miércoles, 9 de noviembre de 2011

Natibo digitalak-Etorkin digitalak

  Orain arte jarraitu den Hezkuntza Sistema zaharkitua geratu da eta gaur egungo ikasleentzat ez dago inola ere prestatuta. Orain unibertsitatean dauden gazteak, belaunaldi berri baten lehenengo partaideak dira; komunikazio, gizarte eta kultura mailetan aldaketa erradikal bat izan dutelarik. Belaunaldi berri honetako partaideei, “Natibo Digitalak” deritzo.
 
Natibo Digitala: jaiotzatik teknologiarekin lotura eta kontaktu estua izan duten pertsonak. Txikitatik teknologia desberdinez inguratuta egondakoak dira eta beraien heziketan teknologien erabilera eguneroko bizitzarako erabiltzea ohikoena izanik. Ordenagailuak, bideojokoak eta interneten erabilitako hizkuntza digitala erabiltzen dute eta horregatik “hizlari natiboak” deritzo.
Beste alde batetik, gure gizartean badira teknologia gizartearen barneratu baino lehenagoko biztanleak, hauek“Etorkin Digitalak” deritzo.

Etorkin Digitala: mundu digitalean jaio ez diren pertsonak dira hauek, baina gizartearen aurrerapenei egokitu, moldatu eta eguneratuak izan ahal izateko, teknologia hauek guztiak barneratzen saiatu direnak. Etorkin bezala, beraien ingurunera egokitzen ikasten saiatzen dira, baina ezinbestekoa da beraientzat “etorkin digital azentua” izatea. Kontutan hartu beharrekoa da gainera, pertsona hauen heziketa gaur egungo ikasleak izan dutenaren guztiz desberdina izan dela, soziabilizateko era ez du inolako zerikusirik. Hizkera digitala helduak izan direnean ikasi dute eta ikerketan arabera, beranduago ikasten den hizkuntza berri bat, garunean txikitan ikasitakoaren leku desberdin bat betetzen du.

  Gaur egun hezkuntzan bizitzen den arazo garrantzitsuenetako bat, “etorkin digital” eta “natibo digitalen” arteko erlazioa da. Irakasle gehienak etorkin digitalak dira, eta garaiz kanpoko hizkuntza bat hitz egiten duten bitartean, beste hizkuntza guztiz desberdina eta berria mintzo duten biztanleri berri baten partaide diren ikasleei irakasten borrokan dabiltza.
Etorkin digitalak diren irakasleak, beraiek jasotako hezkuntza metodoak aplikatu nahi diete gaur egungo ikasleei, eta ez dituzte batere maite eta baloratzen natibo digitalak dituzten abilezia berriak; baina gaur egun ez dute ezertarako balio antzinako metodo zaharkituak. Natibo digitalak teknika zaharkitu hauek oso aspergarriak ikusten dituzte eta aspertzen dira; ez dute uste pena merezi duenik eta ez dute atentzioa jartzen.
Arazo honi aurre egiteko oreka bat aurkitu behar da aurkakoak diren bi ikuspuntu hauen artean. Soluzio bakarra, etorkin digitalak heziketa berriak ikastea izan da, natibo digitalak ez baitute atzera egin behar. Bi alderdi moldatu behar izan dira hezkuntzan batez ere:

-METODOLOGIA: irakasleak ikasleen hizkuntzan estiloan komunikatzen ikasi behar
dute. Pausoz-pauso joan beharrean, erritmo azkarrago batean joan behar dira; modu paraleloan, zorizko sarbideak erabiliz; eta oso argi eduki ez arren, ulertzen saiatu behar dute metodologia berri hau.
-EDUKIAK: iraganeko (irakurketa, idazmena, pentsamendu logikoa, aritmetika, ulermena, historiako ideiak) eta etorkizuneko( gai teknologiko eta digitalak, etika, politika, soziologia, hizkuntzak...) edukiak erakutsiko dira.

  Irakasleak iraganeko eta etorkizuneko edukiak natibo digitalen hizkuntzan nola erakutsi planteatu behar dute; iraganeko edukieren itzulpena eta metodologia aldaketak egiten diren heinean, etorkizuneko edukiak dakartzaten pentsamendu berriak erantsi behar dira, natibo digitalek duten hizkuntza berrira moldatuz.

  Ondorioz, gaur egungo irakasleak etorkin digitalak dira eta transformazio bat egiteko borondatea eta nahia izan beharko dute beraien metodologia garai berrietara egokitzera ikasiz.
Modu honetan, ikasleei ezagutzak igortzeko eta beraiekin komunikatu eta moldatu ahal izateko aukera izango dute eta hezkuntza sistemak ez du trabarik aurkituko eta aurrera egin ahal izango du, denbora berrietara egokituz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario