viernes, 16 de diciembre de 2011

HODen garapen eta diseinu ekintzak

Hezkuntza unean uneko gizartera egokitu beharrean aurkitzen da etengabe; gaur egungo errealitateari dagokionez, IKT berrien sorrerarekin batera behar eta ohitura guztiz berriak sortu dira XXI. Mendeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eraldatuz.
Teknologia berriak hezkuntzan behar bezala sartu eta modu pedagogiko batetan erabiltzeko helburuarekin hezteko objektu digitalen diseinua bultzatu nahi dute erakunde desberdinek (estatukoek, europarrek, nazioartekoek …).
Beraz, hezkuntzak duen eskaera berri honi erantzun nahian, jarraitu beharreko ekintzarik nagusiena kalitatezko hezteko objektu digitalen eraikuntza, hedapena eta ebaluazioa bultzatzea dela ohartu dira. Orain arte ikasgeletan, irakasle eta ikasleek, erabilitako edukiak aldatu beharrean aurkitzen gara, irakaskuntza-ikaskuntza modu libre batetan eman dadin.
Azken urteotan, Espainiako Hezkuntza administrazioak ekintza, programa desberdinak bultzatu ditu Internet eta IKT-ak eskoletan integratzeko; kalitatezko hezkuntza material digitalaren eskaera nabarmenaren aurrean, HOD-ak sortzeko, eraikitzeko, hedatzeko eta katalogatzeko iniziatibak sustatu ditu: ikerketa, ekoizpena, erakunde desberdinen elkarlana etab. Honela, hezkuntza komunitateari objektu digitalen katalogo zabal eta homologatua eskainiz.
Zer da HOD-a?
Kontzeptu berria den heinean, ez dago definizio zehatzik oraindik, baina esan daiteke Hezteko Objektu digital batek honako ezaugarriak izan behar dituela: aldez aurretik diseinaturiko sekuentzia didaktikoak eta ikaskuntza objektuak eskaini behar ditu, izaera flexibleduna eta irekia, edonork (irakasle nahiz ikasle) erabili, berrerabili eta erabiltzaile bakoitzaren beharretara moldatu daitekeelarik.
HOD bakoitza besteekiko independentea da eta funtzio zehatz bat du. Edukiari dagokionez, batetik ikaskuntza objektua du, helburu didaktikoekin lotua dagoena eta bestetik, multimedien erabilera, argazki, ilustrazio, soinuaren erabilerarekin.
“Internet ikasgelan” plana (2005-2008) bezalako iniziatiben bidez, hezteko objektu digital estandarizatu eta homologatuak lortuz doaz, HOD programa ekoizle desberdinak sortuz. Sare federatu bat osatu da eta plataforma digital baten bitartez automatikoki HOD berriak sartzen doaz, Creative commons lizentziapean, hezkuntza komunitateak eskuratu eta erabili ahal izango ditu ikaskuntza prozesuan. Tresna hauetara autonomia erkidegoetako hezkuntza webgunetatik eta Zientzia eta Hezkuntza ministerioaren webgunetik irits daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario