Mostrando entradas con la etiqueta KONPARTITU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KONPARTITU. Mostrar todas las entradas

martes, 17 de enero de 2012

Eskola eta IKT-ak ONDORIOAK

    Ezagutzaren gizarte honetara egokitzeko prestakuntza teknologikoa edo Konpetentzia Digitala eskuratzea ezinbestekoa izango du gizarteak, hau da ezagutza, trebetasun eta gaitasun teknologikoak eskuratu beharko ditu. Multialfabetizazioa oso garrantzitsua izango da: alfabetizazio teknologikoa, informaziozkoa eta ikusentzunezkoa eskuratu beharko ditu gizarte osoak eta hezkuntza komunitateak: ikasle, irakasle eta gurasoek, besteak beste.

    Gu, Lehen Hezkuntzako irakasle izango garenez, IKT-ak modu pedagogiko batean txertatu beharko ditugu eskolan. Metodologia berritzaile bat ezarri beharko dugu, TPACK eredua kontutan izanda, hau da, irakasleok ematen dugun ikasgaia ondo menderatu behar dugu (ezagutza disziplinarra), ikasgaia erakusten ere jakin behar dugu (ezagutza pedagogikoa) eta IKT-ak gelan erabiltzen jakin behar dugu (ezagutza teknologikoa). Hiru ezagutza horiek uztartuz gero, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eraginkorragoa bihurtuko da, eta ikasleak hain azkar aldatzen ari den gizarterako prestatuko ditugu.
 Eskola testuinguruan IKT-en integrazioa bultzatu nahi da Eskola 2.0 ekimenarekin besteak beste, eta berdintasunean oinarritutako kalitatezko ikaskuntza prozesu eraginkor bat lortu nahi bada ere, errealitatean badira bete beharreko zenbait hutsune. IKT-ak ez dira guztiz menperatzen oraindik ere eta metodologia aldaketak ez dira behar bezain azkar gauzatzen. Alde batetik TPAC metodologia bezelako integrazioa ez da modu homogeneo batean zabaltzen ari eta arazo nagusienetako bat hezkuntza komunitateko partaideen arteko bretxa digitala da. Irakasle ugari inmigrante digitalak dira, eta teknofobikoak gainera; beraien aldetik ez dute esfortzurik egiten formakuntza digitala bereganatzeko eta ez dute inongo intentziorik, klaseak ematean disziplina desberdinen prozesu pedagogikoaren erraminta moduan IKT-ak erabiltzeko.                   Baina esperantza positiboak izan behar ditugu, irakaslegoaren zati handi bat IKT-en integrazioaren alde baitago, eta gutxi barru, gure euskarria eta laguntza izanen dute. 
   Ala ere dena ez dago eskola eta irakasleen esku, administrazioak ere badu zeregina eta bestalde, IKT-ek desberdintasun soziala areagotzen dute, bretxa soziala sortuz. Izan ere teknologia hauek ez daude gizarte maila guztien esku, askotan baliabide eza dela eta ez dute horrelako luxuak emateko aukera.
Horregatik poliki-poliki gizarteak formakuntza digitala beregatu behar du, berdintasun bat bermatzeko, horretarako Gobernu eta Erakundeen sostengua behar da noski. Baina gure aldetik aportazio bat egin dezakegu garapenaren aurrerapena gauzatzeko; irakasleok eginkizun garrantzitsu bat daukagu alderdi honetan ere, gure ikasleak etorkizuneko helduak izango baitira.

miércoles, 21 de diciembre de 2011

HOD ONDORIOAK


            Irakasgai honetan behin eta berriz ikasten ari garen moduan, IKT-ei esker irakasteko metodologia berritzailea erabiliko dugu, baina erabili behar dugun baliabidea ondo aukeratu beharko dugu, edukiak modu egokian transmititzea izango baita gure helburua. Horregatik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua IKT-ekin planifikatzean TPACK-ek aipatzen dituen hiru alderdiak uztartu beharko ditugu: teknologia, pedagogia eta diziplina hain zuzen ere.

            Azken urteotan, administrazioak programa desberdinak bultzatu ditu, IKT-ak eskoletan barneratzeko. Hezteko Objektu Digitalak (HOD) sortzea, hedatzea eta katalogatzea sustatu da, horrela hezkuntza komunitateari objektu digitalen katalogo zabal eta homologatua eskainiz, Creative Commons lizentziapean.

            Guk ere Hezteko Objektu Digital bat egin behar izan dugu. EDILIM egile tresnarekin egin eta klasekoekin partekatu dugu. JCLICK eta EDILIM izan dira egile tresna aukeratuenak, agian erabilerrazak direlako. Beste talderen batek CUADERNIA ere erabili du, eta SCRATCH erabiltzera ausartu direnak ere egon dira. Denok antzeko ariketak aukeratu ditugu: erlazionatzeko jarduerak, puzzleak osatzekoak,… JCLICK eta EDILIM aukeratu dugunok, batez ere. Denak izan dira ariketa interesgarriak.

            JCLICK, EDILIM eta CUADERNIA erabilerrazak dira txantiloiak dituztelako, SCRATCH-en kasuan, berriz, erabiltzeko zailagoa da, ez baitu txantiloirik. Guztiek dituzte laguntza ariketak sartzeko aukera eta baita ariketa guztiak ebaluatzeko sistema ere. SCRATCH-en pertsonai interaktibo bat sartzeko aukera ere badago.
            Ez dugu ahaztu behar Hezteko Objektu Digital bakoitzak planteamendu didaktikoa edo Gida Didaktikoa behar duela, hori gabe ez baitu zentzurik izango objektu digitalak.

viernes, 2 de diciembre de 2011

Ikus-entzuneko hizkuntzaren ONDORIOAK



Gaur egun gure ikasleak kanpoko estimulu ugari jasotzen dituzte eta beren atentzioa mantendu ahal izateko oso erakargarriak den zerbait aurkeztu behar diegu. Ohiko liburu eta arbelatik at edukiak ikus-entzunezko moduan aurkezteak beren atentzioa mantentzeko aukera gehiago emango dizkigu.
Gure iragarkian adibidez sexismoaren aurkako jarrera egotzi nahi diegu baina betiko diskurtsoetatik aldenduz eta jostailuen munduan zentratuz. Honekin “joku” moduan barneratu baitezakete oso garrantzitsua den balore bat.
Orokorrean gelan ikuspuntu eta lana aurrera eramateko modu ezberdinak ikusi ditugu eta guztiak oso interesgarriak, balore garrantzitsuak indartzera bideratuak denak.
Argi izan behar duguna da, edozein ikus-entzunezko materialek ez duela hezteko balio, baizik eta sortu den momentuan intentzio bat izan behar duela edota testuinguruarekin lagundua izan behar duela bestela.
Ondorio moduan, esan daiteke gure garaiko ikasleentzat motibagarria izango dela ikus-entzuneko hizkuntzan adierazten den edozein material bere egunerokotasunean dena modu horretan jasotzen dutelako.

viernes, 11 de noviembre de 2011

Lankidetza ikaskuntza eta WEB 2.0 zerbitzuko ONDORIOAK

            Aurreko lanean esan genuen bezala, egiten/arakatzen/saltseatzen ikasten da, eta hori da irakasgai honetan egiten ari garena, beraz, inmigrante digitalen beste maila batera iristen ari gara.
            Lankidetza ikaskuntza landu dugu irakasgaiko atal honetan, eta esan beharra dago, Web 2.0-ko zerbitzuei esker irakasle-ikasle-guraso eta beste edozein pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetza posible dela. Posible den bezala gure lana beste ikaskideekin konpartitzea blogen bitartez.
            Talde bakoitzak Web 2.0-ko zerbitzu bat landu eta klasean aurkeztu du. Ariketa honek zerbitzu bakoitzari buruz gehiago jakiteko balio izan digu.
            Hona hemen aurkeztu diren zerbitzuak:
- Bloga: guk, hau da, Lamiak taldeak aukeratu dugu zerbitzu hau. Egia esan, asko ikasi dugu blogak dituen baliabideei buruz, hasiera batean gutxi bagenekien era. Sarrera bakoitza etiketatu (tag) egiten da. Etiketa multzoak “nube de tags” izena hartzen dute. Hainbat blogetako informazioa izan dezakegu, blogroll delakoari esker. Sindikazioa ere oso garrantzitsua da, aldaketen berri jasoko baitezakegu. Hezkuntzan oso erabilgarria dela iruditzen zaigu, landutako edukiak azaltzeko eta partekatzeko, besteak beste.
- Argazkiak konpartitzeko aplikazioa (flickr): argazkiak internetera igotzeko aukera eskaintzen du, edozeinen eskura egon daitezen edo pribatu moduan egon daitezen bertan. Zerbitzu honek ematen digun abantaila zera da, gure ordenagailua argazkiz beteta ez egotea.
- Wikispaces: ikasle eta irakasle taldeek informazioa biltzeko eta elkarbanatzeko oso zerbitzu interesgarria iruditu zaigu. Guk google docs erabiltzen dugu informazioa konpartitzeko, baina Wikiak lankidetzarako abantaila gehiago dituela iruditu zaigu, Gu gera lau taldeak eginiko aurkezpenean.
- Sare sozialak: tuenti, twitter: sare sozialak hezkuntzan ere erabilgarriak izan daitezkeela uste dugu, besteekin harremanak izan eta materialak partekatzea posible delako. Gainera, berehalako harremanak eta interakzioa izan dezakegu sare sozialen bitartez.
- Mapen aplikazioak: google maps eta google earth, panoramio: hezkuntzan, uste genuen baino erabilgarriago izan daitezke mapen aplikazioak, hori baita erakutsi digutena IKTZaleak taldeko partaideek. Geolokalizazioa eta Geoerreferentziazioa terminoak aipatu dituzte, besteak beste. Azken finean, argi utzi digute, eskolan irteerak antolatzeko, geografia gaiak jorratzeko,… balio dutela mapen aplikazioak.
- Google render, RSS eta sindikazioak: era erraz eta bizkorrean interesekoa dugun webgune batean izandako aldaketak eta albisteak jaso ditzakegu, RSS bitartez aldez aurretik gure izena eman badugu. Modu honetan, interesekoa zaizkigun web gune horietan ez dugu sartu behar aldaketarik izan den jakiteko, zerbitzu horren bitartez, gure helbide elektronikora abisua iritsiko baitzaigu.
            Gelan sakontzeko denbora eman ez duenez, talde bakoitzak landu duena blogen bitartez eskura izango dugu gehiago ikasi ahal izateko.

miércoles, 19 de octubre de 2011

Teknografiaren ONDORIOAK

Lanarekin hasteko lehen momentuan gure inpresio indartsuena IKT baliabideen ezagutza eskasa izan zen, argi dago gure belaunaldia “inmigrante digitala” dela (esan behar dugu ez genekiela lana nondik hartu ere).

Alderdi hau oso garbi geratu zen teknografia osatzeko argazkiak sartu behar genituen orduan; guk 20 irudi sartu genituen gehiago sartu ezin zirelakoaren ustetan eta gero konturatu ginen orrialdea pasa besterik ez zela egin behar. Zelako inmigrante digital laukotea!!!

Baina, behin gaian sartuta eta arakatzen hasi ginen heinean, ikasten joan garela esan behar dugu. Azken finean, gai honetan, beste askotan bezala, egiten/arakatzen/saltseatzen ikasten da, hau da, ikerketa bidezko ikaskuntza (aprendizaje por indagación delakoa) burutuz. Beraz, inmigrante digitalak izan arren, geure burua teknofilikotzat ematen goaz poliki-poliki

Horrela, etorkizunean gure ikasleekin aurkitzen garen momentuan, lan egiteko modu oso gomendagarria dela iruditzen zaigu. Ikasleei dena egina eman eta beraiek memorizazio lan hutsa egin beharrean, hainbat orientazio ematea gomendagarriagoa da eta beraiek ikerkuntza bidez ikas dezaten gidatu.

Bestalde, gelako beste lanak ikusi ondoren, uste dugu agian gure lanean oinarrizko kontzeptu batzuk argitzea faltatu zaigula eta gainera hauek asko argituko lukete teknografian adierazi nahi duguna.

Azkenik, gure ondorio nagusiena ikasteko asko daukagula izango litzateke. Nahiz eta ez dirudien denbora asko pasa dela gure oinarrizko ikasketak burutu genituenetik, eskolak emateko modua asko aldatu da. Gu etorkizuneko irakasle izango garen heinean, baliabide eta gaitasun hauek guztiak eskuratu eta domeinatu beharko ditugu. Beraz, IKT-ko ikasgaian aukera paregabea dugu norabide honetan lehenengo urratsak ematen hasteko. Hau guztia dela eta, gure taldean, lana egiteko eta komunikatzeko hainbat baliabide teknologiko (wikiak, googledocs eta telefono mugikorren “WhatsApp” aplikazioa) erabiltzen ikasi dugu, egunero normaltasun osoz erabiliz.