lunes, 12 de diciembre de 2011

Gela eta IKT-ak AURRE-EZAGUTZAK


Zer da “BERRIKUNTZA GELAN”?

  Gelan berritzailea izango dena metodologia izango da eta ez edukia. IKT-ak edozein ikasgaitan edo edozein eduki lantzeko erabili ditzakegu, baina jakin beharko dugu zein baliabide erabili eta zein modutan egokitu edukiak transmititzeko bidea.
  Beraz, berrikuntza gelan eskolak emateko modua izango da, berrikuntza hauen bidez askotan lankidetza ikaskuntza bultzatu nahi izango dugulako (Blog-aren erabileraren bidez adibidez ikasleek parte hartu dezaten bultzatuko dugu.

Nola planifikatzen dira “Irakaskuntza-Ikaskuntza” prozesuak IKT-ekin?

  Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua arakatzeko modu bat bezala planifikatuko da. Irakasleak bidea erakutsiko du, baina ikasleak berak jarraitu beharko du bide hori, askotan emaitza baino garrantzitsuagoa prozesua izango baita.
  Irakasleak hainbat datu emanez, ikasleak bidea jarraitu eta emaitza bat eman beharko du, hau da, “kaos”-etik “kosmos”-era iritsi beharko du.
  Gainera, gaur egungo ikasleen mundua oso aldakorra da eta teknologiak oso lagungarriak izango dira honetarako, hauen eguneratzea baliabide klasikoena baino azkarrago eta errazagoa baita.
 Askotan irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak IKT-ekin planifikatzeko orduan, pentsatzen da baliabide teknologikoak eskura jartzearekin nahikoa dela, hau da, ordenagailuak ikasgeletara eramatearekin nahikoa dela pentsatzea.
 Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua IKT-ekin planifikatzean TPACK-ek aipatzen dituen hiru alderdiak uztartu beharko ditugu: pedagogia, teknologia eta diziplina hain zuzen ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario