Ordenagailu sarea: hardware ekipo ezberdinen multzoketa komunikazio sare baten bidez baliabideak elkarbanatzeko helburuarekin.
Baliabide
eta informazioa partekatzeko beharragatik sortu ziren (hasieran arlo
militarrean eta gaur egun publiko osora iritsi arte). Azpimarratzekoa da
hasiera erabilpena militarra zenez, konfidantzialtasunak berebiziko
garrantzia zuela.
90.
hamarkada hasieran enpresa pribatu eta partikularren erabilerarako
zabaltzen da. Informazio kopurua eta ekipoen ezaugarriak modu
esponentzial batean hazi dira. Baina aldi berean erabiltzaile kopurua
asko gehitu denez, informazioa pribatua izatea askoz zailagoa egiten da.
Gaurko teknologia erabiltzaileen informazio eskaeraren menpe gelditzen da.
Baina,
erabiltzailearen ikuspegitik informazio asko dauka eskura eta hau
guztia kudeatzen ikasi beharko du. Honetarako hainbat baliabide maneiatu
behar ditugu: Web nabigatzaileak, posta elektronikoaren bezeroak,
chat-etako bezeroak eta informazioa partekatzeko beste hainbat
baliabide.
Sare
batetara sartzen garenean eta besteek jakin ez dezaten informazioa
dugunean, oso kontutan izan behar ditugu pribazitate eta
konfidentzialtasun politikak.
2. Helburuak.
Oinarrizko bi helburu dituzte:
- Kostua murriztu (baliabide fisikoak konpartituz)
- Produktibitatea gehitu (baliabide eta informazioa partekatuz).
Gainera ekipo bat hondatzen bada, gainontzekoek lan egiten jarrai dezakete produktibitatea gutxitu gabe.
Sareek
lankidetza modu bat eskaintzen dute, beraiek gabe zailak edo ezinezkoak
izango litzatekeelarik, beraz AUKERA bat sortzen da.
3. Ordenagailu sare baten osagaiak.
Hardware
eta software elementuez osatuak daude. Hardware osagaiak ekipo
informatikoak eta sareko elektronika izango dira batez ere, eta
softwarea berriz komunikazio sare fisikoa erabili ahal izateko protokolo
eta zerbitzuak.
Besteei
zerbitzuren bat ematen dioten ordebagailual “zerbitzariak” deitzen dira
eta zerbitzu hori jasotzen dutenak aldiz, “bezeroak”.
Tamaina eta prestazioen arabera ere ezberdintasunak egin ditzakegu:
- Hosts-ak: prestazio altuko ekipoak dira.
- Lan estazioak(workstations): hosts-ak baino potentzia gutxiagorekin, baina funtzio oso garrantzitsuak dituzte (zenbait jardueren zentralizazioa...).
- Ordenagailu pertsonalak(PC): maila ertaineko aparailuak eguneroko lanetarako erabiliak.
- Sareko terminalak: maila bajuagoko ordenagailuak beste makinekin konektatzen direnak (batez ere hosts-etara). Sarrera/irteera dispositiboak dira.
Askotan lan estrategia erabiliko diren ordenagailu, antolaketa eta konexio motaren araberako izango da.
Sareko elementu ezberdinak eta beren deskribapena:
- “Sare txartela edo interfaz-a”: Ordenagailua sarera konektatzea ahalbidetzen duena (datu fluxua kudeatzen duena).
- “Modem-a”: Ordenagailua telefono sare publikora konektatzea ahalbidetzen duen aparailua. Mota ezberdinetakoa izan daiteke: ADSL, RTB, RDSI...
- “Concentrador” (hub): Ordenagailu ezberdinak bere artean konektatzen dituen elementu aktiboa da. Datu guztien joan etorria hemendik pasatzen da. 8 eta 48 ekipoen arteko lotura ahalbidetzen du, honen dimentsioaren arabera.
- “Conmutador” (switch): Aurrekoaren antzekoa baina datuak konzentratu beharrean, eraldatu egiten ditu. Hemen, komunikazioan dauden bi ordenagailuek bakarrik eskuratu dezakete informazioa (errore murrizketa).
- “Enrutadorea” (router): Sareen arteko konexioa ahalbidetzen du. (Zein datu aukeratzeko eta besteetaik datuak jasotzeko baliagarria).
- “Zubia”(bridge): Sareko bi edo segmentu gehiagoren arteko lotura ahalbidetzen du, lotuta egon beharko luketenean baina arrazoi fisikoengatik egon ez daitezkeenean.
- “Transceptor” (transceiver): Kable mota ezberdinen arteko konexioa ahalbidetzen duen osagai elektronikoa (askotan ordenagailu moderno bat zaharkitutako batetara konektatzeko)
- “Latiguillo”: kable bat da, ordenagailuen sare txartela sareko beste osagai aktiboekin konektatzen dituena.
- “Pasarelas”(gateways): sare lokala eta ordenagailuen arteko konexioa ahalbidetzen duen software edo hardware-a.
4. Ordenagailu sare motak.
4.1. Estensioaren arabera.
1.
Las sareak: kopuru eta tamaina txikiko ordenagailuak, normalean solairu
berdinean kokatuta daudenak. Sare hauek enpresako sail ezberdinetan
banatuak egon daitezke. Instalazio eta kudeaketa erraza, eta normalean
merkeak dira.
2. BAN sareak: eraikin bateko sare guztiak biltzen ditu (bai horizontalki eta bai bertikalki).
3. CAN sareak: BAN sare ezberdinak biltzen ditu (asib: unibertsitateko eraikin ezberdinak).
4.
MAN sareak: datu kopuru aldetik aurrekoek baino kopuru askoz handiagoa
maneiatzen dute (herri edo zonalde oso bat). Komunikazio enpresa
handien esku egon ohi dira (instalazio eta mantenimendurako kostu
handiagatik).
5.
WAN sareak: MAN sare ezberdinen arteko lotura . Batzutan kontinente oso
bat konektatuko dute. Komunikazio enpresa internazionalen esku egoten
dira.
4.2. Abiaduraren arabera.
Abiadura oso garrantzitsua da eta normalean azkarrenak WAN sareak eta motelenak LAN sareak izango dira.
Aipatu
behar da abiadura handiagoak normalean koste handiagoa ekarriko duela
eta gainera mantenimendu kosteak ere altuagoak izango dira.
4.3. Topologiaren arabera.
Topologia
normalean helburuaren araberakoa izango da. Bost topologia mota
bereiziko dira: arbol, bus, anillo, malla eta estrella. Askotan
topologia fisikoa ez dator bat topologia logikoarekin.
4.4. Erabilitako teknologiaren arabera.
Datu transmisiorako osagai fisikoaren arabera: inalambrikoak, zelularrak, optikoak, elektrikoak, satelite bidezkoak...
- Fibra optikoa: zabalera handia eskaintzen du kostu txikiarekin.
- Eloktroptikoa: oso zaila eta garestia izan ohi da, honengatik normalean WAN sareetarako erabiltzen da.
- Sare inalambrikoak geografikoki urrun dauden baina oso populazio gutxi dutenak konektatzeko baliagarriak dira (adib: baserri ezberdinak konektatzeko).
- Sare elektrikoak erabiltzaile partikularrek bere ordenagailuak internetekin konektatzeko erabiliko dira.
Azkenean
sare mota baldintzatuko duena: abiadura, kokapen geografikoa, erabili
behar diren datuen konfidentzialtasuna edo batzutan kostea.
5. Kable egitura.
“Cableado
estructurado”: kable bidez eraikin batean egiten diren komunikazio
moduak. Ordenagailuak egongo diren eraikin guztietan ezartzen dira.
Erabiliko den kable mota sare motaren araberakoa izango da.
“Cableado”
mota aukeratzeko orduan, gaur egungo instalazioen egoera kontutan hartu
behar da baina baita espero den eboluzioa amortizazioa ahal den eta
azkarrena izan dadin (Bai bertikala eta bai horizontala izan daiteke
eraikin batean).
6. Bezero-zerbitzari sistema.
Zerbitzaria: sareko toki batean kokatuta besteei informazioa ekoizten ordenagailu bat da.
Bezeroa: sareko toki batean kokatuta, zerbitzariari informazioa eskatzen dio.
Zerbitzaria
beti adi egongo da bezeroen eskaeraren zai, bezeroak aldiz ez du
zergatik beti konektatua egon beharrik. Azken finean, bezero guztien
informazioa kudeatu behar denez, zerbitzariaren ordenagailuak kapazitate
gehiago behar du bezeroena baino.
Honela, ekipoetan aurreztea ahalbidetzen du nahiz eta ekipo guztiak konektatua egotea beharrezkoa den.
Ekipo batek zerbitzari moduan jokatzeak ez du esan nahi momentu batean bezero bezala ezin duenik jokatu.
* Ze zerbitzu eskeini ditzake zerbitzariak:
- Inpresio zerbitzua
- Artxibo zerbitzua: bilketa baliabideen elkarbanaketa.
- Datu base zerbitzaria.
-Lotus notes zerbitzaria: bezero ezberdinek datu berdinekin btera lan egiteko ahalmena ematen du.
- Web zerbitzaria: Web orrialdean eskaintzen dira.
7. Sare zerbitzuak.
Sare
zerbitzuak sare horren funtzionamendua ahalbidetzen duten edozein
zerbitzu kontsideratuko dira. Honetarako bi aldeen etengabeko
komunikazioa ezinbestekoa da, IP baten bidez edo komunikazio bide
asinkrono baten bidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario