viernes, 4 de noviembre de 2011

No molestes mama, estoy aprendiendo

"Redes" Elkarrizketa
  Eduard Punset-ek Marc Prensky-ri (etorkizuneko hezkuntzako aditua) egiten dioen elkarrizketan honako baieztapenak egiten ditu:
  • Gaur egun ikasleek bakarrik ikasi behar dute. XXI. mendeko irakasleak etorkizun zalantzagarri baterako prestatu behar ditu ikasleak.
  • Ikasleak aspertu egiten dira ikasten, horregatik, ikasgaietan interesa izateko, erakusteko modu ezberdinak erabili behar dira, erakargarriak, hain zuzen ere. Eta gaur egun, ordenagailu, pelikula, bideojokoei esker lortu dezakegu.
  • Ordenagailuak eta bideojokoak ez dira hain txarrak, prentsak dioen bezala. Ez dituzte onurak azaltzen, horregatik jendeak uste du ordenagailuak eta bideojokoak txarrak direla.
  • Bideojokoen bidez, arriskuak nork bere gain hartzen ditu, hau da, erabakiak hartzen ikasten du. Lanean ere horrela jokatzen dute, duela 30 urte bideojokoen artean hezi zirenek, adibidez, gaur egun, beren lanpostuetan oso onak dira, arriskuak bere gain hartzen dituztelako eta arazoak ebazten dakitelako.
  • Ikasleek arazoak ebazten dituzte bideojokoetan, beraz, gurasoek nahikoa dela esan beharrean, seme-alabak zoriondu beharko lituzkete, eta elkarrekin jolastu.
  • Bideojokoen bidez mundu birtual batean sartu daiteke ikaslea eta arazoak ebazteko eskolan ikasitakoa jakin behar du. Gainera, munduko beste haurrekin ere komunikatu daiteke jolasaren bitartez.
  • Natibo digitalak 5.000 ordu pasatzen dituztela irakurtzen dio, eta 10.000 ordu, berriz, bideojokoetan.
  • Natibo digitalek pantaila asko dituzte eskuartean, horregatik pentsatzen da hauen kontzentrazio maila txikia dela, baina ez da horrela, era berean gauza bat baino gehiago egiteko gai dira eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario