jueves, 12 de enero de 2012

Eskola eta IKT-ak AURRE-EZAGUTZAK


ZE IKT TRESNAK ERABILI BEHAR DIRA LEHEN HEZKUNTZAN? 

- Ordenagailuak, arbel digitala, proiektorea, bideoa, DVD, USV
- Web 2.0-ko zerbitzuak: blogak, wikiak,moodle gisako plataformak, foroak...
- Hezteko Objektu Digitalak, Hezkuntza aplikazioak.

GAUR EGUN, ZE IKT INTEGRAZIO EREDUA ERAMATEN DA AURRERA?
- Ikastetxeei baliabide teknologikoak ematen zaizkie: netbookak, arbel digitalak, internet-era konexioa, teknologia ikasgelak...
- Multialfabetizazioa edo irakasleen formazio teknologikoa.
- Hezteko Objektu Digitalak nola egin eta nola aurkitu.

IKT-en integrazioa bultzatu nahi bada ere, errealitatean badira bete beharreko zenbait hutsune; alde batetik, baliabide teknologikoak eskoletara eramaten dira, baina irakasleen kexek baliabide horiek behar bezala erabiltzen ez dakizkitela diote. Izan ere, egungo irakasle gehienak inmigrante digitalak dira oraindik, eta adinaren arabera teknofobiko xamarrak gainera. Bestetik, metodologia aldaketa ez da guztiz eman oraindik, betiko metodoan erabiltzen ziren jarduerak egiten jarraitzen dute, baliabide horiek behar bezala integratzen ez dakitelako. Hortik T-PACK-aren garrantzia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario