viernes, 13 de enero de 2012

Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiatik, Hezkuntza Baliabidetara

Juana Mª Sancho Gil-en artikulu honetan, IKT-ek gure gizartean, arlo guztietan eta, ondorioz, eskoletan izan dezaketen eragina  aztertzen da; 80. Hamarkadatik hona, IKT-ak  mundua aldatzen ari dira, behar berriak sortzen doaz eta IKT hauek eskoletan, modu eraginkor eta egoki batetan, nola txertatu da geroztik erronka nagusia.

Artikulu honetan Eskola 2.0 –ra iristeko egin ziren lehenengo hastapen, ikerketa, saiakera eta lana azaldu nahi dira. Halaxe ohartu baitziren IKT-ak eskoletan sartzea ez zela nahikoa, gizarte berrira egokitu beharrean dagoen, Hezkuntza zuzen eta eraginkor bat lortzeko. Hastapen horietan, besteak beste, 2000. Urteko “La escuela del mañana” edo “School +” programak aipa daitezke.

“School +” izeneko ekimen honek, IKT-ak modu pedagogiko batetan txertatzearen garrantzia azpimarratu zuen eta horretarako, lehen aldiz, programa diseinatzaileak, irakasle eta gurasoekin elkartu zituzten edukiak behar errealetara egokitzeko asmoz.
IKT-ak eskoletan modu pedagogiko batetan sartzeko, honako 7 axioma bereizi zituen Robert McClintock  irakasleak:

1-      Azpiegitura teknologiko egokia izatea.
2-      Teknologia berria irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan erabiltzea.
3-      Kudeaketak enfoke konstruktibista izatea.
4-      Ikasleek beren hezkuntza eskuratzeko gaitasunetan oinarritzea.
5-      Ikaskuntzaren emaitzak iragarri ezina.
6-      Irakaskuntza interaktiboaren kontzeptua zabaltzea.
7-      Sen on pedagogikoa zalantzan jartzea.

Ondorioz, IKT-en erabilerak hezkuntzaren mundua eraldatu eta hobetu dezan zenbait aldaketa beharrezkoak direla argi dago.  Aldaketa batzuk irakasleriaren eskuetan daude eta horretan dihardute eskoletan, beste zenbait ordea, hauen eskuetatik at daude. Hezkuntza zentroak, Administrazioak berak eta gizarteak egin beharrekoak dira eta ez dira beti behar bezain azkar gauzatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario