viernes, 4 de noviembre de 2011

Lankidetza ikaskuntza AURRE-EZAGUTZAK

Zer da lankidetza ikaskuntza?
Ikaskuntza prozesua bakarka egin beharrean talde lanaren testuinguruan garatzea. Elkarlanean, edukiak barneratzeaz gain, balore indartsuak lantzen dira, solidaritatea, adiskidetasuna eta errespetua besteak beste.
Modu honetan ikastea garrantzitsua da, etorkizunean pertsona talde ezberdinetan harremanak izango dituztelako.
Lankidetza ikaskuntzak desabantailak ere baditu, taldearen barnean izaera ezberdineko pertsonak aurki ditzakegulako eta honek taldearen dinamika oztopatu eta emaitzetan eragina izan dezakeelako.
Nola bilatu, antolatu eta konpartitu dezakegu modu eraginkorrean informazioa eta materialak?
Informazioa bilatu: bilatzeko erabiliko dituzten baliabideak bai tradizionalak eta bai teknologikoak izango dira, beraz liburu, aldizkari eta baita internet-en aurki ditzakegun informazio baliabideak erabiliko dituzte.
Bilaketa hau ikasleen lana den arren irakasleak informazio bilaketa hori bideratu beharko du, bestela, internet-en kasuan adibidez datu asko topatuko dituzte eta bilaketaren helburutik aldendu daitezke.
Informazioa antolatu: informazioa antolatzeko, guretzat irakaskuntza modu kolaboratzaile bat izango litzateke egokiena eta honetarako pauta zehatz batzuk ezarriko genituzke:
  • Ezagutzaren eraikuntza ikasleak berak egin dezala gomendagarria izango da, irakaslearen papera beharrezkoa denean laguntza edo gida izatearena delarik.
  • Irakasleak gehienbat hasieran hartuko du parte jarduera edo arazoa planteatzeko orduan.
  • Jarduera irekiak planteatuko dira eta bere gertuko ingurunearekin erlazioa dutenak, beraiek ikertu, pentsatu, erabakiak hartu eta hausnartu dezaten.
  • Metodologia anitzak erabiliko dira, bai gela barruan eta bai gela kanpoan.
  • Helburu nagusia ezagutzaren eraikuntza izango da.
  • Ebaluazioa ere aurreko irizpide guztiekin bat joango da.
Aipatzekoa da, ikaskunta kolaboratzailea bultzatu nahi dugula eta ez kooperatiboa, nahiz eta askotan sinonimotzat jotzen diren. Guk ez dugu nahi gure ikasleek lana egin dezaten kooperazio edo besteei laguntza moduan, baizik eta ezagutza denen artean sortzeko lana egin dezatela, hori baita guretzat kolaborazioaren oinarria.
Informazioa konpartitu: Informazioa konpartitzeko orduan bilaketarekin esan dugunaren antzekoa bultzatuko dugu. Baliabide tradizional batzuk erabiltzea gomendagarria iruditzen zaigu, hala nola, gelan egindako hitzezko aurkezpenak, muralak prestatu, klase magistralak... baina gaur egun baliabide teknologikoak ezin ditugu alde batera utzi.
Beraz oso erabilgarriak izango zaizkigu Web 2.0.-ak eskaintzen dizkigun tresna guztiak eta gainera gure ikasleei erakargarriagoak egingo zaizkienak, hala nola, wiki-ak, blog-ak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario