viernes, 4 de noviembre de 2011

WEB 2.0 eta hezkuntza

WEB 2.0 Y EDUCACIÓN. Manuel Area Moreira (Universidad de la Laguna) (BIDEOA)

Internetek azken urteetan jasan dituen aldaketak:
  • Duela 10 urte (2000): Web 1.0 edo dokumentuen sarea (irakurketarako liburutegia).
  • Gaur egun 2010): Web 2.0 edo sare soziala (irakurri eta idatzi). Guztion artean sortuz.
  • Bihar (2020): Web 3.0
WEB 2.0-ren ezaugarriak:
  • Liburutegi Unibertsala: edonork lor dezake informazioa.
  • Publikatzeko eta parte hartzeko erraztasun eta askatasuna.
  • Komunikaziorako esperientzia errealak: sare sozialak.
  • Ezagutza partekatu eta elkartrukatu: baliabide irekiak eta dohainekoak.
Web 2.0-ko baliabide asko daude interneten:
  • Videoklipak: Youtube, Google Video,...
  • Irudiak: Flickr, Picasa, Google Images,…
  • Soinuak: ClickCaster,…
  • Multimedia aurkezpenak: Slideshare, PhotoPeach,…
  • Artxibo trukaketa (Peer to Peer): Bit Torrent,…
  • Sare sozial orokorrak: Myspace, Facebook,Tuenti, Twitter,…
  • Gaika zehatzeko sare sozialak (enpresa, hezkuntza): Ning, eLGG, GROUPS,…
  • Publikaziorako guneak:
Blogak: Blogger, WordPress for iPhone,…
Wikiak: Wikispaces,…
On-line html editoreak: FcKeditor, TinyMCE
eLearning edo Teleprestakuntza:
  • Duela 10 urte: ikasgaiaren web orria: eLearning 0.0
  • Gaur egun: Gela Birtualak (Moodle): eLearning 1.0
  • Web 2.0-ko baliabideei esker: eLearning 2.0
  • eLearning 2.0-ko abantailak:
  • - Ikaskuntzarako esperientzia berriak (irakurri eta idatzi)
  • - Ezagutzaren metodologia eraikitzailea (konstruktibismoa)
  • - Ikasleen artean kolaboraziozko lana sustatu.
Nola lagundu gure ikasleei:
  • Wiki-en bitartez talde lana egin arazi.
  • Ikasleen blogak.
  • Foroen bitarteko eztabaidak.
  • Material digitalak (bideoak, multimedia aurkezpenak,…) sortu eta interneten publikatu.
  • Datu base kolektiboak sortu.
  • Ebaluazio partekatua (guztien arteko ebaluaketa).
Nola izan eLearning 2.0-ko irakasle ona?
  • Gela Birtual itxitik irten eta Internetera zabaldu.
  • Ikasleentzat ikasteko gune pertsonalak ireki.
  • Portafolio elektronikoak eraiki.
  • Irakasle baliabideak partekatu eta publikoki zabaldu: Copyleft eta Creative Commons.
Laburbilduz, Web 2.0-ko baliabideak erabiliz, pentsamendu pedagogikoa eta praktika didaktikoak aldatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario