domingo, 27 de noviembre de 2011

Bideo hezigarriak vs bideo didaktikoak

BIDEOA ETA HEZKUNTZA: BIDEO HEZIGARRIAK VS DIDAKTIKOAK
  Gaur egunean etxe guztietan aurki daitezke bideo grabaketa eta erreprodukzio sistemak, gainera, geroz eta erabilerrezagoak izanik edonork erabili ditzake.
  Bideoaren teknologiak posibilitate handiak eskaintzen dizkio Hezkuntzari, gai desberdinak jorratu daitezke bideoen bitartez, gure bideo propioak eraiki ditzakegu gai bat lantzeko helburuarekin, aurkezpen desberdinak egiten ikasi dezakegu, dinamikoki eta modu erakargarrian ikastea etab. besteak beste.

BIDEO DIDAKTIKOA ETA BIDEO HEZIGARRIAREN DESBERDINTASUNA
Bideo didaktikoa: irakaskuntza-ikaskuntza prozesu batetan sartzeko diseinatua, ekoiztua, esperimentatua eta ebaluatua dagoen bideoa da. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan erabiltzeko sortua dena.
Hauek orientazio pedagogiko eta gida zehatz bat dakarte normalean, non edukiak, mapak eta osagarriak dituzten.
Bideo hezigarria: telebistan agertzen diren dokumental eta programak dira, ez ordea edozein programa; kutsu hezigarria duten bideoak dira, baina irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako sortuak izan ez direnak. Kutsu hezigarria duten heinean, hezkuntzaren munduan baliagarriak dira, horregatik, ikasgelara eta ikaskuntza prozesura moldatuz gero bideo didaktikoan bihurtzen ditugu. Bideo hezigarria didaktikoan bilakatu dadin, lehenik aztertu egin behar da eta ondoren, bideoaren inguruan, proposamen didaktiko bat eraiki.

BIDEO DIDAKTIKOAREN FUNTZIOAK
   Bideo didaktikoaren erabilera hezkuntzari zuzendua dago eta helburu edo funtzio anitzak ditu:
1-Irakasle-ikasleentzat hezigarria eta/edo ebaluatzailea. Irakasleek 60.hamarkadatik erabili izan dituzte euren jokabidea ebaluatu eta hobetzeko. Bere burua grabatu eta ondoren bideoa ikusteak, egindako akatsak aztertzeko eta zuzentzeko laguntzen du.
Ikasleekin ere berdin egin daiteke, grabaketaren ondoren ikasleek egindakoa aztertzea lagungarria izan daiteke akatsak zuzentzeko (atzerriko hizkuntzan, hizkuntza arazoak dituztenean…)

2-Informatzailea. Hezkuntzan gehien erabiltzen den funtzioa da honakoa. Narrazio egiturazko mezuak dituzten bideoak izaten dira, dokumental modukoak. Ikasleek galdetegi eta ariketa batzun bitartez aztertzen dute bideoa.

3-Motibatzailea. Ikus-entzunezko ezaugarriak direla eta, bideoak erakargarriak eta hunkigarriak izaten dira ikasleentzat. Gai baten inguruan interesa sortzeko sentimenduak ukitzen dituzten bideoak oso baliagarriak izaten dira, 10-30 minutuko bideoak ikusi eta ondoren aztertu eta gaia lantzeko.

4-Adierazkorra, sortzailea, ludikoa eta artistikoa(Bideo-arte). Bideoa ezagutza transmititzeko tresna da. Ikasleak irudi eta musikaren bidez bideoak sortzen dituzte mezu bat igortzeko, hauek sormena eta adierazpen artistikoa bultzatzen dute.

5-Prozesu natural edo sozialen ikertzailea. Bideoaren teknologiak une eta ekintzak jasotzen dituen heinean, beste diziplina sozialen ikerketarako baliagarriak izan daitezke.

6-Komunikatzailea. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua testuinguru komunikatzaile batean ematen da eta ideiak, mezuak adierazteko tresnak dira bideoak. Irakasleek eguneratuak egon behar dute, bideoaren teknologia etengabe aldatzen baitoa.

BIDEO DIDAKTIKO BAT AUKERATZEKO IRIZPIDEAK
Ikasgelan erabili ahal izateko bideo bat aukeratzeko orduan honako irizpide batzuk jarraitu beharko dira:
Helburuak: zein ikasle perfili zuzenduta dauden jakitea komeni da. Bideo didaktikoek fitxa bat dute datu horrekin, hezigarrien kasuan, berriz, galdera-erantzun sorta baten bidez lortuko dugu.

Edukiak: ikus-entzunezko izaera duten mezuak eduki asko igortzen dituzte denbora gutxian. Irudiek eta musikak eduki botere handia dute. Eduki hauek ikasgelako mailara egokitu behar dira.

Metodologia: bideoak ikus-entzunezko mezuak dira eta bideo hauen inguruan gai bat jorratzeko metodologia desberdinak planteatu daitezke.

Ebaluazioa: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan baliagarriak diren ala ez jakiteko balio digu. Ezinbestekoa da bideo hauen erabilera ezagutzak eskuratzeko edo ikaskuntza prozesua bultzatzeko balio izatea.

KLASE PRAKTIKORAKO ARIKETAK
Ikasgelan ariketa praktikoren bat sartu nahi izanez gero, lehenago aipatutako helburu, eduki, metodologia eta ebaluazioa kontutan izan behar ditugu. Zein ikasle motari zuzendua dagoen bideoa, edukiak egokiak diren, erabiliko den metodologiak izango dituen ezaugarriak eta zein helburu lortu nahi diren jakin behar dugu aldez aurretik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario