martes, 8 de noviembre de 2011

HARDWARE; baliabide ukigarrien atalak

SARRERAKO GAILUAK
Ordenagailuarekin komunikatzeko erabiltzen dira, erabiltzailearen aginduak transmititzen baitizkio ordenagailuari.
TEKLATUA: sarrera-gailu nagusia, tekla-multzo batez osatuta dago informazioa sartu ahal izateko ordenagailuan. Tekla motak: funtziozkoak, idaztekoak, norabidekoak, zenbakizkoak, ediziokoak, bereziak.
SAGUA: Windows agertu zenetik, ezinbestekoa. Erakusle bat mugiarazten du ordenagailuaren pantailan. Honela, pantailan dauden ikonoak aukera ditzakegu, programak martxan jarriz.
MIKROFONOA: ahotsa grabatzeko eta soinu-fitxategi batean gordetzeko erabiltzen da.
ESKANERRA: paper, diapositiba edo beste euskarri batean dagoen informazioa (irudiak, testua, argazkiak, etab..) ordenagailuan sartzeko erabiltzen da. Zenbait motatakoak izan daitezke: mahai gainekoa, eskuzkoa...
WEB KAMERA: irudiak grabatzeko, bideokonferentziak egiteko eta Internet bidezko komunikazio baten solaskideen irudiak ikusteko erabiltzen da. Normalean monitore gainean jartzen da pantaila aurrean dagoenaren irudia grabatu ahal izateko. Irudi hau Internet bidez bidaltzen da urrutiko ordenagailu batera non aipatutako irudia ikus daitekeen.
GAILU OPTIKOAK: ordenagailuan informazioa sartzeko aukera eskaintzen dute, paper batean idazten egongo balitz bezala. Pantailan zuzen-zuzenean idatzi edo marraztu ere egin daiteke, ikonoak aukeratu, programak martxan jarri, etab. Produktuen barra-kodeak ere irakurri daitezke .
GAILU DIGITALIZATZAILEA:diseinatzaile grafikoek erabiltzen dute, batez ere. Hauen bidez irudiak sor daitezke edo daukagun bat aldatu. Beste erabilera bat planoak eta mapak egitea da. 
 
IRTEERAKO GAILUAK
Erabiltzaileak emandako aginduen ondorioz, ordenagailuak ematen dituen emaitzak ikusteko erabiltzen dira.
MONITOREA edo PANTAILA: erabiltzaileak emandako aginduen ondorioz, ordenagailuak ematen dituen emaitzak ikusteko erabiltzen dira. Era errazean sortzen dira irudiak monitorean. Monitore baten pantaila oso puntu txikiez osatuta dago, pixel-ak. Pixel hauek gorria-berdea-urdina koloreen bidez aktiba daitezke eta hauen nahasketaren bidez (intentsitate desberdinak erabiliz), beste edozein kolore irudikatzea posible da. Horrela, pantailan ikus dezakegun edozer, oso puntu txikiez osatuta dago. Puntu hauek hain dira txikiak, ezen ezin baitira ikusi lupa erabiltzen ez badugu.
INPRIMAGAILUA: ordenagailuz egiten diren dokumentuak paperean inprimatzeko erabiltzen da. 2 inprimagailu-mota daude: tinta-txorrozkoa (motelagoak baino merkeagoak) eta laserra.
  • Tinta-txorrozko inprimagailuek bi kartutxo dauzkate (beltza eta kolorezkoa). Kartutxoak alde batetik bestera mugitzen dituen buru bat daukate inprimagailu hauek. Kartutxoek, zenbait seinale elektrikoren bidez, oso tanta txikiak sortzen dituzte. Tanta hauek zulotxo batzuen bidez papera bidaltzen dira. Kolorezko kartutxoak hiru kolore nahasten ditu (magenta, cyan-a eta horia) beste edozein kolore sortzeko.
  • Laser inprimagailuak fotokopiagailu baten antzera funtzionatzen du. Seinale elektriko batzuek laser izpi bat aktibatu edo desaktibatu egiten dute. Laser izpia, ispilu baten bidez, danbor biratzaile batera zuzentzen da elektrikoki kargatzen duelarik. Orduan toner-partikulak (hauts beltza), danborrera transferitzen dira eta, aldi berean, paperera bidaliak dira. Tonerrak tinta-kartutxoak baino garestiagoak dira, baina gehiago irauten duten.
BOZGORAILUA: hau ordenagailuak sortutako soinua entzuteko erabiltzen da.
PLOTERRA:eskalazko marrazkiak zehaztasun handiarekin inprimatzeko erabiltzen da. Arkitektoek, ingeniariek eta diseinatzaile grafikoek, batez ere, erabiltzen dute gailu hau.

SARRERA-IRTEERAKO GAILUAK
Datuak ordenagailutik sartzeko edo/eta irteteko gailuak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario