martes, 17 de enero de 2012

Eskola eta IKT-ak ONDORIOAK

    Ezagutzaren gizarte honetara egokitzeko prestakuntza teknologikoa edo Konpetentzia Digitala eskuratzea ezinbestekoa izango du gizarteak, hau da ezagutza, trebetasun eta gaitasun teknologikoak eskuratu beharko ditu. Multialfabetizazioa oso garrantzitsua izango da: alfabetizazio teknologikoa, informaziozkoa eta ikusentzunezkoa eskuratu beharko ditu gizarte osoak eta hezkuntza komunitateak: ikasle, irakasle eta gurasoek, besteak beste.

    Gu, Lehen Hezkuntzako irakasle izango garenez, IKT-ak modu pedagogiko batean txertatu beharko ditugu eskolan. Metodologia berritzaile bat ezarri beharko dugu, TPACK eredua kontutan izanda, hau da, irakasleok ematen dugun ikasgaia ondo menderatu behar dugu (ezagutza disziplinarra), ikasgaia erakusten ere jakin behar dugu (ezagutza pedagogikoa) eta IKT-ak gelan erabiltzen jakin behar dugu (ezagutza teknologikoa). Hiru ezagutza horiek uztartuz gero, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eraginkorragoa bihurtuko da, eta ikasleak hain azkar aldatzen ari den gizarterako prestatuko ditugu.
 Eskola testuinguruan IKT-en integrazioa bultzatu nahi da Eskola 2.0 ekimenarekin besteak beste, eta berdintasunean oinarritutako kalitatezko ikaskuntza prozesu eraginkor bat lortu nahi bada ere, errealitatean badira bete beharreko zenbait hutsune. IKT-ak ez dira guztiz menperatzen oraindik ere eta metodologia aldaketak ez dira behar bezain azkar gauzatzen. Alde batetik TPAC metodologia bezelako integrazioa ez da modu homogeneo batean zabaltzen ari eta arazo nagusienetako bat hezkuntza komunitateko partaideen arteko bretxa digitala da. Irakasle ugari inmigrante digitalak dira, eta teknofobikoak gainera; beraien aldetik ez dute esfortzurik egiten formakuntza digitala bereganatzeko eta ez dute inongo intentziorik, klaseak ematean disziplina desberdinen prozesu pedagogikoaren erraminta moduan IKT-ak erabiltzeko.                   Baina esperantza positiboak izan behar ditugu, irakaslegoaren zati handi bat IKT-en integrazioaren alde baitago, eta gutxi barru, gure euskarria eta laguntza izanen dute. 
   Ala ere dena ez dago eskola eta irakasleen esku, administrazioak ere badu zeregina eta bestalde, IKT-ek desberdintasun soziala areagotzen dute, bretxa soziala sortuz. Izan ere teknologia hauek ez daude gizarte maila guztien esku, askotan baliabide eza dela eta ez dute horrelako luxuak emateko aukera.
Horregatik poliki-poliki gizarteak formakuntza digitala beregatu behar du, berdintasun bat bermatzeko, horretarako Gobernu eta Erakundeen sostengua behar da noski. Baina gure aldetik aportazio bat egin dezakegu garapenaren aurrerapena gauzatzeko; irakasleok eginkizun garrantzitsu bat daukagu alderdi honetan ere, gure ikasleak etorkizuneko helduak izango baitira.

sábado, 14 de enero de 2012

Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan?

IKT-en erabilera egokiari buruzko Europar politikak II

IKT-ei buruzko hezkuntza politiken hastapenak
IKT-ak ikasgelan sartzeko lehenengo pausoak Erresuma Batuan 1980 urtean ematen dira eta Espainian programa esperimental bat sortzen da 1986an.
Erronka ez da bakarrik teknologiak ikasgeletara eramatea, aldaketa garrantzitsuena antolaketa eta metodologia aldetik etorriko da.
Hasiera batean, planteamendua IKT-ak gaztetandik eskura ematea zen, geroago “bretxa digitala” gainditzea, gero gaitasunak eskuratzea eta askotan aparailu berrienak barneratzeaz bakarrik arduratzen ziren.
Politiken beste helburuetako bat eskola/lana/etxea banaketa ekiditea zen eta honekin ezberdintasunak gutxitzea ahal den neurrian.
80/90 hamarkadetako ekimenak:
Baliabide teknologikoak eskoletara eraman.
Ikaslegak internet-era konektatu.
Ikasleen formakuntza IKT-en inguruan.
Baliabide digitalen ekoizpena (software-a).

IKT-en berrikuntza pedagogikorako ekimenak gero eta gehiago dira eta hau argi gelditzen da Web 2.0-ren sendotzearekin.

IKT-en eskoletako erabilera egokiari buruzko politikak
Honako galderak egiten dira erabilera egokiari buruz:
Herrialde ezberinek nola lantzen dituzte IKT-en barneraketak hezkuntzan, zeinek parte hartzen du, ze eduki lantzen dira eta zein irizpide erabiltzen dira prozedura edo emaitzak ebaluatzeko.
Zein faktorek eragiten dute politika hauek arrakasta izan dezaten.
Erabiltzaileari bideratutako zein berrikuntza burutzen dira IKT-ei dagokienez eta hezkuntza sistemak nola erreakzionatzen duen hauen aurrean.
EB-an emaitza nahiko txarra da 2005 urtean, baina 2007 pixkanaka hobetzen doala antzematen da.
IKT-en eskolan sartzeari buruko Europar politikak
Hezkuntza politiketan IKT-en erabilerari ondorengo arloekin lotuta garrantzia ematen zaie:
E-learning eta e-skills edo e-gaitasunak.
Lan egiteko modu bezala.
Ongizaterako konektatua egoteko modu bezala.
Kultura zabaltzeko eta e-gobernua.
Faktore aipagarrienetakoa irakaslegoaren garapen profesionalari dagokion alderdia da, bai pertsonalki eta bai eskola testuinguruan burutu behar duen aldaketa dela eta.

MAPA KONTZEPTUALA EGITEKO HITZ ZERRENDA


- IKT                                                                                              -INTERNET
- EZAGUTZAREN GIZARTEA                                                     -eLEARNING
- MULTIALFABETIZAZIOA                                                        - ETEN DIGITALA
- HEZKUNTZA TEKNOLOGIA                                                   - LIFELONG LEARNIG
- MULTIDISZIPLINA                                                                    -BRETX DIGITALA
- BERRIKUNTZA                                                                          - EKOIZPENA
- HOBEKUNTZA                                                                          - BIDEO DIDAKTIKOAK
- KOMUNIKAZIOA                                                                     - ALFABETAZIOA
- INFORMAZIO                                                                            -LOM
- ESKOLA 2.0                                                                               -YOU TUBE
- WEB 2.0/WEB 1.0                                                                      - WINDOWS MEDIA MAKER
- TPACK                                                                                       - SINKRONO
- IKUS-ENTZUNEZKO HIZKUNTZA                                        - ASINKRONO
- LOM                                                                                           - MULTIMEDIAK
 -INFORMAZIO GIZARTEA                                                        -TESTUA
- HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAK                                          -IRUDIA
- LANKIDETZA IKASKUNTZA                                                 -SOINUA
-TALDELANA/ ELKARLANA/KOLABORAZIOA                    -BIDEOA
- BALIABIDE BILTEGIAK                                                          -ANIMAZIOA
- EGILE TRESNAK                                                                     -MUSIKA
- HERRITARTASUN DIGITALA                                                -HIPERMEDIA
- INTERAKZIOA                                                                         -HIPERTESTUA
- ORDENAGAILUAK                                                                 -PROGRAMAK
- SMART PHONE                                                                        -FIRMWARE
- BLOG-AK                                                                                 -APLIKAZIO INFORMATIKOA
- WIKI-AK                                                                                  -INFORMAZIO-DATUAK
- SARE SOZIALAK                                                                    -SISTEMA ERAGILEAK
- IKASKUNTZA AUTONOMOA                                              -INTRANET
- PRESTAKUNTZA EDO FORMAZIOA                                   -ESKUGARRITASUNA
- ARBELA DIGITALA (PDI)                                                      -ERRAZTASUNA
-INMIGRANTE/ ETORKIN DIGITALA                                    -METODO TRADIZIONALA
-TEKNOFILIA/TEKNOFOBIA                                                 -METODO PARTEHARTZAILEA
-MASS-MEDIAK                                                                       -EPICT
-SOFTWARE                                                                              -EDCL
-HARDWARE                                                                             -E-BOOK
-BLOG                                                                                        -ITE
-MULTIMODALA                                                                     -IKASKUNTZA ESANGURATSUA
-OFIMATIKA                                                                            -SPICYNODES
-IKERKETA BIDEZKO IKASKUNTZA                                  -PHOTOPEACH

viernes, 13 de enero de 2012

Marco Estratégico de Euskadi ante la sociedad de la información en la escuela

Komunikazio eta informazioaren gizartean murgilduta gaudela argi dago aldaketa nagusiena XX. Mende bukaeran gizarte industrializatu gehienetan eman delarik. Euskal Herrian 90 hamarkadatik aurrera testuingurua prestatzen ari da ingurune berri honetara egokitzeko. Hala ere, bai estatu mailan eta bai estatuaz harago erabiltzeko eta eraginkorrak izan daitezen gomendio batzuk daude.

1. Europa: hasiera puntua.
- 1990: Bangemann informearekin Informazioaren gizarteari bultzada eman zitzaion, “Europa Informazioaren gizarteruntz” izeneko planarekin.
- 1996: Europar batasuna hezkuntzak duen garrantziaz ohartzen da gizarte teknologikorako bidean.
- 1999: “Iniciativa eEurope”, “Estrategia de Lisboa”-ren eraginez Informazioaren gizarte eta makroekonomiaren arteko erlazioa argi gelditzen da.
- 2000: “Iniciativa eEurope”-k europar gizarteak Informazio, komunikazio eta ezagutzaren gizartera egokitzeko beharra ezartzen du. Hezkuntza mailan bermatu behar dena aro digitala eta gizabanako guztien online komunikazioa da, eskolen testuinguruan.
- “Iniciativa eEurope” martxan jartzeko eEurope 2002 eta eEurope 2005 planak burutzen dira.
* eEurope 2002: lehentasun batzuren arabera egindako neurri zerrenda bat da, 2 maila zehaztuko dira zerrendan: baliabideak eskaini eta pertsonen formakuntza.
Hemen Europar Batasunak informe bat egin zuen “Hezkuntza sistemen etorkizuneko helburuak” eta bere oinarriak:
  • Europan hezkuntza kalitatea hobetu.
  • Adin guztietarako hezkuntza ahalbidetu.
  • Ezagutzaren gizartean oinarrizko gaitasunak zein diren zehaztu (IKT-ekin lotutakoak).
  • Hezkuntza eta formakuntza gertuko ingurunera, Europa eta mundura ireki.
  • Baliabideen erabilera ahal den eta gehiena aprobetxatu.
Hauen guztien eraginez sortutako programa “eLearning: Aprendizaje electrónico” da. Hezkuntza eta kultura komunitateetan oinarritzen da eta Europa ezagutzaren gizartera bideratzen lagunduko du. 3 lan eremu zehaztuko ditu:
  • Azpiegiturak.
  • Populazioaren ezagutza maila.
  • Hezkuntza eta formakuntza sistemak Ezagutzaren gizartera egokitzapena.


Plan hau aplikatu zen denboran zehar aurrerapen handiak eman ziren telekomunikazio eta internet-era konektatzeko alderdietan.

*eEurope 2005 plana sortu zen aurreko lorpenak zabaltzeko helburuarekin (hezkuntza munduan eragin handia izan zuen):
- eLearning ekimenarekin jarraitu eta hobetu zen.
- zehaztu zen eContenidosPlus programan.

Gaur egun komisioak (2005) testuinguru berri bat proposatzen du:”i2010- Europako informazioaren gizartea 2010” Lisboako erronkak mantentzeko helburuarekin.
Berrikuntza eta ikerkuntza IKT-en bidez ekarriko du Hezkuntza sisteman onura ugari egotea. Puntu honetan salto handi bat ematen da “Competencias clave para el aprendizaje permanente” dokumentuarekin (8 konpetentzia edo gaitasunak zehaztu ziren Europar parlamentuan). Konpetentzia hauetako bat “Gaitasun digitala” izango da.
Azken finean i2010 estatu partehartzaile guztien modu bateratu eta arduratsu batean jarduteko bultzada bat izango da ezarpen arloan.

2. Espainian aldaketa teknologikoaren bultzada eta egonkortzea.

Gasteizen ematen da hasiera puntua “Info XXI la Sociedadd de la Información para todos” planarekin. Alderdi askotan eragina izango du eta, eEurope bezala, makroekonomi alderdian oinarrizkoa izango da.
  • Ekimenak:
1. Ekipamendu teknologikoan inbertsioa.
2. Internet-era konektibitatea.
3. Irakaslegoaren eta ikaslegoaren formakuntza IKt-en inguruan.
4. Multimedia edukiak sortzea.

Hezkuntza munduan Informazio eta komunikazio teknologien erabileraren inguruan aurrerapauso oso garrantzitsu bezala hautematen da (informatika gelatik, informatika gelan egoterako pausoa). Hau plan españa.es (2004)-en ikusiko da, eEurope2005-ren zehazpen bat izango delarik.
Momentu honetan “Internet eskolan” programa martxan jartzen da.
Gaur egun Ingenio 2010 testuinguruan programa ezberdinak zehaztu dira, adibide adierazgarriena Plan Avanz@ izango da Ezagutza eta Informazioaren gizartea eskolan barneratzeko helburuarekin (IKT-en bidez).
  • Ekimen garrantzitsuenak baliabideak eta konektibitatea geletara eramatea, komunitate osoaren formakuntza eta baliabide digitalen ekoizpena izango dira.
  • Espainian, ekilomen hauei dagokienez, Europako bigarren postuan kokatzen da.
Oso garrantzitsua da LOE (2006)-an, oinarrizko gaitasun bezala informazioaren tratamendu digitala barneratzea.
Azken urteotan Avanz@2 ekimenaren barruan hainbat ekintza garatu dira, adib: edukiak eguneratzeko Agrega proiektua.

3. Informazioaren gizartea sortzea Euskadin.

- 1999- an hasiera puntua.
- “Iniciativa 2000 tres” salto oso garrantzitsua (azpiegitura eta baliabide teknologikoak hezkuntza zentruei ematea bultzatu).
- “Premia” azpiegitura, ekipamendu eta baliabideen dotaziorako EH hezkuntza sailaren ekimena oso garrantzitsua da.
- Euskadi Informazioaren gizartean (PESI) planaren barruan ekimen hauek guztiak hobetzen dira.
- Estrategia hau ez da alderdi ekonomikoan bakarrik emango, alderdi soziohezitzaileak ere kontutan hartzen dira, bizitza osorako ikasketa bultzatuz eta bretxa digitala ekiditu nahirik (eFormación bidez).

Baliabide teknologikoak emateko eta irakasleen formakuntza bultzatzeko “Plan Premia”-ren lehenengo 2 faseak kokatuko dira.
  • Plan Premia I:
1. Oinarrizko sare lokal baten ezarpen eta mantenimendua.
2. Gutxienezko informatika ekipamendua.
3. Hezkuntza Intranet bat ziurtatzeko internetera konekxioa.
4. Zaharkitutako ekipoak aldatu.

Hauek ezarritako emaitza onei esker hurrengo pausoa eman zen:
  • Plan Premia II: IKT-en ezarpena zabaldu nahi zen ikasgeletan. Hartu ziren neurriak:
  • Sare lokalak.
  • Zerbitzuak (mantenimendua)
  • Informatika ekipamendua (inbertsio handiak egin dira hemen).
Baina baliabide hauek guztiak eskoletara eramateaz gain, irakaslegoaren formakuntzarako hainbat ekimen bultzatzen dira:
  • “Garatu” hobekuntzarako plana.
  • Ikastetxeen barruan formakuntza planak.
  • Berritzeguneak.
Hauen eraginez Eusko Jaurlaritzak hainbat dekretu moldatu ditu gaitasun digitala euskal gizartearentzat oinarrizkotzat bilakatuz (PESI ekimenaren eraginez).
PESI-ren eraginez eskolan lanpostu berriak sortu dira behar berri hauei aurre egiteko: teknika arduraduna eta IKT-en dinamizatzailea. Azken honek IKT-en erabilpena bultzatzea izango du helburu nagusia.

4. Eskoletan heldutasun teknologikoaren eredua.

2008an EH-an ekimen berri bat sortzen da: “Euskadi en la Sociedad de la Información 2010: Agendas digitales”. Eusko Jaurlaritzak hau hainbat helburu eta programa zehatzekotan oinarritzen du. Oinarrizko gauzetako bat “Ciudadanía Activa” delakoa da, populazio aktibo eta lehiakor bat sortu nahi du eduki eta baliabide digitalen erabileran.
Hau hezkuntza munduan isla izango du “Modelo de Madurez Tecnológica de Centro Educativo”-ren bidez (2009). Honek esaten du IKT-ak ez direla bakarrik ikaskuntza-irakaskuntza prozesurako, baizik eta hezkuntza sistemaren alderdi guztietarako.
“Plan de actuación TIC”-ean, Dinamizatzaileak burutu behar duena, honako alderdien inguruko ekimenetan zehaztuko da:
1. Pertsona parteharetzaileak.
2. Interes zonaldeak.
3. Zeharkako aldagaiak. (ikasle, irakasle eta gurasoen artean ematen diren hartu-emanek eragina dute).
Hezkuntza administrazioak ze garapen maila dagoen zehazteko, ondorengo alderdiak kontutan hartzen ditu:
  • Azpiegitura eta trebakuntza.
  • Erabilpena.
  • Ikasgelaren digitalizazioa.
  • Ikasgelaren birtualizazioa.
  • Ikastetxearen birtualizazioa.

Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiatik, Hezkuntza Baliabidetara

Juana Mª Sancho Gil-en artikulu honetan, IKT-ek gure gizartean, arlo guztietan eta, ondorioz, eskoletan izan dezaketen eragina  aztertzen da; 80. Hamarkadatik hona, IKT-ak  mundua aldatzen ari dira, behar berriak sortzen doaz eta IKT hauek eskoletan, modu eraginkor eta egoki batetan, nola txertatu da geroztik erronka nagusia.

Artikulu honetan Eskola 2.0 –ra iristeko egin ziren lehenengo hastapen, ikerketa, saiakera eta lana azaldu nahi dira. Halaxe ohartu baitziren IKT-ak eskoletan sartzea ez zela nahikoa, gizarte berrira egokitu beharrean dagoen, Hezkuntza zuzen eta eraginkor bat lortzeko. Hastapen horietan, besteak beste, 2000. Urteko “La escuela del mañana” edo “School +” programak aipa daitezke.

“School +” izeneko ekimen honek, IKT-ak modu pedagogiko batetan txertatzearen garrantzia azpimarratu zuen eta horretarako, lehen aldiz, programa diseinatzaileak, irakasle eta gurasoekin elkartu zituzten edukiak behar errealetara egokitzeko asmoz.
IKT-ak eskoletan modu pedagogiko batetan sartzeko, honako 7 axioma bereizi zituen Robert McClintock  irakasleak:

1-      Azpiegitura teknologiko egokia izatea.
2-      Teknologia berria irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan erabiltzea.
3-      Kudeaketak enfoke konstruktibista izatea.
4-      Ikasleek beren hezkuntza eskuratzeko gaitasunetan oinarritzea.
5-      Ikaskuntzaren emaitzak iragarri ezina.
6-      Irakaskuntza interaktiboaren kontzeptua zabaltzea.
7-      Sen on pedagogikoa zalantzan jartzea.

Ondorioz, IKT-en erabilerak hezkuntzaren mundua eraldatu eta hobetu dezan zenbait aldaketa beharrezkoak direla argi dago.  Aldaketa batzuk irakasleriaren eskuetan daude eta horretan dihardute eskoletan, beste zenbait ordea, hauen eskuetatik at daude. Hezkuntza zentroak, Administrazioak berak eta gizarteak egin beharrekoak dira eta ez dira beti behar bezain azkar gauzatzen.

Eskola 2.0 ekimena

Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak Hezkuntza Teknologien Institutuarekin batera duen programan parte hartzen du.
Eskola 2.0-k Programak, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Programa hau 2009tik 2013ra bitartean garatzen da eta fondo publikoetako eskoletako 5. eta 6. mailako (lehen hezkuntza) eta .1 eta 2. mailako (Bigarren Hezkuntza) ikasleei zuzendua dago.

Honako hauek dira Eskola 2.0k dituen helburuak:

• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
• Eten digitala murriztea
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA