Mostrando entradas con la etiqueta ULERTU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ULERTU. Mostrar todas las entradas

jueves, 12 de enero de 2012

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan?

IKT-ak eskola testuinguruan, ikasle, irakasle, guraso eta eskola komunitatearen artean informazioa eta komunikazioa errazteko baliagarriak dira.

Teknologia berri hauen sorrerarekin informazioa nonahi aurki dezakegu eta edonondik datorkigu, iraultza bat suposatu dute: Web 2.0., informazioa sarean aurkitu, gorde, tratatu eta zabaldu daiteke; ezagutza komunitate osoak eraiko du, ezagutza denok eraiki dezakegu, baliabide hauek eskaintzen duten feed-back aukerari esker.

Etengabe aldatzen doan gizartean, behar berrietara egokitzeko gai izango diren hiritarrak hezteko helburuarekin, eskolan IKT hauen erabilera bultzatu nahi da, alde diziplinarra eta pedagogikoarekin batera. Informazio guzti hori kudeatzen jakingo duen ikasle autonomo bat osatuz.

lunes, 12 de diciembre de 2011

Nola diseinatzen ditut irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKT-en laguntzarekin?

Irakaskuntza- ikaskuntza prozesu berritzaileak IKT-en laguntzarekin Hezteko Objektu Digitalen bidez diseinatuko ditugu. Baina, zer dira “Hezteko Objektu Digital” hauek?

Bere izenak dioen bezala hezteko intentzioarekin sortutako baliabide bat izango da (sortzaileak, helburu horrekin sortu du). Objektu bat den heinean, autonomoa izango da eta zerbaitetarako balio du, hau da, edukiontzi bat izango da. Eta, azkenik, digitala formatua izango da, baliabide ukiezina izango delarik.
Gida bat izango du, erabiltzaileak jakin dezan zein adinetarako erabilgarria den, zein eduki landuko diren, zein irakasgaiarekin lotuta dagoen…

sábado, 26 de noviembre de 2011

Nola aurkezten dugu eduki bat modu erakargarri batean?


  • Igorritako edukiaren mezua argia, esanahiarekin eta zuzena izateaz gain, partaidetzara bultzatzen duten gai irekiak proposatuz.  
  • Curriculum-a irakasteko, eskura ditugun baliabide tradizionalak eta modernoak (multimedia, ordenagailuak...) kontutan edukita, egoeraren arabera egokia eta baliagarria dena erabiliko dugu ; honen helburua, ikasleen arreta ahalik eta gehien matentzea izango delarik; modu honetan jakin-mina, hausnarketa eta berrikuspena  sustatuz.
  • Aurkezpenak Powerpoint, Prezi eta Slideshare bezalako sofwareak erabiliz.
  • Transmititu nahi den mezua ikus-entzuleak jasotzen dutela ziurtatzeko, informazio iturri desberdinak elkarren artean konbinatuz erabiliko dira. Multimedia aurkezpenei esker, irudiaz aparte soinua eta testua ere azalduko delarik (youtube, dokumentalak, bideoklipak....). Modu honetan gizabanako bakoitzari iritsiko zaio mezua, hartzaileen artean egon daitezkeen ezindu fisikoak (gor, itxu...) kontutan hartzen direlarik ere,  iragarkiaren mezua jasotzeko aukera emanez.
  • Dokumentuak aurkezteko, WEB 2.0 ezarpenak erabiliz (scrib, issuu).

viernes, 4 de noviembre de 2011

Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?

Nahiz eta argi gelditu behar den tresna hauek ezin dutela irakaslearen lana ordezkatu, oso lagungarriak izan daitezke lankidetza modu bat garatzeko. Ondoren tresna ezagunenen zerrenda bat egingo dugu:
  • Web orrialdeak.
  • Blog-ak.
  • Foroak.
  • Posta elektronikoa.
  • Ikasgela birtualak ( Moodle adibidez).
  • Sare sozialak ( Facebook, Twenty...).
  • Bideoak konpartitzeko tresnak (Youtube, GoogleVideo...).
  • Argazkiak konpartitzeko tresnak ( Flickr, Picasa...).
  • Dokumentuak konpartitzeko tresnak ( Googledocs, Wikiak...).
  • Multimedia aurkezpenak ( Slideshare, Photopeach...).

Azken finean, ia edozein tresna teknologiko baliagarria izango zaigu lankidetzarako erabilpena egokia bada, hau da, lortu nahi ditugun helburuetara bideratzen badugu.

miércoles, 12 de octubre de 2011

IKT konpetentzien aurre-definizioa

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?
- Ofimatikan ezagupenak izan.
- Uneoro eguneratua egon.
- Erabiliko ditugun IKT-ak maneiatzen ikasi eta menderatu, ikasleekin konfidantzaz eta arazorik gabe erabili ahal izateko.
- Internet-en erabilera eta ezagutza egokia, esangarria den informazioa hautatuz.
- Windows XP sistema eragilea maneiatzen jakin.
- Aurkezpen digitalak askatasun osoz erabili.
- Gizartean erabiltzen diren,  zer nolako herraminta teknologikoak ezagutu beharko genituzke?

              - Telebista                        - MP3
              - Mobil                              - MP4                               
              - Ordenagailuak               - GPS                             
              - Smartphone                   - Netbook
              - E-book                           - Sare sozialak (facebook, twiter,twenty...)
              - Pen Drive (USB;...)        -Tablet PC
              - PDA                               - Nettop
              - Argazki makinak            - Bideojolasak
              - Musika- erreproduzitzaileak
              - Komunikazio baliabideak (korreoa, mesenger, skipe, blogak, foroak...)
              - Multimedia materialak (CD/DVD/PDI)

- Norekin erabiliko ditugu herraminta hauek? Ikasleekin, beste irakasleekin,beste ikastetxeekin, gurasoekin, administrazioarekin...hauek  guztiekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa, eta web horriak erabiliko ditugu.
Inolako informaziorik jaso aurretik, ondorengo galderari erantzuna ematen saiatu gara gure taldean: Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?