domingo, 27 de noviembre de 2011

Bideoa eta hezkuntza (II)

 BIDEOAREN DIDAKTIKA HEZKUNTZA
SARRERA
Haurrei teknologia eta bideo hizkuntza erabiltzen irakatsiko zaie eskolan, baina ez  zuzendari izateko helburuarekin, baizik eta konpetentzia minimo bat izan dezaten. Beti ere kontutan izan behar da printzipio pedagogiko batzuekin irakatsi behar direla.
Bideo bat egitea ikasleen aldetik nahiko erraza izango da, baina hau ez da helburua izango, bidea baizik. Helburua pentsatu araztea eta komunikatzea izango da, honetarako “medios masa” eta teknologikoak erabiliko ditugularik.
BIDEOEN ERABILERA, METODOLOGIA ETA ESPLOTAZIO DIDAKTIKOAK.
Badaude hainbat bideo hezkuntzarako sortu ez direnak baina aukera didaktikoak badituztenak. Bideo hauek hezkuntzan erabiltzeko 4 gomendio: 
                                 1) Gelan erabili baino lehen:
-          Guk ikusi lengoaia eta edukiak aztertzeko.
-          Fitxa bat osatu gure datu basean gordetzeko (pauso guztiak betetzean osatuz joan).
-          Planifikatu bideoa ikusi baino lehen, bitartean eta ondoren burutuko ditugun jarduerak.
-          Unitate didaktikoaren barruan bideoak jokatuko duen papera zehaztu.
-          Normalean dokumentalak luzeak izaten dira, beraz interesatzen zaiguna hautatu (10-30 minutuko iraupena da gomendagarria) Askotan zatiak moztu daitezke eta dokumental berria sortu interesatzen zaigunarekin.
-          Bideoaren edukien eskema bat egin daiteke, hutsuneak utziz ikasleek gelan osatzeko.
-          Ikusi eta gero erabiltzeko fitxa eta material osagarriak sortu bideoaren inguruan( ariketak, kontzeptu definizioa…).
-          Ahal denean, multimedia pantailak osatu (moztu/itsatsi), sekuentziak ez linealak izan daitezen.
2)  Gelan erabiltzen dugun bitartean eta ikusi baino lehen: hainbat aukera egongo dira, ikasleen adinaren edo lortu dugunaren arabera:
-          Zer ikusiko duten azaldu, lana nondik joango den, hainbat fitxa banatu…
-          Ez eman fitxarik eta beraiek sor dezatela bat, eman zaizkien argibideen arabera (beren aurrezagutzak idatzi ditzaten ere eskatu daiteke).
-          Hainbat jarduera burutu aurretik eta bideoa gaia ixteko moduan erabili.
-          Lehenengo brainstorming moduko bat egin dituzten aurrezagutzekin eta bideoa ondoren hau osatu. 
  3) Bideoa ikusten den bitartean: bitartean ikasleek edo guk osatutako fitxak erabili daitezke:
-          Noizbehinka gelditu (zerbait interesgarria delako, kontzeptu bat azaltzen delako, ikasleek eskatzen dutelako…)
-          Ohitu ditzakegu bideoaren laburpena egitera (txikienentzat lan nahiko zaila izaten da).
Azken finean, lortu nahi da ohitu daitezela bideoak helburu batekin ikustera eta ez modu pasibo batean bakarrik (ikasleen papera aktibo eta motibatzailea izan dadila)     
4) Bideoa ikusi ondoren: bideoa eta gaiarekin lanean jarraituko dugu, aukerak:
-          Beren fitxen ondorioak, akatsak… landu.
-          Laburpen edo sintesi bat egin gogoratzeko.
-          Bigarren mapa semantiko bat osatu eta hasieran egindakoarekin konparatu. (horrela ikasi duguna ikus dezakegu).
-          Gaiarekin lotutako beste jarduerekin osatu, edukiak finkatzeko (antzerkiak, muralak…).
-          Haurraren sormena bultzatzeko jarduerak egin, adib: bideoko irudiak paperean eman eta elkarrizketa beraiek osatu dezaten.
-          Debate bat sortu gaiaren inguruan.
-          Gela kanpoko jendearen iritzia bilatu gaiari buruz, gero gelan azaltzeko eta elkarrizketak sortzeko.
-          Azkenean, irakasleak ebaluatu beharko du ea egindako jarduera guztiekin hasieran ezarritako helburuak bete diren. Hau guztia hasierako fitxan apuntatu behar du etorkizunera begira.
IRAKASLEAK SORTUTAKO ETA ANTOLATUTAKO DINAMIKAK.
Orain arte azaldu ditugun jarduera guztiak ez daude metodologia zehatz baten barruan. Baina irakasleak mota ezberdinetara erabil ditzake bideoak klase dinamikaren barruan, bai aurkezpen moduan azalduz gaiari sarrera emateko, zatika ikusi eta azalpenak joaten eman edota gaiaren amaieran borobiltzeko erabili.
IKASLEEN ALDETIK BIDEOAREN ERABILERA AKTIBOA.
Ikasleek sortutako bideoetan azken emaitzaz gain, prozesua ere ebaluatu behar dugu, honetaz baliatuz ikasketa esanguratsu bat bermatzeko.
1.      Kontratu fasea. Talde lan bat denez, aldeen arteko konpromezua beharrezkoa da. Fase honetan planifikazioa burutuko dugu, mapa kontzeptual bat egitea oso baliagarria izan daiteke.
2.      Dokumentalizazioa. Aurreko mapatik hasita informazio osagarria bilatuko dugu (iturri asko daude, baina oso aipagarriak dira Hezkuntza eta Zientzia ministeritzak eskaintzen dituenak). Baliabide osagarri motak:
-          Entzutekoak (talde batek soinuak eta musikak bilatu ditzake).
-          Testuak (beste talde batek testuak bilatu eta borradore bat egin dezake).
-          Irudiak (irudiak bilatuko ditu, hirugarren talde batek; bai daudenak edota argazki berriak sortu).
3.      Gionizazioa: zehaztuko ditugun datuak: lanaren mapa, irteerak egingo ditugun egunak, tokiak, arduradunak…
4.      Produkzioa: hemen helburua da kamararekin tokian tokiko praktikak egitea. Honetarako paperak banatu ditzakegu: zuzendaria, kamara, kamara-laguntzailea…
5.      Edizioa: software bereziarekin eta beste iturrietatik baliabideak ekarriz egingo da (aurretik aipatutako guztiak).
BIDEO DIGITALEN SORRERARAKO ETA EDIZIORAKO BALIABIDEAK.
- Edizio errazetarako (kopia/pega egiten dugunean), Quicktime Pro erabiliko dugu.
- Beste baliabide batzuk: ABC-Roll, MovieMaker, I-Movie…
- Bideoak kameratik ordenagailura pasatzeko txartel digitalizatzaile bat beharko dugu.
KLASE PRAKTIKORAKO JARDUERAK.
Telebista bideo batetatik kurrikulora egokitzapen bat burutu hiru momentuetan: bideoa ikusi baino lehen, bitartean eta ondoren.
PROIEKTUAK.
- Bideoa digitalizatu eta adaptazio pedagogikoarekin berregin.
- Internet-etik jeitsitako bideo baten reedizioa (reedizioa egin ondoren aurkezpen bat burutu).
- Argazki kamera digital bateko irudiak ordenagailura pasa eta muntai bat egin.
- Internet-en hezkuntza bideoen produkzioari lotutako helbideak bilatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario