sábado, 5 de noviembre de 2011

Teknologiak eta ikaskuntzak pentsamendurako eskoletan

 Atal honetan,  “Pentsamendurako eskoletan” baliabide tradizionalak eta teknologia modernoen aplikazioa nola konbinatzen den aztertuko dugukonbinatzen.
“Pentsamendurako eskolak” 3 programa ezberdinen konbinazioaz sortu ziren:
  • Ikaskuntza komunitateen bultzada (Brown eta Campione, 1996)-
  • Ordenagailuetan oinarrituta dauden ikasketa egoerak (Scardamalia, Bereiter eta Lamon, 1994).
  • Ikasketa “Anclada” (Grupo de Cognición y Tecnología de Vanderbilt, 1990).

“Pentsamendurako eskolak” beste proiektu baten barnean daude (Ikasketa komunitateen birsorketa), baina lan honetan Nashville-ko Pentsamendurako eskola aztertuko dugu.
Nashville-n pentsamendurako eskoletako 30 zentru daude ikasketa gradu ezberdinetan. Baina helburua da hezkuntza sistema guztian zehar barneratu ahal izatea.
Ikasgela hauetan irakaskuntza bai ikaslean eta bai ezagupenean oinarritzen da (“Ikasten ikasi” kontzeptua oso garrantzitsua da).
Oinarria ez da datuen memorizazioa, baizik eta “ideia handi” edo “printzipio sakonak” deritzoguna. Aldi berean ikasketa komunitatea sortzeari ere garrantzi asko emango zaio, modu honetan ikasle eta irakasleen artean helburuak ezarri eta lortzeko.

Ikasleen alderdiko ikaskuntza
  • Ikasleek beraiek ikerkuntza sakonak egiten dituzte planteatzen zaizkien arazoei buruz.
  • Irakasleak arazo bat planteatzen du eta ikasleek hainbat galdera planteatzen dituzte. Gero galdera hauek lan taldeen artean banatzen dituzte azterketa egiten jarrai dezaten.
  • Ikasleak talde berrietan elkartzen dira, partaide “aditu” batekin talde bakoitzean. Horrela, aditu bakoitzak besteei egin dituen aurkikuntzak azalduko dizkie. Aldi berean beste ikasleek galderak egingo dizkiete beren ikasketa maila neurtzeko.
  • Ikasleak lan produktiboak egiten saiatuko dira.

Tekonologia herraminta moduan
Eskola hauen printzipio bat izango da irakasleak eta zuzendariak osobeharrezkoak direla eskoa errendimendua bultzatzeko.
Teknologiak irakaslearen lana erraztu dezake, baina ezin du inoiz ordezkatu. Eskola mota hauetan baliabide teknologiko oso eguneratuak erabiltzen dira ikasleen lana errazteko, baina aldi berean baliabide tradizionalak ere erabiliko dira.

  • Pentsamendurako eskoletan teknologiek honako erabilpenak dituzte:
1. Ikasgelan arazo garrantzitsuak aurkezteko:
Ikasleak bati saiatuko dira errealitatearekin lotuta dauden arazoak aurkezten. Honetarako bakarrik idatzizko informazioa aurkeztu beharrean, baliabide teknologiko anitz erabiliko dira ( ikusentzunezkoak).
Teknologia interaktiboen erabilpena ere asko bultzatuko da eskola hauetan (Bai ikasleek aldetik eta bai irakasleen aldetik azalpen erakargarriagoak egiteko).
2. Arazoen ebazpen kolektiborako:
Arazo garrantzitsuen ebazpena oso garrantzitsutzat jotzen da eta ikasleek elkarrekin ebazteak duen garrantzia ikasiko dute (normalean bakarrik ebaztea ezinezkoa izango baita). Beraz, lan egiteko modua eskola tradizionaletan erabiltzen denaren oso ezberdina izango da.
Arazo hauek lantzeko hainbat programa informatiko erabiliko dituzte, hala nola, “Científicos en acción”, “Lectura y escritura para niños pequeños”...
Arazo bakoitzak gutxi gora behera hilabeteko iraupena izango du eta ikasleak bere eskura dituen baliabide guztiak erabil ditzake bere ebazpenerako.
Honekin batera Pentsamendurako eskolek beren datu base bat izango dute eskola guztietarako. (CSILE: Computer- Supported International Learning Environements). Ikasleek  beren zalantzak ere hemen kontsultatu ditzakete.
Aurreko hauetaz gain baliabide tradizionalak ere erabiliko dituzte, baina beren erabilpena ezberdina izango da liburuak beren ikerkuntza egiteko dituzten zalantzak argitzeko erabiliko bait dituzte.

3. Ikaskuntzarako baliabide eta oinarriak:
Hemen askotan ikasketa arazoen ebazpenarekin hasten da ( aurretik aipatutako programez baliatuz) eta gero ikasleek bere komunitate errealean egingo dituzten jardueren bidezko proiektuak ere garatuko dituzte.
Arazoetan ebazpenen jarduerak ikasleen hasierako oinarria finkatzeko pso baliagarriak izango dira, eta honen ondorioz kalitateko proiektuak garatzea ahalbidetuko du.
Nahiz eta baliabide teknologikoak erabiltzen diren, gaitasun tradizionalak landuko dira ere (adib: ortografia, idazlanak, ...) eta gero lan hauek etxera eraman eta gurasoei erakustea posible izango da.
CSILE-a ere oinarriak finkatzeko baliagarria izango da, hemen bai beren parekoekin eta bai adituekin zalantzak argitu bait ditzakete (bai modu sindrono eta bai asinkrono batean).
Internet-eko beste tokiak informazio iturri bezala erabil daitezke ere.

4. Retroelikadura, erreflexio eta errebisiorako aukerak:
Hemen erabiltzen diren teknologiek ikasleek beren ideiei buruzko retroelikadura bat izatea ahalbidetzen dute, horrela beren ezagupenenen inguruko errebisioa egin dezaten uneoro.
Honen inguruan aipatzekoa da egiazko zientifikoekin internet bidez konektatzeko aukera ere badagoela.

5. Pentsamendua hobetzeko ingurune matematiko eta zientifikoa (SMART):
SMART serieak teknologia erabiltzen du retroelikadura eta errebisioa ahalbidetuz (ikasleek kontsultatu ditzaketelarik uneoro). Herraminta ezberdinak auki ditzakegu SMART hauetan ere.
SMART seriea alderdi askotan aplidatu da eta ikasleen errendimendua igotzen lagundu duela esan daiteke.

6. CSILE-a retroelikadura iturri bezala:
Retroelikadurarako informazio asko jaso dezakete honen bidez, irakaslea ez baita iturri bakarra (ikaskideak ere iturri bait dituzte). Hala ere, bai irakasle eta bai adituek parte hartu dezakete.

7. Kurrikuloan oinarritutako neurketa (CBM):
Honen bidez kurtso osoan zehar ikasi denaren ebaluaketa bat egin daiteke, beti ere kurrikuloan oinarriturik. Hilabetean zenbaitetan ebaluaketa proba batzuk egiten dituzte, ordenagailuak kalifikatzen duelarik. Kalifikazio hau ikaslearen grafiko batean puntu bat izatera pasatzen da. Hemen bai ikasle eta bai irakasleek eboluzioa ikus dezakete.
Irakasleek frogatu dute CBM-a gurasoei bere semeen eboluzioa azaltzeko modu oso egokia dela.

Komunitateen eraikuntza
Pentsamendurako eskolan helburu nagusienetako bat ikaskuntza komunitateak sortzea izango da, bai eskola barruko eta bai kanpoko pertsonekin lan egiteko. Beraz, teknologiak paper oso garrantzitsu bat jokatuko du.
Ikasgela barruko komunitate sorkuntza:  nola egiten da? Talde ezberdinak egiten dira gela barruan eta beraien artean laguntza eskatu beharrean egotea bultzatuko da.
CSILE teknologiaren bidez ere sortu dezakegu ikasketa komunitatea. (datu baseen erabilpena oso garrantzitsua da).
Ikasgelen konexioa komunitate zabalagoarekin: Aurretik azaldu ditugun arazoen ebazpenerako programa askotan guraso, aditu, funtzionari, unibertsitateko ikasleak... parte hartu dezakete.
Honela egin dezakegu helduek beren ezagupenak ikasleekin partekatu ahal izateko.
Norabide bikoitzeko konferentziak: Komunitateko beste kideekin konektatzeko modu oso erabilgarria da.
“Hasiera handien erronka”: Komunitatearekin lotura bat sorrarazteko arazoen ebazpen modu ezberdin bat planteatzen du.
Ikasleek adibidez ipuin bat sortzen dute eta komunitateko beste kideek adibidez bideoak edo baliabide osagarriak sortuko dituzte. Edo ikasleek sortuko dituzte beste baliabide hauek baina profesionalekin elkarlanean.

Garapen profesionala
Eskola hauetan irakasleak teknologiak nola erabili, baliabideak nola bilatu eta hauen bidez eztabaida eta ikerkuntza sartzeko bitartekoak izango dira.
Teknologia baliagarria da irakasleentzat garapen profesionala sustatzeko eta beren ikaskuntza prozesua bizitza osoan zehar garatzeko.
Ikasleentzat duen aplikazio berdina izango du teknologiak irakasleentzat. Gainera irakasleak gero irakaslearentzat egingo dituen jarduerak probatzea gomendagarria da.
Ikasleentzat sortzen dituzten CSILE baliabideak, irakasleen arteko ezatabaidarako gai izan daitezke edo ikasleek zenbat ikasi eta ulertu duten ebaluatzeko.
Beste adibide bat ikasleek talde lana egiten duteneko bideo bat irakasleen artean eztabaidatzea izango da.

Irakasle komunitateak: Irakasleak askotan kexatzen dira beren lankideekin konektatuta sentitzen ez direlako eta komunitateak identitate profesional baten sorrerarako baliagarriak izango dira (hauetako askotan CSILE-a erabiliko dute).
Beste baliabide erabilgarri batzuk: internet, posta elektronikoa... hauek gehienbat bi irakasleen komunikaziorako erabiliko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario