viernes, 16 de diciembre de 2011

Atzerriko hizkuntzak ikasteko ariketak

Atzerriko hizkuntzak lantzeko ariketa desberdinek, IKT-ak hezkuntza prozesuan integratzea eta beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzea dute helburu. Ariketa mota hauek “American Council on the Teaching of Foreing Languages (ACTFL)” delako erakundeak ezarritako estandarretan oinarrituak daude eta 3 ezaugarri bereizten dira prozesuan:
-Interpertsonala. Idatzizko nahiz ahozko komunikazioa barneratzen du, mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena landuz.
-Interpretatiboa. Ulermena lantzen da testuak irakurri eta interpretatuz, filma bat ikusi eta interpretatuz, entzumena, ikusmena landuz, interakziorik gabekoa alegia.
-Aurkezpenezkoa. Bide bakoitzeko komunikazioa da, bertan idazmena eta mintzamena lantzen dira.
Beraz, atzerriko hizkuntzak lantzeko diseinaturiko ariketa hauek, aipatutako gaitasun hauek (entzumena, mintzamena, irakurmena, idazmena eta ikusmena) lantzeko eginak daude, hizkuntza berriaren ikasketa eta IKT-en erabilera bultzatuz.

Entzumena lantzeko ariketak
Ariketa pasiboak diruditen arren, ikasleak zerbait entzun eta ulertzen saiatzen direnean morfologia, sintaxia, hiztegia, hiztunen kultura, gramatika etab. ere lantzen dute , entzuten ari diren horri esanahia eman nahian. Adibidez CD bateko elkarrizketak entzutea, Irratia entzutea, abesti edo poema bat entzutea (Itunes, web, postcadts), zuzeneko aurkezpen edo hitzaldi bat ikustea (software)…

Mintzamena lantzeko ariketak
Hizkuntza berri bat ikasterako orduan, mintzatzeko trebetasunek berebiziko garrantzia dute. Beraz, ariketa hauek trebezia garatzea dute helburu.
Adibideak:bikoteka/taldeka elkarrizketak (audio, bideo, konferentzia, telefonoa…), antzerkiak (bideokamara, audio grabazioa…), galdera-erantzunak, errepikapenak (podcast, audio grabazioa), debateak, abestiak, ipuinak, deskribapenak…

Idazmena lantzeko ariketak
Bigarren hizkuntza batetan idazterakoan, edukia nahiz modua barnehartzen dira. Idazleak pentsatzen duena hitzez adierazi behar du; idazmena lantzean gaitasun gramatikala, soziolinguistika, gaitasun diskurtsiboa eta estrategikoa garatzen dira.
Adibideak: testu idazketak (testu prozesadoreak, wikiak, blogak …), galdera-erantzunak (chat, posta elektronikoa, testu prozesadoreak, foroak…), objektuak etiketatzea (software), eskutitzak, poemak, gidoiak, egunkariak, ipuinak, jokuak eraikitzea (software-ak)…

Irakurmena lantzeko ariketak
Irakurmena lantzerakoan egiten diren ariketek, entzumenarekin gertatzen den bezala, bakarkako ariketak edo ariketa pasiboagoak dirudite, baina gaitasun asko garatzen dira.
Adibideak: ipuinak, poemak, egunkariak, liburuak irakurtzea (web, liburu elektronikoak, blog…).

Ikusmena lantzeko ariketak
Atzerriko hizkuntzaren jatorrizko kultura ezagutzeko, ikusmenezko ariketak guztiz lagungarriak dira. Ariketa hauek ikasgelatik mugitu gabe, jatorrizko hiztunen harremanak, elkarrizketak, jarrerak etab behatzeko balio dute.
Adibideak: filmak ikustea, bideoak, antzerkiak (Web, DVD, Youtube…), zuzeneko antzerkiak (webcam, bideokonferentziak)…

No hay comentarios:

Publicar un comentario