martes, 17 de enero de 2012

Eskola eta IKT-ak ONDORIOAK

    Ezagutzaren gizarte honetara egokitzeko prestakuntza teknologikoa edo Konpetentzia Digitala eskuratzea ezinbestekoa izango du gizarteak, hau da ezagutza, trebetasun eta gaitasun teknologikoak eskuratu beharko ditu. Multialfabetizazioa oso garrantzitsua izango da: alfabetizazio teknologikoa, informaziozkoa eta ikusentzunezkoa eskuratu beharko ditu gizarte osoak eta hezkuntza komunitateak: ikasle, irakasle eta gurasoek, besteak beste.

    Gu, Lehen Hezkuntzako irakasle izango garenez, IKT-ak modu pedagogiko batean txertatu beharko ditugu eskolan. Metodologia berritzaile bat ezarri beharko dugu, TPACK eredua kontutan izanda, hau da, irakasleok ematen dugun ikasgaia ondo menderatu behar dugu (ezagutza disziplinarra), ikasgaia erakusten ere jakin behar dugu (ezagutza pedagogikoa) eta IKT-ak gelan erabiltzen jakin behar dugu (ezagutza teknologikoa). Hiru ezagutza horiek uztartuz gero, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eraginkorragoa bihurtuko da, eta ikasleak hain azkar aldatzen ari den gizarterako prestatuko ditugu.
 Eskola testuinguruan IKT-en integrazioa bultzatu nahi da Eskola 2.0 ekimenarekin besteak beste, eta berdintasunean oinarritutako kalitatezko ikaskuntza prozesu eraginkor bat lortu nahi bada ere, errealitatean badira bete beharreko zenbait hutsune. IKT-ak ez dira guztiz menperatzen oraindik ere eta metodologia aldaketak ez dira behar bezain azkar gauzatzen. Alde batetik TPAC metodologia bezelako integrazioa ez da modu homogeneo batean zabaltzen ari eta arazo nagusienetako bat hezkuntza komunitateko partaideen arteko bretxa digitala da. Irakasle ugari inmigrante digitalak dira, eta teknofobikoak gainera; beraien aldetik ez dute esfortzurik egiten formakuntza digitala bereganatzeko eta ez dute inongo intentziorik, klaseak ematean disziplina desberdinen prozesu pedagogikoaren erraminta moduan IKT-ak erabiltzeko.                   Baina esperantza positiboak izan behar ditugu, irakaslegoaren zati handi bat IKT-en integrazioaren alde baitago, eta gutxi barru, gure euskarria eta laguntza izanen dute. 
   Ala ere dena ez dago eskola eta irakasleen esku, administrazioak ere badu zeregina eta bestalde, IKT-ek desberdintasun soziala areagotzen dute, bretxa soziala sortuz. Izan ere teknologia hauek ez daude gizarte maila guztien esku, askotan baliabide eza dela eta ez dute horrelako luxuak emateko aukera.
Horregatik poliki-poliki gizarteak formakuntza digitala beregatu behar du, berdintasun bat bermatzeko, horretarako Gobernu eta Erakundeen sostengua behar da noski. Baina gure aldetik aportazio bat egin dezakegu garapenaren aurrerapena gauzatzeko; irakasleok eginkizun garrantzitsu bat daukagu alderdi honetan ere, gure ikasleak etorkizuneko helduak izango baitira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario