viernes, 13 de enero de 2012

Eskola 2.0. 1x1 baino askoz gehiago

2009/2010 ikasturtean hasi zen aplikatzen LH-ko 5. Mailan ordenagailuak barneratuz eta hemendik zabaltzen joango da DBH-ko azkeneko mailara iritsi arte. Baina, zergatik orain? Ezagutza eta informazioaren gizartea arlo guztietara zabaltzen ari da eta hezkuntza mundua ezin da alde batera gelditu. Egoera berri hau dela eta ikaskuntza ez da eskolan bakarrik emango, bizitzako arlo guztietara zabalduko da (gizabanakoak uneoro eguneratuta egon behar du ematen diren aldaketa guzti hauei aurre egin ahal izateko).
Ikasketa autonomoaren oinarrian egongo dira IKT-ak, hauen bidez ezagutzaren eraikuntza sozial bat emango delarik.

Gaur egungo hezkuntza ingurunearen ezaugarriak:
  • Prozesuek edukiek baino garrantzia gehiago izango dute.
  • Alfabetizazio kontzeptuaren aldaketa, ikasketa prozesua bizitza osoan emango delako eta uneoro eguneratu beharko delako.
  • Ezagutza, gaitasun, konpetentzia eta irizpideak uneoro eguneratu beharra.
Honek ekarriko du ikasgeletan ere aldaketak egin behar izatea:
  • Irakaslearen papera eta jokabidea aldatu beharra. Ezagutzen trasmisioa egitetik irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan gida edo laguntzaile izatera pasatuko da. Gainera, gaitasun digitalak eta informazioaren oinarrizko tratamendurako gaitasuna ere izan beharko du.
  • Ikaslea, informazioaren erabiltzaile kritiko eta azkarra izan behar du (ez bakarrik informazioaren jasotzaile). Informazioa bilatzen, jasotzen, eraldatzen eta komunikatzen jakin behar du eta baita informazio hau ezagutza bilakatzen ere.
  • Eskola antolakuntza, ikaskuntza ingurune birtual bat sortu beharko du IKT-etan oinarrituz (ikaskuntza modu indibidualez gain ikaskuntza kolaboratzailea ere bultzatuko da).
Web 2.0-ko erremintak erabili ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, hemendik dator Eskola 2.0 izena.
LOE-an oinarrizko gaitasunen bidezko hezkuntza bultzatzen da eta hauetako bat “Informazioaren trataera et gaitasun digitala” da, DBH-aren bukaerarako eskuratu behar dena. IKT-en domeinua eskuratu behar da ezagutzaren eraikuntzarako eta arlo guztietarako erabilgarria izango delako eta gela tradizionalen bidez gaitasun hau ezin da eskuratu.
Gaitasun hau eskuratu ahal izateko oinarriak:
  • Teknologia egokia izatea.
  • Eduki digitalak eskura izatea (Software-a).
  • Irakaslea orientatzaile eta dinamizatzaile gisa jardutea prozesu guztian zehar.
Eskola 2.0 programa
IKT-en balio handiena elkarreragina edo feed-back-a sortzeko ematen duten aukera izango da. Baina eraginkorrak izan daitezen egin behar den lehenengo gauza planteamendu pedagogikoaren aldaketa izango da eta elkarlanari garrantzia gehiago eman.
Ikasleak bere ikasketa prozesuaren erantzule izan daitezen lortu nahi da programa honekin eta hau beren sormena eta autonomia gehituz lortuko dugu. Honetarako beharrezko baliabideak jarri behar dizkiegu eskura eta gelak ere helburu hauetara bideratuz egokituko ditugu, testuinguru honetan sortuko da Eskola 2.0 programa.
Aldaketa sakona izango da, ez da bakarrik ordenagailuak ikasgeletara eramatea baizik eta ordenagailuak  ikaslearentzat ikasketa baliabide bilakatu nahi dira eta ikastetxetik kanpo ere erabil ditzaten bultzatuko da.

Eskola 2.0 programaren oinarriak
1. Gela digitalak: ikasle tea ikastetxeak IKT-z hornitzea.
2. Konektibitatea: ikasgela barruan internet-era konexioa ziurtatzea eta ahal den neurrian beren etxeetan ere.
3. Irakaslegoaren formakuntza: alderdi teknologiko, metodologiko eta giza integrazioaren aldetik.
4. Baliabide digitalak: baliabide digitalak sortu eta ikasle, irakasle eta familiei eskura eman (adib. Agrega proitektua). Bai ikasle eta bai familiak baliabide hauen zainketan inplikatu behar ditugu.

Ikasteko eta irakasteko modu berri bat
Azken finean aldatzen dena METODOLOGIA da, ez da nahikoa baliabide teknologiakoak gelan sartzearekin (metodologia honetan feed-back-a oso garrantzitsua izango da).
Irakasteko modu honetan beharrezkoak diren baliabideak: multimedia eta elkarreragileak diren baliabideak, multimedia aurkezpenak, dokumentu digitalak, paperezko dokumentuak eta internet bidez aurkitu dezaketen informazio baliagarri guztia.
Hauen guztien bidez lan kooperatiboak ahalbidetuko ditu eta beste guztien aurrean aurkezpenak egin ahal izatea ere. Gainera, errealitatearekin kontaktuan egotea ere posible izango da ikasgelako internet konexioaren bidez.
Ikasleari portatil-a emanez eskatzen zaion rol aldaketa errazten da, bere esku izango bait ditu bere ikasketa prozesua garatzeko baliabideak (gainera multimedia baliabideen erabilpena motibatzailea izan ohi da).

Eskola 2.0-ren azken helburua kalitatezko eta berdintasunean oinarritutako ikasketa prozesu bat garatzea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario