-Ordenagailuaren
funtsezko softwarea da, sistema informatikoen hardware-gailuak
kudeatzen dituena. Programa memorian kargatzen den
instrukzio-zerrenda da.
-Ordenagailuaren
funtzionamendu egokia ziurtatzen du. CPUren, memoriaren,
bideo-sistemaren eta beste hardware gailuen erabilera egokia
ziurtatuz.
-Sistemaren
ulermena eta erabilpena errazten du eta erabiltzailea eta
ordenagailuaren arteko bitartekari-lanak egiten ditu. Hauek
komunikatzeko erabiltzen delarik.
-Ordenagailuaren
hardware zehaztasunak ezkutatu egiten dizkie erabiltzaileei,
hardwarearen konplexutasunean gal ez daitezen, bitartekari grafikoak
emanez.
-Ordenagailuaren
baliabideak erabiltzeko aukera ematen duen errutina multzoa da.
Baliabide hauek modu eraginkorrean erabiltzeko aukera ematen duen
software multzoa izanik.
- Erabiltzailearen eta ordenagailuen arteko komunikazioa bermatzea.
- Kudeaketa : hardware-gailuak, programak, periferikoak, erabiltzaileak, prozesuak, sistema eta aplikazio akatsak, segurtasuna., disko-fitxategiak.
- Erabiltzaileen programei laguntza eskaintzea.
- Akatsen antzematea eta berreskurapena.OINARRIZKO HELBURUAK
- Ordenagailu baten hardware konplexua, erabiltzailearentzat erabilgarria den makina sinple (alegiazko makina) bihurtzea.
- Baliabideen erabilera eraginkorra lortzea.OSAGAIAK
Alegiazko
makina: sistema eragileak erabiltzaileei
eskaintzen dien konputagailuaren bista sinplifikatua.
POST
autofroga: ordenagailua pizterakoan egiten
den froga, “Power On Self Test” izanik. BIOS oinarrizko
sistemaren softwareak egiten du. Oinarrizko hardware-gailuen
funtzionamendua frogatzen da. Ordenagailuak egiten dituen soinuen
bitartez hardware-gailuen funtzionamenduaren berri ematen du.
OINARRIZKO
FUNTZIOAK
- Nukleoak (kernela); CPUa kontrolatzen du, exekutatu beharreko prozesuak kudeatuz.
- Zerbitzuak; backgroundean exekutatzen diren aplikazioak, hauen bidez erabiltzaileak sistema eragileen baliabideak erabiltzeko aukera dute.
- Komando itzultzailea (shella); ordenagailuak ulertzen duen behe-mailako makina-lengoaira itzultzen ditu goi-mailako lengoaian idatzitako komandoak.
EZAUGARRI
NAGUSIAK
- Erabiltzaile-bitartekaria definitzea.
- Erabiltzaileen artean hardware-banaketa eraginkorra bermatzea.
- Erabiltzaileen artean datuak elkarbanatzea.
- Erabiltzaileen artean konputagailuaren baliabideak banatzea.
- S/I prozesuak erraztea.
SISTEMA
ERAGILEEN BILAKAERA
Bilakaeran,
honako eredu hauek aipa daitezke:
- Zatikako prozesaketa (batch): komando edo programa multzoak bata bestearen atzetik era jarraituan exekutatzeko diseinatu zen.
- Denbora banatuko sistemak: Erabiltzaile askook aldi berean sistema informatiko bakarra darabilte. Helburu nagusia ahalik eta erantzun-denborarik laburrena lortzea.
- Denbora errealeko sistemak: Eragiketak bat-batean prozesatzen dira, eta emaitza eskaera tekleatu bezain laster lortzen da. Erabiltzaile bakarreko sistemekin lotuta daude eta funtzio bakarreko sistemetan erabiltzen da (kontrol industrialak, aplikazio militarrak...).
- Sistema pertsonalak (PC): 80.hamarkadan. Erabiltzaile bakarrekoak eta ataza bakarrekoak. Ez zuten inolako babes-mekanismorik eta baliabide gutxi zituzten.
- Sare-sistemak: Hainbat ordenagailuen informazioa eta baliabideak elkarbanatzeko, sare protokoloa erabiliz lotzen dira. Ordenagailu bakoitzak sistema eragile propioa du, baina ez dira mota berekoak izan beharrik.
- Sistema banatuak: hainbat ordenagailuen baliabideak eta zerbitzuak alegiazko makina bakarrean biltzen dira. Erabiltzailea bitartekari grafikoen bitartez, konputagailu guztien zerbitzuetara eta baliabideetara sar daiteke, nork eskaintzen dituen jakin gabe. Lanak eta prozesuak ordenagailu desberdinen prozesadoreen artean banatzen dira, eta honek etekina hobetzen du.
SAILKAPENA
- Erabiltzaile kopuruaren arabera; sistemaren baliabideak batera erabiltzen dituzten erabiltzaileen arabera:erabiltzaile bakarreko eta askoko sistema eragileak.
- Ataza edo prozesu kopuruaren arabera; sistemak aldi berean exekutatzen dituen programen arabera: ataza bakarreko, askoko eta ataza askoko eta denbora partekatuko sistema eragileak.
- Prozesadore kopuruaren arabera;sistema eragileak kudeatu ditzakeen prozesadore kopuruaren arabera: prozesadore bakarreko eta askoko sistema eragileak.
SISTEMA
ERAGILE FAMILIAK
- UNIX eta GNU/LINUX:UNIX: lehenengoa, 60.hamarkadan sortua. Lehenengo bertsioen emaitza eskasa izan zen eta bertan behera utzi zen.1973an, Dennis Ritchie eta Ken Thompson programatzaileek asmatutako C programazio-lengoaian berridaztea erabaki zuten eta UNIX sistema eragile emangarria bilakatu zen; aldaketa batzuk egin eta ordenagailu ezberdinetan aritzeko gai zen. 1974An bertsio publikoa eskuragarri zegoen. Oso egonkorra eta ahalmen handikoa baina oso garestia.GNU/LINUX: Linus Torvalds 1991an, UNIX sistema eragilean oinarritutako nukleoa garatu zuen Intel x86 prozesadoreetan oinarritutako konputagailuentzat, LINUX deitu zion eta kode libre moduan plazaratu zuen. Doako UNIX sistema, edozein pertsonak lor, erabil, alda eta sal zezakeen, baina GNU GPL lizentziapean lortutako hobekuntzak libreak izan behar zuten. Aurrerapenekin bat eginez bertsio desberdinak ateratzen joan ziren, gaur egungo 2.6x arte. Hasieran unibertsitate mailan soilik erabili arren, gaur egun, bitartekari grafikoen eraginez, etxeetako erabiltzaileen artean ere zabaltzen hasi da.1997an web-zerbitzarietan bigarren sistema eragilerik erabiiena zen, SOLARIS-en (Sun Micrisystem enpresaren UNIX komertziala) atzetik. Gaur egun zerbitzarietan UNIX eta GNU/LINUX sistemak dira nagusi, eta hauen erronkarik handiena etxe-erabiltzaileetara zabaltzea da.
- Microsoft: William H.Gates eta Paul Allenek sortu zuten 1975ean. IBM enpresak Microsoft kontratatu zuen PC ordenagailuen sistema eragileak garatzeko. 80.hamarkadan informatika-arloko enpresarik boteretsuena bihurtu zen eta 200MS-DOS lizentzia PCen sistema eragilerik erabiliena bihurtu zen. 1991n IBM eta Microsoften arteko ituna hautsi egin zen eta arazo legal ugariak izan zituzten lizentzien kontua zela eta.1985ean Windows sistema eragilea plazaratu zen, hemendik aurrera bertsio berriak ateratzen joan ziren eta 1990.urtean sistema eragileen monopolioa eskuratu zuen. Bertsio garrantzitsuenak; Windows 95, Windows 98, Windows 2000, Windows XP eta .NET eta Windows Vista.
- IBM: gaur egun ordenagailu handiekin eta zerbitzariekin dihardu, nahiz eta PCn aitzindari izan. Lenovo enpresa txinatarrari saldu zion bere PC atala eta Microsoftekin ituna apurtu zenetik bere sistema eragile propioak garatzen ditu. IBM sistema eragileak:MVS munduko sistema eragilerik konplexuena da ordenagailu handien esparrua.-AS/400 miniordenagailuetako.-OS/2 Intel txarteletan oinarritutako 32biteko azala askoko lehenengo sistema eragilea izan zen (2005an bertan behera utzi zuen). Azkenaldian, GNU/LINUX sistema eragileen aldeko apustua egiten ari da IBM, bezeroak GNU/LINUX sistema eragileetara bideratuz.
- Apple Macintosh: 70.hamarkadan informatikaren iraultzaren aitzindariak; 1976an Apple I garatu zuten Steve Wozniak eta Steve Jobs.
Apple I, II, III eta
Lisa bertsioak ateratzen joan ziren baina arrakasta gutxirekin.
Porrot honen arrazoia, garaiko mentalitatea izan zitekeen, ikonoak,
sagua, bitartekari grafikoak, etab. Ez zirelako konputazio seriotzat
hartzen.
1986an, Mac
bertsioaren salmentak asko handitu ziren auto-edizioaren munduari
esker.
Gaur egun, Apple
ordenagailuen merkatua %5 baino txikiagoa izan arren, Apple enpresak
merkatuko diseinurik dotore eta berritzaileenak ditu. Edizio lanak
egiteko erabiltzen dira(egunkariak, diseinu grafikoan...). Oso
garestiak izan arren geroz eta indar handiagoa hartzen ari dira Apple
ordenagailuak eta merkatuan “Mac-iraultza” bat gertatzen ari da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario