Badirudi
XXI. mende honen hasieran eskola noraezean dabilela. Argi dago
eskola aldatzen ari dela eta ez ikasle eta ez irakasleek ezin dugu
hau ukatu edo ikusi nahi izan.
Orain
arte eskoletan liburu eta paperezko materialarekin bakarrik egiten
zen lan, baina orain ezin da alde batera utzi ordenagailuen eta
internet-en erabilera.
Gainera
gure garaian eskolara iristen ginenean gure gertuko ingurunetik
kanpoko informazio oso gutxi genuen eta orain, aldiz, teknologia
berriekin edozein tokitako albisteen berri dute.
XX.
mendeko azken hamarkadatik aurrera jaiotako haurrentzat teknologia
berri hauek beren identitarearen zati batean bilakatu dira.
-
Alfabetizazio berriak, IKT-ak eta eskola: gaitasun digital eta
informazio gaitasunen garapena:
XXI.
mendeko kultura multimodala da, hau da, bide ezberdin askoren bidez
adierazten da. Honene ondorioz, duela 20 urtetik hona alderdi
askotatik aipatzen ari da hezkuntza sistemak alfabetizazio modu
berriak behar dituela, honako hauek izango direlarik:
*
Ikusentzunezko alfabetizazioa:
honen
bidez ikaslea ikusentzunezko testuak sortu eta aztertzeko gai izatea
lortu nahi da.
Bestalde,
zinea eta masetara zuzenduta dauden modu honetako baliabideekin
kritikoak izateko gaitasuna lor dezatela ere gure lanetako bat izango
da alfabetizazio modu honetan.
*
Alfabetizazio tekonologiko/ digitala:
hemen
lortu nahi da ikasleek informatika erabiltzeko gai izatea honek
dituen aukera guztietan (ordenagailu pertsonalak, internet-en
nabigazioa, mota ezberdinetako softwarearen domeinuan...)
*
Informazio alfabetizazioa: hemen
lortu nahi da ikasleak informazioa bilatzen ikas dezala eskatzen
zaion helburua kontutan izanda, informazio hori bilatu, aztertu eta
eraldatzeko gai izan dadila.
MULTIALFABETIZAZIOA:
gizarte multimodal batean ikasleak prestatu behar ditugu hizkuntza
eta bitarteko ezberdinen aurrean gai izan daitezen.
Beraz,
eskolentzat hezkuntzaren helburua gazte eta haurren formakuntza izan
behar du, teknologia berrien aurrean kritiko eta burujabedun izan
daitezen.
Azken
finean, multialfabetizazioak 4 hezkuntza alderdiren aldibereko
garapena bultzatu beharko luke:
1.
Dimentsio instrumentala (hardware/ software- a erabili)
2.
Dimentsio kognitiboa (informazio eta komunikazioaren erabilerarako
gaitasunak garatu)
3.
Dimentsio sozioaktitudinala (teknologia eta komunikazioaren aurrean
jarrera arrazionalak bultzatu)
4.
Dimentsio axiologikoa ( teknologia eta informazioaren aurrean kritiko
izateko gaitasuna izan dezaten prestatu)
-
Irakasleentzat erronka eta perfil berriak (bereganatu beharko
dituzten konpetentziak)
Izan
behar ditugun gaitasunak eta erronkak ondoko ideia hauekin zerikusia
dute:
1.
Ikasleek informazio gehiegi dute, uneoro eta toki guztietatik iristen
zaie.
Gure
zeregina: iristen zaien informazioaren artean zein aukeratu behar
duten bideratu eta aldi berean informazio horri zentzua eta forma
ematen lagundu.
Informazio
hori berregituratu behar da esanahia duen eta ulerkorra den ezagutza
batean bilakatzeko.
Azken
finean IKT-ek eskeintzen diguten informazio guztia modu azkar eta
kritiko batean erabiltzen lagundu beharko diegu.
2.
Irakasleak ez du informazioaren monopolioa eta onartu behar du
ikasleek teknologia berak baino hobeto menderatzen dutela.
3.
Irakaslearen funtzioa antolatzaile eta begirale izatearena da,
ikasleek ikaskuntza teknologien bidez egiten duten bitartean. Ez da
informazio bukatua irakastera mugatuko.
Eredu
argiena Webquest direlakoak dira.
4.
Ikuspuntu eraikitzaile batekin ordenagailuekin lan egiten dugunean
irakaslearentzat zailago egingo da gelaren kudeaketa.
Liburu
eta klase magistralarekin lan egiten dugunean, denek erritmo berdina
daramate, aldiz beste modu honetan bakoitzak bere erritmoa darama eta
irakaslearentzat zailagoa izango da.
5.
Ikaskuntza prozesu indibiduala dela pentsatzen dutenen aurrean, orain
erronka ikasketa prozesu kolaboratzaileak lortu nahi dira ikasleen
artean, honetarako teknologiez baliatuz. Bai gure gelako ikasleen
artean eta bai geografi eremu ezberdinetan dauden ikasleen artean,
sare digitalez baliatuko garelarik honetarako.
*Oharrak
teknologiak
erabiltzeko orduan:
-
Erabiltzeak bakarrik ez dakar hezkuntzaren hobetzea.
-
Ez dira egin behar paperean egingo genituzkeen jarduera berdinak.
-
Ez bapatean erabili, ondo prestatu beharreko zerbait da.
-Ikasgela
multimodala izan dadila bilatzea:
Hipotesi
moduan esan genezake badirudiela hemendik 10 urtetara irakasleek oso
gutxi erabiliko dituztela paperezko baliabideak ( agian liburuak ere
digitalak izango dira).
Baina
eskolak multimodala izan behar du, hau da, ikasleek bai baliabide
tradizionalak eta bai IKT-ak maneiatu beharko dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario