Area, 2010
Hezteko
moduaren garapena historian zehar:
-
XIX. mendean hezkuntzaren ezaugariak:
- Hezkuntza masan egiten zen (gizarte industrializatuaren ezaugarriekin bat eginez)
- Idatzizko testuekin lan egiten zen.
- Datu pilaketa bat zen hezkuntza.
- Irakaslea zen protagonista.
- Didaktika modu espositiboan egiten zen eta ikasleek informazioa hori jasotzen zuten.
-
XXI. mendean berriz, Eskola IKT 2.0 izango da hezkuntza prozesuen
oinarri.
*
“Informazioaren tratamendu eta gaitasun digitala” aipatzen da
kurrikulumaren azken moldaketan.
Oraingo
hezkuntzaren hautemate honetan ondorengo galderei erantzuna emango
diegu:
-
Zer irakatsi?
- Informazioa eskuratzen jakin.
- Informazioa ezagutzan bilakatzen jakin (arazoak planteatzeko gai izan, informazioa aztertu eta interpretatzeko gai izan).
- Informazioa zabaldu eta adierazteko gai izan.
- Informazioa modu demokratiko eta etiko batean azaldu.
-
Nola irakatsi?
(jardueren
planifikazio eta garapena)
- Ikasketa esperientziak eskura eman: akzioaren bidez ikasi.
- Ezagutzaren metodologia eraikitzaile bat garatu.
- Informazio herraminta eta iturri anitzak erabili (bai liburuak eta bai Web 2.0.)
-
Zein baliabide erabili?
- Wiki-ak (hiztegi bat osatzeko, gelako proiektuak lantzeko...)
- Irakasleek egindako blog-a.
- Multimedia aurkezpenak eta internet-en argitarapenak.
- Sarean informazio bilaketa (ikas dezatela informazio baliagarria nola bilatu).
- Ikastetxe ezberdinetan dauden ikasleen artean txat edo foroak.
- Ikastetxe ezberdinen artean lankidetza proiektuak.
- Altxorraren bila edo Webquest-ek.
- PDI.
- Bideokonferentziak.
- Tutoretza elektronikoak.
- eLearning: ikasgela birtualak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario