz arituko gara atal honetan, IKT-ekin lan egiteko orduan oso erabilgarria izango baita. Proiektu hauetan software-a sortzea komunitate guztiko partaideen helburua izango da. Komunitateen ezaugarriak:
  • Komunitate hauek elkarlan eta berrikuntzarako helburuarekin testuinguru birtualetan sortzen dira. Beren ezaugarri garrantzitsuena irekiera da, partaide guztiek ahal den informazio gehiena jasoko dute eta taldean sortzen duen ezagutza guztia eskuratu dezakete.
  • Proiektua hasten duen pertsonak arazoari lehenengo soluzioa emango dio eta “Código abierto” delakoa prest dagoen unetik bere gaian interesatuak dauden pertsonak erakarriko ditu. Honela komunitatea gero eta handiagoa egingo da.
  • Nahiz eta software-a deskargatu, inoiz iritzirik ematen ez duten pertsonak ez dira komunitateko partaide izango (feed-back-a oinarrizkoa izango delako).
  • Komunikazio modu sinkrono eta asinkronoan emango da (erabilienak banaketa listak, blog-ak, wiki-ak, API-ak…)
  • Sistemak “ruido” delakoak ekiditeko neurriak izan beharko ditu.
  • Taldeak helburu zehatz bat ezarri beharko du.
Hala ere, esan behar da oraindik ere ikastetxe asko “Código abierto” eredutik oso urrun daudela: erabakiak zuzendariak hartzen ditu, irakasleek bakarka egiten dute lan, IKT-etan espezializatutako informazioan interes gutxi agertzen da…
IKT-en bidezko hezkuntzarako tokien kudeaketa. Ikasgela teknologiako: funtzioa, antolaketa eta egitura
Aurretik behin baino gehiagotan aipatu dugun moduan, teknologiak ikasgelan barneratzeak metodologia aldatu beharra ekarriko du eta honekin bai ikasle eta bai irakasleen lan egiteko modua aldatuko da.
Hasiera batean ikastetxeetan informatika gela egon ohi zen teknologiekin lan egiteko, baina orain baliabide hauek ikasleen eskura jarri nahi dira uneoro beren ezagutza eraikitzeko behar hainbat baliabide izan ditzaten (ezagutzaren gizartean murgilduta baikaude).
Gaur egungo gela teknologikoa toki fisiko edo birtual malgua izan behar du bere antolaketan, aktiboa kudeaketan eta garapenean eta ikasketa esperientzia multimodaletan aberatsa.
Ekipamenduen ezaugarriak:
  • On-line baliabideak eskura izatea (bai eskolan eta bai etxean).
  • Irakasleak teknologiak eskura izan ditzala taldeari edo ikasle multzo bati irakasteko.
  • Irakaslegoaren ezaugarriei egokitutako teknologiak izan daitezela.
  • Banakako kurrikuloei eskuragarritasuna (probak egiteko ahalmena…).
  • Ikasgai ezberdinen arteko harremana errazten duten teknologiak izatea.
  • Espazio eta altzairuak antolaketa aldaketak egitea ahalbidetzea.
  • Proiektoreak izan.
  • Sareko baliabideen banakako eskuragarritasuna.
Ikasgela tradizionaletan berrantolaketa:
  • Ordenagailuak sarera konektatuak egotea.
  • Mahaiak arbel digital edo irakaslearen ordenagailura begira egotea.
  • Ikasgelan teknologiekin lan egiteko toki bat egokitzea.
Espazio berrien sorketa: IKT baliabideak ez daude toki batean, baizik eta malguagoa izan behar da hauen erabilera.
Baliabide zentralizatuak, elkarbanatutako funtzioak: IKT-etan espezializatutako ikastetxeak sortu daitezke arlo ezberdinetan erabilgarriak izan daitezen.
Berrikuntza sare eta gune birtualen sortzea:
“Ikaskuntza gune birtualak”, “aula birtualak”… sortuko dira muga arkitektoniko eta ekonomikoak gainditzeko. Intranet sortzeak adibidez aukera berri ugari emango ditu.
Sare hauek azkenaldian garapen azkarra izan dute eta ikasketa aukera berriak sortuko dira. Hala ere, teknologiak garrantzitsuak dira baina sareko partaidetzan giza erlaziorako ezartzen diren estrategiak garrantzitsuagoak dira.
Sare hauetan partaide ezberdinak egongo dira; zuzendaritza ekipoak, irakasle berritzaileak, unibertsitateak, ikerketa zentruak, gobernuko sail batzuk, ONG-ak…

Baliabide guneak: funtzioa, antolaketa eta egitura
Baliabide guneak tradizionalki liburutegiak izan dira baino orain liburutegi hauen funtzioak aldatzen doaz eta ezagutzaren kudeaketarako gune fisiko eta birtualetan bilakatzen ari dira.
Orain “Ikerketa eta ikasketarako baliabide gunea” deituko diegu gehienbat unibertsitate giroan. Fisikoki lehen liburutegiak zeuden tokian egongo dira.
Ezaugarriak:
  • Pertsonak oso garrantzitsuak dira, baliabideak eskuragarri egiten dituzte.
  • Liburutegi digital-aren kontzeptuarekin oso lotuta dago.
  • Aldaketa metodologikoen ondorioz oso garrantzitsuak bilakatu dira, baliabideak eskuragarri egiten baitituzte.
  • Ematen dituen zerbitzuen artean: informazioa, irakaslegoaren formakuntza, liburutegia, lan orientazioa, lan tokia, material didaktikoaren sortzea, hizkuntza zerbitzua, informatika zerbitzuak…
IKT-en hezkuntza antolaketarako giza-baliabideak
1. Zuzendaritza ekipoa. Bere lidergo mota aztertuko dugu, honen araberakoa izango baita IKT-en erabilpena egingo duen modua.
2. IKT koordinatzailea: ikastetxe gehienetan ezartzen ari den papera da. Orain arte DBH-n eman zaio garrantzia gehiena eta hemen berrikuntzen berri emango die, irakaslegoari IKT-ak kurrikulumean barneratzen lagunduko dio eta bai zuzendaritza eta bai komunitateko beste partaideei laguntza eskainiko die.
3. Informatika teknikaria: ekipamendu eta baliabide teknologikoen mantentze lana egingo du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario