viernes, 16 de diciembre de 2011

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA (HOD)

DEFINIZIOA, ARKITEKTURA, AGREGAZIO-MAILAK ETA TIPOLOGIA

1. SARRERA
Erreferentzi bat adieraziko dugu HOD-aren inguruan LOM-ES v.1.0 aplikazio perfilaren inguruan.
Kontutan hartu beharreko aldagai bat erabiltzailearen esperientzia izango da hezkuntza eduki digitalak garatzeko orduan. Gainera erabiltzaileen hainbat ezaugarri begiratu behar dira ere, adibidez: ezaugarri psikosozialak, informazio beharra, sartzeko eta erabiltzeko kontestua, baliabide, habilezia, gaitasun eta jarreren eskuragarritasuna IKT-en inguruan, estetika zaletasunak eta aurrezagutzak.
Oinarrizko ezaugarriak honako hauek izango dira:
  • Multimedia
  • Elkarreragilea
  • Eskuragarritasuna
  • Malgutasuna
  • Moduluzkotasuna
  • Berrerabilpena eta moldagarritasuna
  • Elkarreraginkortasuna
  • Portabilitatea
2. ESTANDARRAK
Azken urteotan erabiltzaileen informazio eskuratzea erraztu nahi da, esperientziak garatu ditzaten.
Hau ahalbidetzeko estandarizazio eredu eta ikerketak:
- Datu metatzaileak: LOM, DublinCare…
- Objektu digitalen kudeaketa: IMS, SCCRM…
- Komunikazioa: lengoai neutroak, adibidez XML, Web zerbitzuak…
Estandar-ak sortzean arau, protokolo eta eredu elkarbanatuak sortzea dakar informazioa antolatu, indexatu, elkaraldatu eta bidaltzeko moduari dagokionez eta gure kasuan informazio hau hezkuntza eduki digitala izango da.

3. HEZKUNTZA OBJEKTU DIGITALA (HOD). DEFINIZIOA ETA ARKITEKTURA
Oinarri moduan “Ikaskuntza Objektu” eredua hartuko da, hau da, funtzio didaktiko zehatz bat izan behar du.
- Hezkuntza Objektu Digitala (HOD), Hezkuntza Material Digitala (HMD) edo Objektu Didaktiko Digitala (ODD): hezkuntzarako eduki digitala da eta azken helburua erabiltzaileak ikas dezala izango da , normalean multimedia materiala izango delarik. Hala ere, hauen barruan 4 agregazio maila bereiziko ditugu eta maila bakoitzaren barruan objektu mota ezberdinak kokatu ( Sailkapena objektuak duen informazioaren araberakoa izango da).
- Hezkuntza Objektuen sailkapena eta antolaketa “Moduluzko Hierarkia Hazkor” arkitekturaren eredua jarraitzen du (agregazio ereduetan oinarrituta). Hemen agregazio maila bakoitza besteekiko independentea da, esanahi propioa du eta funtzio zehatz bat beteko du. Hala ere, independentzia hau erlatiboa izango da zeren eta HOD ezberdinen konbinazioak Objektu berriak sortu bait ditzake, esanahi eta funtzio guztiz berri batekin (ez da besteen funtzioen batuketa izango).
- HOD-ak hezkuntza material izango dira berez. IKT-etan oinarritutako hezkuntza materialen barnean mota honetako objektu digitalak proiektuan lan egiteko produktu objektiboa izango dira. HOD-aren “Agregazio mailak” produktu mota zehaztuko du.

4. AGREGAZIO MAILAK ETA HOD TIPOLOGIAK
Normalean Objektu Digital eta Ikaskuntza Objektuaren arteko harreman zuzen bat zehazten da. Horrela, hainbat estandarizaziok zehazten dute edozein objektu digital Ikaskuntza Objektu kontsideratzen dela indexatua den unetik eta etiketatze estandar bat betetzen duen unetik (etiketa hauen artean: erabiltzailea, elkarreragile maila…).
Hala ere, gomendagarria litzateke agregazio mailak zehaztea eta hauei lotutako tipologiak (bai sortze, sailkatze eta berreskuratze momenturako).
4.1. Agregazio mailen definizio eta azalpena
Zehaztuko du objektu mota eta ze maila kurrikularrerako erabiliko den. Agregazio maila zehazteko kontutan hartu beharrekoa:
- Egitura: zertaz osatua dagoen (soinuak, testuak, irudiak…).
- Erabilgarritasuna: irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan betetzen dituen funtzioak (aurrezagutza balorazioa, mapa kontzeptuala, nabigazio mapa…)
- Gutxi gorabeherako estaldura kurrikularra: eduki talde bat hezkuntza maila zehatz batentzat, ezagutza arloa, blokea…
Hiru aldagai hauen arabera 4 agregazio maila bereiztuko ditugu:
  • 1go MAILA: Oinarrizko Objektua (OO)
Media eta integratutako media objektuak (multimedia), hala nola, informazio errepresentaziorako sistemak, informatika aplikazioak edo/eta zerbitzuak.
Hauek ez dute erabilgarritasun eta gutxi gorabeherako estaldura zehatzik (kontestu ezberdinetan erabili daitekeen objektua da).
  • 2. MAILA: Ikaskuntza Objektua (IO)
Lehenengo mailako objektuen bilduma bat izango da. Funtzio didaktiko zehatza duen maila txikieneko objektua da (heziketa diseinua).
Ikaskuntza jarduera bat edo gehiagoz eta bere ebaluazioaz osatzen da, eta zenbaitetan, mapa kontzeptualak eta aurrezagutza ebaluatzeko sistemak ere barneratuko ditu.
Gutxi gorabeherako estaldura kurrikularra kurtso edo ziklo batetako bloke bat edo batzuena izango da.
“Heziketa diseinua”: Ikasketa estrukturazioa, hau da, ze pauso emango diren, metodologia, materialak… Diseinua ikerkuntza adituen ezagupen mailaren araberakoa izango da eta baita ikasleen ezaugarri, eduki eta eskura ditugun teknologien araberakoak.
Honela heziketa diseinuak barneratu beharko lituzkeen alderdiak:
- Planifikazioa (aurrezagutza eta irakaskuntza/ikaskuntza ingurunea kontutan hartuz)
- Irakaskuntzaren helburu zehatzak eta orokorrak.
- Zuzenean edo zeharka landuko diren gaitasunak.
- Landuko diren ezagutzak helburuen arabera.
- Ezagutza eta ikaskuntza prozesuan erabiliko diren prozesu kognitiboak (ezagutza, memoria…).
- Erabiltzen diren ikaskuntza metodoak.
- Erabiltzen diren ebaluazio metodoak.
- Zehaztutako ebaluazio irizpideak.
  • 3.MAILA: Sekuentzia didaktikoa (SD)
Bigarren mailako objektu didaktiko multzo bat da, eta zenbaitetan lehenengo mailakoren bat.
Ikasketa/ebaluazio jarduerak bigarren mailakoen berdinak izango dira eta honetaz gain mapa kontzeptualak erabiliko dira. Gutxi gorabeherako estaldura kurrikularra ziklo edo ikasturte batetako ezagutza azpisail bat izango da.
  • 4.MAILA: Heziketa programa (HP)
Maila altuena da, adibidez kurtso talde bat izango da. Hau ezagutza zati bat osatzen duen titulu bat lortzeko erabiliko da. Hirugarren mailako objektuez osatuak egongo dira eta zenbaitetan bigarren edo lehenengo mailako zenbait objektu barneratu daitezke.
4.2. Hezkuntza objektu digitalen tipologia
Aurreko 4 mailatan oinarritzen da orain egingo dugun sailkapena:
  • 1go Maila: Oinarrizko Objektua (OO)
Maila baxuena da eta bertan honako talde eta HOD motak egongo dira barneratuak:
  • Mediak: argazkiak, ilustrazioak, bideoak, animazioak, musika, soinu efektuak, lokuzioak, testu narratzaileak, hipertestuak, grafismoak, integratutako mediak.
  • Informazio edo/eta ezagutzaren adierazpenerako sisteman: datu baseak, taulak, grafikoak, mapa kontzeptualak, multimedia aurkezpenak, tutorialak, hiztegi digitalak, entziklopedia digitalak, publikazio digitalak, gai bati buruzko web-ak, wiki-ak, weblog-ak…
  • Informatika aplikazioak: honako herraminta ezberdinak kontutan hartu: multimedia sortzekoak, web-ak sortu eta editatzekoak, ofimatika, programazioak, ezagutza/informazioa antolatu eta aztertzekoak, prozesu eta prozedimenduetakoak, taldekako/lankidetzako ikaskuntza eta lana kudeatzekoak.
  • Zerbitzuak: honako zerbitzuak barneratzen dituztenak kontutan hartuko ditugu: multimedia sortzekoak, ofimatika, web-ak sortzekoak, programazioak, ezagutza/informazioa antolatu eta aztertzekoak, prozesu eta prozedimendukoak, bakarkako/taldekako/lankidetzako ikaskuntza eta lana kudeatzen laguntzen dutenak. 
  • 2-4 Mailakoak: (IO/SD/HP)
2, 3 eta 4 agregazio mailako objektu digitalek tipologia berdina dute Heziketa didaktikorako diseinuaren printzipioa barneratzen baitute.
  • Eduki didaktikoa dutenak: zuzendutako irakurketak, klase magistrala, testu-irudi bat azaldu, eztabaida jarduera, ariketa edo arazo itxia, testuinguru batean dagoen egoera, arazo irekia, ikaskuntzarako egoera erreala edo birtuala, joku didaktikoa, Webquest, saiakuntzak, simulazioak, proiektu erreala, galdetegia, azterketak, autoebaluazio frogak.

5. ERLAZIONATUTAKO METAINFORMAZIOA
Egindako sailkapenaz gain LOM-ES v.1.0 aplikazio perfilarekin bateragarria izan dadila bilatzen da.
Beraz sailkapen bat egiten da maila eta elementu ezberdin, agregazio maila eta HOD motak eta gutxi gorabeherako estaldura kurrikularra erlazionatuz (maila bakoitzean barneratzen ditugun objektuak aurreko puntuan zehaztu ditugu).
1. Oinarrizko Objektuak (OO): Estaldura adituak zehaztutakoa izango da, ez da gutxieneko maila bat eskatuko.
2. Ikaskuntza Objektuak (IO): Estaldura ziklo edo maila zehatz bat da, ezagutza atal baten zati bat edo ezagutza atal oso bat.
3. Sekuentzia Didaktikoa (SD): Estaldura ziklo edo maila zehatz bat edo ezagutza azpiatal oso bat izango da.
4. Heziketa Programa (HP): Estaldura hezkuntza maila zehatz bat da (ziklo eta maila guztiak barneratuz) edo ezagutza atal oso bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario