Mostrando entradas con la etiqueta KONPETENTZIA DIGITALA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KONPETENTZIA DIGITALA. Mostrar todas las entradas

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Sare Formakuntza

  Hezkuntza Teknologia Institutuak (ITE- Instituto de tecnologías educativas-) irakaslegoaren formakuntza bultzatzeko eskaintzen duen web-a da.
Hezkuntza maila desberdinetako irakaslegoari zuzenduta dago.
   Irakasleek, telematikoki edo on line, beren etxeetatik edo lan egiten duten eskoletatik formakuntza sistema bat edukitzeko aukera izan dezatela du helburu.
   Hau posible egiten duena, Hezkuntza arloan, baita IKT eta Diseinu grafikoaren arloan espezializatua den lan-talde bat da.
   Beraz, esan daiteke, irakasleek web honen bitartez, euren formakuntza aberastu dezaketela.
   Bertan honako informazioa eta zerbitzuak aurki ditzakete:
-Materialak, kurtsoak eta esperientziak: atal honetan eskaintzen diren kurtsoen edukien informazioa aurkitu daiteke, material desberdinak deskargatu, beharrezko informatika baliabideak zeintzuk diren ezagutu etab.
-Aurre-inskripzioa: kurtso guztien zerrenda eta izena emateko epeak agertzen dira atal honetan.
-Hezkuntza esperientziak: hemen, irakasle desberdinen lanak eta esperientziak kontsulta daitezke, erabilgarria izan baitaitezke formakuntzarako edo ideiak jasotzeko…


ESKOLA 2.0

Helburuak:

-Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
-Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
-Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
-Eten digitala murriztea
-Lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
-HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.
TPACK: EZAGUTZA TEKNOLOGIKO, PEDAGOGIKO ETA DIZIPLINARRA.
Irakasleak 3 diziplinak menderatu behar ditu, eta 3 diziplina horiek elkarreraginean erabili bere egunerokoan.

       
 

IKT BALIABIDEAK
Irakasleek eskura dituzten IKT baliabideak ondorengoak dira:
-Baliabide tradizionalak (liburuak)testu prozesatzaileak, kalkulu orriak, bilatzaileak, web orrialdeak…
-Ikasketa ingurune birtualak (moodle, ekasi, ODE hezkuntza objektu digitalak, sekuentzia didaktikoak eginak edo norberak eginak, e-learning…)
-Multimedia materiala (CD-ROM, DVD, baita testu prozesatzaileak, kalkulu orriak…)
-Internet-eko lekuak (web orrialdeak, bilatzaileak…)
-Ingurune hurbila eta eguneroko esperientziak.
PRESTAKUNTZA 2.0
Irakasle nahiz ikasleei IKT-ei dagokien prestakuntza maila bat eskatzen zaie. Prestakuntza edo formazio hau Hezkuntzaren maila desberdinetan zehar osatzen joango da.
Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da. Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartu dira.
1-Oinarrizko maila: IKT kapsula/taillerak (ordenagailu eta oinarrizko programa irekiak/web 2.0), edukiak hezkuntza objektu digitalen bitartez landuko dituzte (ODEs), curriculumarekin loturiko ikaste objektuak (OAs) erabiliz.
2-Erdiko maila: IKT tailer kurrikularren erabilera, Tpack sekuentzia didaktikoen bidezko formazioa, IKT ariketen erabilera, elkarlanean aritzeko proiektuak…
3-Maila aurreratua: e-learning plataformen erabilera eta hauen inguruko Tpack sekuentzia didaktikoen erabilera…
FORMAZIOA + METODOLOGIA + IKT EDUKIAK
+
AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOA
+
IKT KONPETENTZIAK
+
IKASLEAREN GERTUKO INGURUNEAN ETA BERE ESPERIENTZIA ERREALA
+
BALIABIDE ETA MATERIAL ANALOGIKO ETA DIGITALA

=

ESKOLA 2.0 PLANA

IRAKASLEEN ETA IKASLEEN GAITASUN MAPA
Dagoeneko IKT-ek gero eta gehiago eraldatzen dituzte eremu guztiak, ondorioz, lan egiteko, ongi pasatzeko eta hezteko moduak behin eta berriz aztertu beharrean gaude.
Eskola, erakundea den aldetik, teknologia hauek txertatzeko eremu egokia da. Tresna egokiak izan baitaitezke haur eta gazteak hezteko eta behar diren aldaketekin bat egiteko.
Honenbestez, IKTak hezkuntzan txertatzeak dakarren erronkari aurre egiteko, irakasle nahiz ikasleek gaitasun multzo bat eskuratu behar dute.

IRAKASLEEN GAITASUN MAPA
Hiru ardatz nagusi bereiz daitezke:
  1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: irakasle lanari loturik irakasleak egin behar duen kudeaketari dagokionez irakasleak izan behar dituen gaitasunak biltzen ditu.
Inprimakiak eta kalifikazioak aurkeztu, laguntza materialak sortu, irakaslearen lanbide hazkuntzari dagozkion alderdiak, IKTetan izan dezakeen laguntza, kide eta adituekin harremanak (bere diziplinako berrikuntzak eskuratuz, lineako ikastaroak eginez…)
  1. Didaktika, pedagogia eta curriculuma: irakasleak ikasgelan edo kanpoan egiten duen lanari dagozkion gaitasunak biltzen ditu.
Bere diziplinarako espezifikoak diren ikaskuntza-esperientzien diseinua eta ebaluazioa…
  1. Herritartasun digitala: ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu gisa prestatzeko irakasleek izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu. IKT baliabideen erabileraren errespetu etikoarekin eta legea errespetatzearekin zerikusia duen oro (jokabideen eredu izateko irakasleak izan behar duen portaera). Software lizentziamendua, ziberjazarpena, jabetasun intelektuala, iturrien aipamena…
IKASLEEN GAITASUN MAPA
Ikasleen gaitasun mapa ere, 3 ardatz nagusietan egituratzen da.
  1. Trebetasun teknologikoa: teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago.
IKT baliabideak eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, egoera eta arazo desberdinetara egokitzea, uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko transferitzea…
  1. Bizitza osorako ikaskuntza: jarrera ireki eta ikertzailea hartzen du.
Ikasleak bere aukeretan konfiantza izan behar du, bere indarrak eta ahuleziak garbi ditu, pertsona bakoitzetik eta egoera bakoitzean ikasteko aukeraz jabetuta dago, pertsona edozein adinetakoa eta testuingurutakoa izanik erek.
  1. Herritartasun digitala: jarrera kritikoa eta gogoetatsua izateaEskura dagoen informazioa baloratu, egiaztatu eta jokabide-arauak errespetatzea informazioaren erabilera eta euskarri ezberdinetan etorritako iturriena arautzeko.
Hiru ardatz hauek azpikategorietan banatuta daude eta IKT gaitasun orokorrak osatzen dituzte. Gaitasun orokor horiek berdinak dira hezkuntza maila guztietan. Hala ere, ikasleen gaitasun espezifikoak biltzen dituen gaitasun mapa bat ezarri da, lau hezkuntza mailatan banatzen dena eta zehatzagoa dena.


IT txartela

  Informazio Teknologikoen Oinarrizko Konpetentzietarako Ziurtagiri Sistema da IT txartela. Ziurtagiri honen bitartez, erreminta informatiko eta interneten erabileran pertsona batek dituen ezagutzak frogatzen da.
Hiritar guztiei zuzenduta dago, Informazioaren Gizarte honetan murgildu gura duenari bere gaitasunak ziurtatu ahal izateko. Bi helburu daude IT txartelaren lorpenean:
  • Hiritarra motibatzea: informazio Gizartearen inguruan ikaskuntzak jasotzearen truke, beraien ezagutzak frogatzen dituen ziurtagiriaren lorpena.
  • Enpresa eta administrazioak, beraien erakundetan dauden pertsonak eta etorkizunean egongo direnak IKT konpetentzietan objetiboki ebaluatzeko aukera izango dute.
Administrazio publikoak eta enpresa pribatuek IT txartelaren ziurtapena eskatzen dute lanpostu zehatz batzuentzako, homologatua baitago. SPRI S.A eta IVAP (Administrazio publikoaren euskal institutua) enpresak adibidez, barne erreminta moduan erabiltzen dute funtzionarioek egin behar duten ofimatika kurtsoetarako.
Bizkaia eta Arabako Foru aldundiak, Gasteizko Udaletxeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bezalako erakunde publikoak ere, IT txartela eskatzen dute lanpostu publikoetan sartu ahal izatek.
Ziurtagiriaren matrikula egiteko, erregistratua egotea beharrezkoa da. www.it-txartela.net helbidean sartuz erregistroa egiteko aukera dago, horretarako beharrezkoa izanen da gako pertsonal bat sortzea.
Izen- ematea, zentro baimenduetan edo web guneko “matrikulazio formularioaren” bitartez (Formulario de matriculación) egiten da. Erabiltzaileak bere datu pertsonalak emango ditu eta froga egingo duen zentroa aukeratuko du.
Ziurtatze arduradun erakundea: Tecnalia Research & Innovation (Tecnalia R&I) taldea Estatu Espainoleko handiena eta Europako lehenetariko erakunde pribatua da Ikerketa, Garapen eta berrikuntzan (I+D+i).

EPICT


EPICT (European Pedagogical Information and Comunication Tecnology)

- Europear irakasle batek derrigorrezko honako 5 gairen inguruko formakuntza teknologikoa izan behar du:

1. IKTak irakaskuntza-ikaskuntzan. Irakasleak IKTak erabili, ulertu eta ulertu arazi behar du, eta IKTak erabiltzearen onurak jakinarazi eta egoki erabiltzen irakatsi ikasleei, honako tresnen bidez:
- Irakurketarako tresnak, ahotsa ezagutzen duten lanabesak, scannerra duten bolalumak,...
- Aurkezpenak egiteko erramintak.
2. Ordenagailua egoki erabiltzen jakin behar du irakasleak, bere ikaskuntza-irakaskuntza prozesu guztian zehar:
- Ordenagailuaren mantenimendua.
- Software berriaren instalazioa.
- Sarera sartzen jakitea.
- Fitxategiak gordetzen jakitea.
- Behar berrietara egokitzen jakitea.

3. Internet bidez komunikatzen eta baliabideak aurkitzen jakin:
- Irakaskuntzarako baliagarriak diren web orriak ezagutu.

4. Testu editoreak erabiltzen jakin. Testu editoreen bitartez ordenagailuan testuak idaztea errazagoa da, testuari aldaketak egitea posible baita, gainera irudia eta soinua ere izan ditzake testu horrek.

5. IKTak eta eskola berrikuntza, eskolaren garapenerako.

- Eta beste honako 10 gairen inguruko formakuntza teknologikoa aukerako izango ditu irakasle batek:
1. Diseinatu. Irakasleak irakaskuntzarako bere material propioak sortu eta diseinatu ditzaket.
2. Argazki digitalak erabili ditzake, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren objektu bezala.
3. Aurkezpen digitalak egin, ikasleek ikusi, entzun eta irakurri ahal izateko.
4. Web orrien publikazioa ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan zehar.
5. Gardenkiak.
6. Datubaseak.
7. Ikaskuntzarako baliabide digitalak.
8. IKTak eta lanerako metodoak: mapa mental digitalak, interneteko informazioa aurkitu, ebaluatu, prozesatu eta diskriminatuz.
9. IKTak ikasle bereziei laguntzeko: dislexikoentzat adibidez.
10. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan ordenagailuetako jokoak erabiltzea.

ECDL


ECDL: The European Computer Driving Licence

Zer da? Erabiltzaile mailan informatikari dagokion oinarrizko formakuntza izatea ziurtatzen duen europar agiri internazionala da. ECDL fundazioak kudeatua.
ICDL izenpean mundu osoan zabaldua, ECDL Europan.

Nori zuzendua? Publiko osoari.

Helburua: europarrek informazioaren teknologien erabileraren inguruan duten konpetentzia bultzatzea eta hobetzea da.

Zailtasun maila: ECDL-a lortzeko beharrezkoak diren ezagutza nahiz trebetasunak, gaur egungo estandarren arabera eta ohizko aplikazioen arabera, oinarrizkoak eta osoak kontsideratuak dira.
Lortu beharreko ezagutza eta trebetasun hauek, modu egituratu batean Syllabus” izeneko temarioak biltzen ditu. Programa honetan ondorengo eduki edo atalak aurki daitezke:
  1. Informazioaren teknologiaren inguruko oinarrizko kontzeptuak: ordenagailua eta honen inguruko zenbait kontzeptu ulertzea eskatzen zaio erabiltzaileari; Hardware-a eta Software-a ezagutu, bereiztu eta ulertzea, sare informatikoen erabilera, konexio motak ezagutzea, ordenagailu eta sarearen erabileraren inguruko segurtasuna, osasuna eta legedia ezagutzea…
  1. Ordenagailuaren erabilera eta fitxategien kudeaketa: ordenagailu pertsonala erabiltzeko eta honen sistema operatiboa ezagutzeko gai izatea eskatzen zaio erabiltzaileari; idazmahaian, nahiz bere ikono eta leihoekin, jarduteko gai izatea, artxibo, fitxategi, karpeta erabiltzen jakitea, birus informatikoen berri jakitea eta antibirusak erabiltzea, sistema operatiboaren inguruko tresnak erabiltzea…
  1. Testu prozesaketa: testu prozesaketa aplikazioak menperatzea eskatzen zaio erabiltzaileari; testu eta dokumentu mota desberdinak sortzeko, gordetzeko gai izatea. Irudiak sartuz, taulak, grafikoak etab.
  2. Kalkulu orriak: kalkulu orriaren kontzeptua ulertzea eta bere erabileran trebea izatea eskatzen zaio. Formulak eta funtzioak erabiliz eragiketa desberdinak egiten jakitea...
  1. Datu-basea: datu-basearen inguruko kontzeptuak ulertzea exijitzen zaio eta erabiltzeko trebetasuna izatea. Modulu desberdinak bereiztea, alde batetik diseinuari eta planifikazioari dagokiona, bestetik datu kontsultari dagokiona. Informeak sortzen eta aldatzen jakitea…
  1. Aurkezpenak: ordenagailu pertsonalean instalatutako aurkezpen tresnak erabiltzeko gaitasuna izatea eskatzen zaio: aurkezpenekin jardutea, sortzea, diseinatzea, aurkeztea, hauek formatu desberdinetan gordetzen jakitea…
  1. Informazioa eta komunikazioa: informazioari dagokionez, Internet inguruko kontzeptuak ulertzea eskatzen zaio eta bere erabileran trebea izatea. Interneten, web orriak topatzea, bertan informazioa Komunikazioari dagokionez, berriz, erabiltzaileari posta elektronikoaren nahiz beste komunikabideen erabileran trebea izatea eskatzen zaio. Beti ere segurtasun arauak kontuan hartuz.

Gure ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, IKT-en erabilera pedagogikoa bultzatzeko beharrezkoak diren baliabideez hornituz.




Natibo digitalak-Etorkin digitalak

  Orain arte jarraitu den Hezkuntza Sistema zaharkitua geratu da eta gaur egungo ikasleentzat ez dago inola ere prestatuta. Orain unibertsitatean dauden gazteak, belaunaldi berri baten lehenengo partaideak dira; komunikazio, gizarte eta kultura mailetan aldaketa erradikal bat izan dutelarik. Belaunaldi berri honetako partaideei, “Natibo Digitalak” deritzo.
 
Natibo Digitala: jaiotzatik teknologiarekin lotura eta kontaktu estua izan duten pertsonak. Txikitatik teknologia desberdinez inguratuta egondakoak dira eta beraien heziketan teknologien erabilera eguneroko bizitzarako erabiltzea ohikoena izanik. Ordenagailuak, bideojokoak eta interneten erabilitako hizkuntza digitala erabiltzen dute eta horregatik “hizlari natiboak” deritzo.
Beste alde batetik, gure gizartean badira teknologia gizartearen barneratu baino lehenagoko biztanleak, hauek“Etorkin Digitalak” deritzo.

Etorkin Digitala: mundu digitalean jaio ez diren pertsonak dira hauek, baina gizartearen aurrerapenei egokitu, moldatu eta eguneratuak izan ahal izateko, teknologia hauek guztiak barneratzen saiatu direnak. Etorkin bezala, beraien ingurunera egokitzen ikasten saiatzen dira, baina ezinbestekoa da beraientzat “etorkin digital azentua” izatea. Kontutan hartu beharrekoa da gainera, pertsona hauen heziketa gaur egungo ikasleak izan dutenaren guztiz desberdina izan dela, soziabilizateko era ez du inolako zerikusirik. Hizkera digitala helduak izan direnean ikasi dute eta ikerketan arabera, beranduago ikasten den hizkuntza berri bat, garunean txikitan ikasitakoaren leku desberdin bat betetzen du.

  Gaur egun hezkuntzan bizitzen den arazo garrantzitsuenetako bat, “etorkin digital” eta “natibo digitalen” arteko erlazioa da. Irakasle gehienak etorkin digitalak dira, eta garaiz kanpoko hizkuntza bat hitz egiten duten bitartean, beste hizkuntza guztiz desberdina eta berria mintzo duten biztanleri berri baten partaide diren ikasleei irakasten borrokan dabiltza.
Etorkin digitalak diren irakasleak, beraiek jasotako hezkuntza metodoak aplikatu nahi diete gaur egungo ikasleei, eta ez dituzte batere maite eta baloratzen natibo digitalak dituzten abilezia berriak; baina gaur egun ez dute ezertarako balio antzinako metodo zaharkituak. Natibo digitalak teknika zaharkitu hauek oso aspergarriak ikusten dituzte eta aspertzen dira; ez dute uste pena merezi duenik eta ez dute atentzioa jartzen.
Arazo honi aurre egiteko oreka bat aurkitu behar da aurkakoak diren bi ikuspuntu hauen artean. Soluzio bakarra, etorkin digitalak heziketa berriak ikastea izan da, natibo digitalak ez baitute atzera egin behar. Bi alderdi moldatu behar izan dira hezkuntzan batez ere:

-METODOLOGIA: irakasleak ikasleen hizkuntzan estiloan komunikatzen ikasi behar
dute. Pausoz-pauso joan beharrean, erritmo azkarrago batean joan behar dira; modu paraleloan, zorizko sarbideak erabiliz; eta oso argi eduki ez arren, ulertzen saiatu behar dute metodologia berri hau.
-EDUKIAK: iraganeko (irakurketa, idazmena, pentsamendu logikoa, aritmetika, ulermena, historiako ideiak) eta etorkizuneko( gai teknologiko eta digitalak, etika, politika, soziologia, hizkuntzak...) edukiak erakutsiko dira.

  Irakasleak iraganeko eta etorkizuneko edukiak natibo digitalen hizkuntzan nola erakutsi planteatu behar dute; iraganeko edukieren itzulpena eta metodologia aldaketak egiten diren heinean, etorkizuneko edukiak dakartzaten pentsamendu berriak erantsi behar dira, natibo digitalek duten hizkuntza berrira moldatuz.

  Ondorioz, gaur egungo irakasleak etorkin digitalak dira eta transformazio bat egiteko borondatea eta nahia izan beharko dute beraien metodologia garai berrietara egokitzera ikasiz.
Modu honetan, ikasleei ezagutzak igortzeko eta beraiekin komunikatu eta moldatu ahal izateko aukera izango dute eta hezkuntza sistemak ez du trabarik aurkituko eta aurrera egin ahal izango du, denbora berrietara egokituz.


Irakasleen Formakuntza

KONPETENTZIA DIGITALA (Jordi Adell)

1. KONPETENTZIA INFORMAZIONALA:
Mundua azkarregi aldatzen ari da eta oso zaila da ikasleei erantzunak ematea, horregatik, gure ikasleei irakatsi behar dieguna zera da, beraiek gai izan behar dutela dituzten zalantzei erantzuna bilatzen, hau da, “egiten ikasi”. LONG LIVE LEARNING delako kontzeptua oso garrantzitsua da ikaslearentzat.
2. KONPETENTZIA TEKNOLOGIKOA EDO HERRAMINTAK:
Lehen Hezkuntzako geletan erabiltzen diren hardware eta softwareak erabiltzen jakin eta erabiltzen irakatsi.
3. MULTIALFABETIZAZIOA:
Telebista gure artean dugun egunetik, mundu ikus-entzunezko baterako prestatuta egon behar dugu.
4. KONPETENTZIA KOGNITIBOA:
Informazio gehiegi dago eskura mundu digitalean, horregatik, irakasleok informazioa diskriminatzen erakutsi beharko diogu ikasleari.
5. HIRITARTASUN DIGITALA:
Curriculumean Konpetentzia Digitalaren Garapena ez dago bukatua, eraikitzen ari baita, horregatik, eskolaz gain, etxean ere hezten lagundu behar dugu, hau da, irakasleek eta gurasoek heziketa horretan parte hartu behar dute, mundu erreala eta birtuala nahastu ez dezan gure ikasleak.

Zer da konpetentzia digitala?


Area, 2010

Hezteko moduaren garapena historian zehar:
- XIX. mendean hezkuntzaren ezaugariak:
  • Hezkuntza masan egiten zen (gizarte industrializatuaren ezaugarriekin bat eginez)
  • Idatzizko testuekin lan egiten zen.
  • Datu pilaketa bat zen hezkuntza.
  • Irakaslea zen protagonista.
  • Didaktika modu espositiboan egiten zen eta ikasleek informazioa hori jasotzen zuten.
- XXI. mendean berriz, Eskola IKT 2.0 izango da hezkuntza prozesuen oinarri.
* “Informazioaren tratamendu eta gaitasun digitala” aipatzen da kurrikulumaren azken moldaketan.
Oraingo hezkuntzaren hautemate honetan ondorengo galderei erantzuna emango diegu:
- Zer irakatsi?
    • Informazioa eskuratzen jakin.
    • Informazioa ezagutzan bilakatzen jakin (arazoak planteatzeko gai izan, informazioa aztertu eta interpretatzeko gai izan).
    • Informazioa zabaldu eta adierazteko gai izan.
    • Informazioa modu demokratiko eta etiko batean azaldu.
- Nola irakatsi? (jardueren planifikazio eta garapena)
    • Ikasketa esperientziak eskura eman: akzioaren bidez ikasi.
    • Ezagutzaren metodologia eraikitzaile bat garatu.
    • Informazio herraminta eta iturri anitzak erabili (bai liburuak eta bai Web 2.0.)
- Zein baliabide erabili?
    • Wiki-ak (hiztegi bat osatzeko, gelako proiektuak lantzeko...)
    • Irakasleek egindako blog-a.
    • Multimedia aurkezpenak eta internet-en argitarapenak.
    • Sarean informazio bilaketa (ikas dezatela informazio baliagarria nola bilatu).
    • Ikastetxe ezberdinetan dauden ikasleen artean txat edo foroak.
    • Ikastetxe ezberdinen artean lankidetza proiektuak.
    • Altxorraren bila edo Webquest-ek.
    • PDI.
    • Bideokonferentziak.
    • Tutoretza elektronikoak.
    • eLearning: ikasgela birtualak.

Gaitasun digitala eta informazioa eskolan

Manuel Area Moreira (Bideoa)

Badirudi XXI. mende honen hasieran eskola noraezean dabilela. Argi dago eskola aldatzen ari dela eta ez ikasle eta ez irakasleek ezin dugu hau ukatu edo ikusi nahi izan.
Orain arte eskoletan liburu eta paperezko materialarekin bakarrik egiten zen lan, baina orain ezin da alde batera utzi ordenagailuen eta internet-en erabilera.
Gainera gure garaian eskolara iristen ginenean gure gertuko ingurunetik kanpoko informazio oso gutxi genuen eta orain, aldiz, teknologia berriekin edozein tokitako albisteen berri dute.
XX. mendeko azken hamarkadatik aurrera jaiotako haurrentzat teknologia berri hauek beren identitarearen zati batean bilakatu dira.
- Alfabetizazio berriak, IKT-ak eta eskola: gaitasun digital eta informazio gaitasunen garapena:
XXI. mendeko kultura multimodala da, hau da, bide ezberdin askoren bidez adierazten da. Honene ondorioz, duela 20 urtetik hona alderdi askotatik aipatzen ari da hezkuntza sistemak alfabetizazio modu berriak behar dituela, honako hauek izango direlarik:
* Ikusentzunezko alfabetizazioa: honen bidez ikaslea ikusentzunezko testuak sortu eta aztertzeko gai izatea lortu nahi da.
Bestalde, zinea eta masetara zuzenduta dauden modu honetako baliabideekin kritikoak izateko gaitasuna lor dezatela ere gure lanetako bat izango da alfabetizazio modu honetan.
* Alfabetizazio tekonologiko/ digitala: hemen lortu nahi da ikasleek informatika erabiltzeko gai izatea honek dituen aukera guztietan (ordenagailu pertsonalak, internet-en nabigazioa, mota ezberdinetako softwarearen domeinuan...)
* Informazio alfabetizazioa: hemen lortu nahi da ikasleak informazioa bilatzen ikas dezala eskatzen zaion helburua kontutan izanda, informazio hori bilatu, aztertu eta eraldatzeko gai izan dadila.


MULTIALFABETIZAZIOA: gizarte multimodal batean ikasleak prestatu behar ditugu hizkuntza eta bitarteko ezberdinen aurrean gai izan daitezen.
Beraz, eskolentzat hezkuntzaren helburua gazte eta haurren formakuntza izan behar du, teknologia berrien aurrean kritiko eta burujabedun izan daitezen.
Azken finean, multialfabetizazioak 4 hezkuntza alderdiren aldibereko garapena bultzatu beharko luke:
1. Dimentsio instrumentala (hardware/ software- a erabili)
2. Dimentsio kognitiboa (informazio eta komunikazioaren erabilerarako gaitasunak garatu)
3. Dimentsio sozioaktitudinala (teknologia eta komunikazioaren aurrean jarrera arrazionalak bultzatu)
4. Dimentsio axiologikoa ( teknologia eta informazioaren aurrean kritiko izateko gaitasuna izan dezaten prestatu)

- Irakasleentzat erronka eta perfil berriak (bereganatu beharko dituzten konpetentziak)

Izan behar ditugun gaitasunak eta erronkak ondoko ideia hauekin zerikusia dute:
1. Ikasleek informazio gehiegi dute, uneoro eta toki guztietatik iristen zaie.
Gure zeregina: iristen zaien informazioaren artean zein aukeratu behar duten bideratu eta aldi berean informazio horri zentzua eta forma ematen lagundu.
Informazio hori berregituratu behar da esanahia duen eta ulerkorra den ezagutza batean bilakatzeko.
Azken finean IKT-ek eskeintzen diguten informazio guztia modu azkar eta kritiko batean erabiltzen lagundu beharko diegu.
2. Irakasleak ez du informazioaren monopolioa eta onartu behar du ikasleek teknologia berak baino hobeto menderatzen dutela.
3. Irakaslearen funtzioa antolatzaile eta begirale izatearena da, ikasleek ikaskuntza teknologien bidez egiten duten bitartean. Ez da informazio bukatua irakastera mugatuko.
Eredu argiena Webquest direlakoak dira.
4. Ikuspuntu eraikitzaile batekin ordenagailuekin lan egiten dugunean irakaslearentzat zailago egingo da gelaren kudeaketa.
Liburu eta klase magistralarekin lan egiten dugunean, denek erritmo berdina daramate, aldiz beste modu honetan bakoitzak bere erritmoa darama eta irakaslearentzat zailagoa izango da.
5. Ikaskuntza prozesu indibiduala dela pentsatzen dutenen aurrean, orain erronka ikasketa prozesu kolaboratzaileak lortu nahi dira ikasleen artean, honetarako teknologiez baliatuz. Bai gure gelako ikasleen artean eta bai geografi eremu ezberdinetan dauden ikasleen artean, sare digitalez baliatuko garelarik honetarako.

*Oharrak teknologiak erabiltzeko orduan:
- Erabiltzeak bakarrik ez dakar hezkuntzaren hobetzea.
- Ez dira egin behar paperean egingo genituzkeen jarduera berdinak.
- Ez bapatean erabili, ondo prestatu beharreko zerbait da.

-Ikasgela multimodala izan dadila bilatzea:
Hipotesi moduan esan genezake badirudiela hemendik 10 urtetara irakasleek oso gutxi erabiliko dituztela paperezko baliabideak ( agian liburuak ere digitalak izango dira).
Baina eskolak multimodala izan behar du, hau da, ikasleek bai baliabide tradizionalak eta bai IKT-ak maneiatu beharko dituzte.