sábado, 5 de noviembre de 2011

Facebook proiektua

Ken Robinson eta Henry Jenkins-ek eskola sistema tradizionalaren inguruko hainbat baieztapen      egiten dituzte.
KEN ROBINSON
  • Hezkuntza publikoak unibertsitate irakasleak sortu besterik ez du egin nahi.
  • Geroago oso argiak izan diren pertsona asko eskola munduan eskatzen zenarekin bat ez zetozenez, frustrazio handia izan zuten.
  • Haurrak hazten direnean gerritik gora hesitzen ditugu eta gero burua hartzen dugu kontutan.
  • Azkarra izateari buruz dugun hautematea erabat aldatu beharra daukagu.
  • Etorkizunean gizakiaren ahalmenari buruz dugun kontzeptua erabat aldatu behar dugu. Hezkuntza sistemak gure garunak landu ditu lurra lantzen den moduan eta etorkizunean honen ez digu ezertarako balio izango.
HENRY JENKINS
  • Gaur egun ikaskuntza eskolan baino gehiago kanpoan egiten da.
  • Akatsak eginez ikasten dugu, gauzak gaizki egin ditugunean hobetzen saiatuz. Baina eskolek akastsa zure akatsa bihurtzen dutenean frustrazioa besterik ez dute lortuko.
  • Eskolak burokrazia hutsa dira. Ikasle irakasle erlazio mugiezinetan oinarritzen dira, egitura eta regulazio burokratikoekin. Baina ez dituzte barneratzen gaur egun gure gazteek erabiltzen dituzten oinarrizko plataformak, sare sozialak etab.
  • Internet adimen kolektiboan oinarritzen da, batak bestearengatik ikasten du.
Bigarren bideoan aldiz, “¿Quién es Carlitos?, Charles Chaplinen irudia erabiliz Facebook sare soziala zertarako erabiltzen den azaltzen du. Perfil bat nola sortzen den, zertarako erabiltzen den...

No hay comentarios:

Publicar un comentario