Nahiz
eta 2006 urtean bertsio berriztatu den, bere erabilgarritasunaren
inguruan oraindik ere zalantzak daude.
2.0.
Web-a: teknologia eta zerbitzu erakargarri multzo bat baino gehiago
da. Badaude gutxienez 6 arrazoi eta hauen arabera pertsonen arteko
komunikazio modua aldatzen ari da.
2.0.
Web-aren zerbitzu edo aplikazio ohikoenak: blog-ak, bideoen
elkarbanatzea, sare sozialak eta “podcasting”-ak. Hau da, lotura
soziala duen Web bat, zeinetan pertsonek ekarpenak egingo dituzten
eta aldi berean informazioa kontsumitu eta zerbitzuak erabiliko
dituzten.
Hala
ere, hainbat adituek zalantzak dituzte 2.0. Web terminoaren inguruan,
beraien ustez bere osagaiak Web-aren sorreratik existitzen baitira.
2.0.
Web terminoa 2004an sortu zuen Dale Dougherty-k, bere berritasuna
azpimarratu nahian.
Azken
finean, esan daiteke 2.0. Web-a, 1.0. Web-aren berdina dela baina
inplementazio gehiagorekin. Esango dugu aldaketak ez datozela alderdi
teknikotik, baizik eta Software-a garatzen dutenen eta erabiltzaileek
egiten dituzten erabileren aldetik.
2.0.
Web-aren oinarrizko zerbitzu eta aplikazioak:
Ez
dira programak izango, baizik eta zerbitzu edo erabiltzaileentzat
prozesuak Internet eta Web-ean oinarrituta daudenak. Hauen barruan:
blog, wiki, “podcasting”, etiketatze zerbitzuak eta multimedia
baliabideak elkarbanatzea. Baliabide hauetako asko lehendik
esistitzen ziren, baina erabiltzeko modua hobetzen joan da.
- Blog-a (bitartekoa)
Blog
bat idazteko akzioa “blogging” deitzen da eta blog-a idazten
duena “blogger”-a da.
Web
toki bat da, zeinean sarrera ugari egin daitezke (post-ak), eta
irakurleak retroelikadura bat eman diezaioke idazleari bere
komentarioekin. Sarrerak kronologikoki erregistratzen dira lehenengo
egindako azken sarrera ikusten delarik.
Normalean,
sarrera bakoitza hitz batekin edo birekin etiketatzen da (tag-a),
gero berreskuratu beharrezkotan errazago topatzeko.
“Enlazatzea”
kontzeptu oso garrantzitsua da, honela berreskurapena eta blog
ezberdinen arteko loturak errazago bilatzen dira. ( Permalink-aren
bidez egindako enlazea ezin da aldatu eta horrela ez dugu galduko).
“Trackback
edo pingback”-aren bidez blog baten sortzaileak beste baten
sortzaileari bere blogean zerbait komentatu duela esango dio.
Blog
baten sortzaileak Blogroll edo beste blog-en loturarako zerrenda bat
egin dezake (lista de favoritos).
Adib:
Eduteka-n dauden zenbait dokumentu interesgarriak dira erabilpena
ikusteko.
- Wiki-ak:
Web
orrialde bat edo batzuk dira, zeinetan baimena dutenak edukiak
barneratu ditzaketen, hau da, modu kolektibo batean eraikitzen dena.
Hezkuntza
instituzioetan hauen bidez edukiak denen artean eraiki ditzakete.
Baina sortzeko kontraseña sartzeko aukera ematen du, pribazitatea
mantendu nahi denean.
Eredu
argiena Wikipedia izango da, lankidetza modu bezala. Hala ere, esan
behar da hemen definizio hoberenak ingelesez daudela.
Normalean
Wiki-etan “edizio” botoi bat egoten da sarrera berriak egiteko
eta zenbait kasutan edukiak ezabatzeko ere.
Blog-ek
ez bezala, Wiki-ek normalean “historial” funtzio bat dute,
aurreko bertsioak aztertzeko eta baita hauek berregituratzeko.
Wiki
adibideak: Wikipedia, AulaWiki21, Wikitaller, WikiColombia,
WikiEconomia...
Wikiak
sortzeko tokiak: WikiSpaces, Wetpoint, MediaWiki, Twiki.
- Etiketatzea eta “Bookmarking soziala”:
Etiketa hitz klabe bat da, geroago bilaketa errazagoa gerta dadin.
“Social Bookmarking”-a: erabiltzaileek Web orrialdeak antolatu eta biltegiratzeko modu bat da. Horrela interesgarriak zaizkien orrialdean gordetzen dituzte modu pribatu edo publiko batean.
Ezaugarriak:
- zerbitzu remoto batean gorde ditzakete helbideak.
- beste erabiltzaileekin konpartitu dezakete.
- markatzaile hauetan etiketak jar ditzakegu (markatzaile bat baino gehiago jar daitekeelarik)
Baina
etiketatzea Web orrialdeez harago doa eta Youtube, Flickr-en ere
etiketak jar daitezke.
Etiketatze
hauek taldekatu daitezke, etiketa hodei (tag clouds) edo etiketa
taldeak (Tag sets) sortuz. Erabiltzen den aldien arabera hodei
tamaina handituko da.
“Social
Bookmarking”-a ahalbidetzen duten tokiak: Blinklist, Digg,
Librarything, SiteBar, RawSugar...
- Folksonomy:
URL
helbidea duen edozein Web orrialderen etiketatze indibidual eta
askea, aurrerantzean berreskuratzeko helburuarekin.
Folksonomia:
sarearen erabiltzaile askok egiten dituzten etiketatzeen ondorioz
gertatzen da eta Social Bookmarking-ei esker erraztu egiten da.
Honi
esker bakoitzak bere hiztegia erabil dezake gero erabilgarri egingo
zaion datu base bat osatzeko eta gainera, nahi badu, beste
irakasleekin partekatzeko. Gero materiala honen kontsultak egiteko
orduan bere interes berdinak dituzten pertsonekin kontaktuan jartzeko
aukera izango du.
- Multimedia Sharing (multimedia elkarbanatu)
Web
zerbitzuetan garapen handiena izan duen alderdietako bat multimedia
edukia gorde eta elkarbanatzeko zerbitzuena izango da. (Flickr,
Youtube...)
Gaur
egun, milioika pertsonek parte hartzen dute multimedia produktuak
elkarbanatuz, beren podcast-ak sortuz, argazkiak, bideoak...
Zabalkunde
hau kostu baxu eta kalitate altuko aparailu (argazki kamera...) eta
zenbait Web orrialderen sorkuntzagatik, baliabideak partekatzea
errazagoa egingo du.
Bestalde,
multimedia bildumak gordetzea ahalbidetzen duten tokiek edozein Web
edo Blog-eko edukiak ikustea ahalbidetzen dute.
Multimedia
edukiak bildu eta partekatzea ahalbidetzen duten tokiak: SildeShare,
GoogleDocs, Youtube, Flirck, OutPictures, SnashFish...
- Audioblogging eta Podcasting:
“Podcast”:
hasieran audio grabaketei buruzkoak ziren, blogetara geroago
barneratzen ziren, Audioblog-ak sortuz. Geroago, bideoak barneratu
eta “Videopodcast”-ak deitu ziren.
- Grabatzaile digital bat edo antzeko aparailu baten bidez sortzen da (MP3) PC batean gero erabiltzeko. Geroago artxibo hau zerbitzarian gordetzen da eta RSS baten bidez mundu guztiari ezagutaraziko zaio.
- Erabiltzaileak RSS zerbitzura elkartzen dira eta podcast hauei buruzko informazio eguneratua jasotzen dute.
Hezkuntzan,
erabiliena atzerriko hizkuntzen inguruan eman ohi da. Irakasleak
podcast batzuk sor ditzake eta ikasleen artean zabaldu RSS bidez edo
eskola sarearen bidez.
Ikasleek
ere beren Podcast-ak sor ditzakete, esan nahi dutenaren gidoi bat
osatuz bere hizkuntzan edo atzerriko hizkuntzan.
Podcast-ak
bildu eta partekatzeko tokiak: Odeo, Podcast.ES, Educause, Caja de
Herramientas...
- RSS eta sindikazioa:
RSS
sindikazio estandar bat da, hau da, datu formato famili bat
erabiltzaileei eguneratutako informazioaren berri emateko (“feed”,
“Webfeed” edo “chanel”).
RSS-ak
bi osagai ditu: XML kodea eta RSS irakurlea edo agregatzailea.
Bigarren honen bidez, bere interesekoa den orrialdera elkartzeko
aukera izango du edozein pertsonak. (“Mis favoritos” funtzioa
erabiltzeko modu azkarrago bat da.
Lehenengo
pausoa RSS irakurle bat aukeratzea da (beti aparailu berdinetik
konektatzen bagara instalatuko dugu RSS irakurle bat).
RSS-aren
funtzio nagusia da ez dela uneoro gure orrialde gustukoenak
begiratzen egon beharrik aldaketak egon diren jakiteko. RSS irakurlea
zuzenean konektatzen da orri horietara eta eguneraketak azaltzen
dizkigu.
Sindikazioa
(Syndiction):
“Web
edukien sindikazioa” da Web Feed-ek populazio zati bat eskura
ematen dioten Web orriko zati batzuen informazioa. Baina normalean,
zenbait orrialde denbora epe zehatz batzuetan kontsultatzen dituen
programa informatikoa izango da.
Normalean
erabilpena dahoakoa da eta ez dago aldeen arteko kontraturik.
- 2.0. Web-eko azken zerbitzu eta aplikazioak:
Azken
hilabetetan ideia eta zerbitzu berri asko azaldu direla oso
aipagarria da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario