Lankidetza
ikaskuntza landu dugu irakasgaiko atal honetan, eta esan beharra dago, Web
2.0-ko zerbitzuei esker irakasle-ikasle-guraso eta beste edozein pertsonen
arteko komunikazioa eta lankidetza posible dela. Posible den bezala gure lana
beste ikaskideekin konpartitzea blogen bitartez.
Talde
bakoitzak Web 2.0-ko zerbitzu bat landu eta klasean aurkeztu du. Ariketa honek
zerbitzu bakoitzari buruz gehiago jakiteko balio izan digu.
Hona
hemen aurkeztu diren zerbitzuak:
- Bloga: guk, hau da, Lamiak taldeak aukeratu dugu zerbitzu
hau. Egia esan, asko ikasi dugu blogak dituen baliabideei buruz, hasiera batean
gutxi bagenekien era. Sarrera bakoitza etiketatu (tag) egiten da. Etiketa
multzoak “nube de tags” izena hartzen dute. Hainbat blogetako informazioa izan
dezakegu, blogroll delakoari esker. Sindikazioa ere oso garrantzitsua da,
aldaketen berri jasoko baitezakegu. Hezkuntzan oso erabilgarria dela iruditzen
zaigu, landutako edukiak azaltzeko eta partekatzeko, besteak beste.
- Argazkiak konpartitzeko aplikazioa
(flickr): argazkiak internetera
igotzeko aukera eskaintzen du, edozeinen eskura egon daitezen edo pribatu
moduan egon daitezen bertan. Zerbitzu honek ematen digun abantaila zera da,
gure ordenagailua argazkiz beteta ez egotea.
- Wikispaces: ikasle eta irakasle taldeek informazioa biltzeko eta
elkarbanatzeko oso zerbitzu interesgarria iruditu zaigu. Guk google docs
erabiltzen dugu informazioa konpartitzeko, baina Wikiak lankidetzarako
abantaila gehiago dituela iruditu zaigu, Gu gera lau taldeak eginiko
aurkezpenean.
- Sare sozialak: tuenti, twitter: sare sozialak hezkuntzan ere erabilgarriak izan
daitezkeela uste dugu, besteekin harremanak izan eta materialak partekatzea posible
delako. Gainera, berehalako harremanak eta interakzioa izan dezakegu sare
sozialen bitartez.
- Mapen aplikazioak: google maps eta
google earth, panoramio: hezkuntzan, uste genuen baino erabilgarriago izan
daitezke mapen aplikazioak, hori baita erakutsi digutena IKTZaleak taldeko
partaideek. Geolokalizazioa eta Geoerreferentziazioa
terminoak aipatu dituzte, besteak beste. Azken finean, argi utzi digute,
eskolan irteerak antolatzeko, geografia gaiak jorratzeko,… balio dutela mapen
aplikazioak.
- Google render, RSS eta sindikazioak:
era erraz eta bizkorrean interesekoa
dugun webgune batean izandako aldaketak eta albisteak jaso ditzakegu, RSS
bitartez aldez aurretik gure izena eman badugu. Modu honetan, interesekoa
zaizkigun web gune horietan ez dugu sartu behar aldaketarik izan den jakiteko,
zerbitzu horren bitartez, gure helbide elektronikora abisua iritsiko baitzaigu.
Gelan
sakontzeko denbora eman ez duenez, talde bakoitzak landu duena blogen bitartez eskura
izango dugu gehiago ikasi ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario